Martindegi auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Gaur egun ez gara ohartu ere egiten gure herri eta auzoetako bide eta bide sareak zer nolakoak izango ziren, hurrik eman ere, garai batean. Ken esaterako, azkenik egin den hego-saihesbide berria. Ken Zinko-Enetik Orbegozoeneko errepidea eta ken halaber Ereñotzurako edo Nafarroarako errepidea, eta pentsatu al duzu orduko errealitatea zer izango zen?
Martindegi, salbu ordekako zenbait baserri (erribera lurrak) auzorik txiroena bezala zen, iparraldeko hegian eta leku laiotzean kokaturik baitago bere lurralde guztia. Baina Martindegi oroit bidegurutze zen Donostiarako (Hernani-Balantxa-Karabele-Zumadi-Martindegi-Ergobia-Astigarraga) eta halaber Nafarroarako (Karabele-Zumadi-Martindegi-Erroilaburu-Epela). Hori eta horrenbestez izan da ardatz Martindegi lehengo denboretan.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Alzuri, Jesus (Añoa)
• Barrenetxea, Asentsio (Oianume)
• Errazkin, Joxe Manuel (Teileria)
• Etxeberria, Joxepa (Añoa)
• Gainzerain, Joxe Antonio (Zelaia-Enea)
• Genbeltzu, Ebaristo eta Bernarda (Tabla-Enea)
• Imaz Etxeberria, Joxe Migel (Senper)
• Imaz Etxeberria, Tnaxi (Teileri Zahar)
• Irazusta, Karmen (Polipaso)
• Larrarte, Rosario (Txandre-Enea)
• Lertxundi, Joxepa Antoni (Ezekiel- Enea)
• Lete, Maria eta Inazio (Martindegi)