Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]

Sagardoa

Sagardoak eta sagardotegiek, tradizioa dela medio, lehentasunezko tokia dute Hernanin, gure kulturan eta gure egunerokotasunean.


Euskal Herrian, Gipuzkoa da sagarrondoak hazteko eta sagardoa egiteko ohiturari leialen eutsi dion lurraldea. XX. mendearen hasieran, sagardo asko egiten zen Gipuzkoan, baina 1936ko gerraren ostean produkzioak behera egin zuen, eta, 1967an, historiako kontsumo txikiena izan zen.
Euskal tradizioen berpizkundearekin, eta bereziki 1980ko hamarkadatik aurrera, sagardotegiak berriz ere modan jarri ziren Gipuzkoan, baina orain dela 100 urteko produkzioetara iritsi gabe.


Gaur egun, sagardotegien fenomenoa eta sagardoaren kontsumoa berpiztu eta finkatu egin dira. Baserrietan ikusi zuten sagardoa beren ekonomiaren beste osagarri bat izan zitekeela, eta, horrenbestez, berriz ere ekin zioten produkzioari eta merkaturatzen ere hasi ziren.

Gehiago irakurri: Gerra aurreko sagardotegietatik gaur egungo egoerara

Euskal Herrian egiten den sagardoak badu bereizgarri bat munduko beste hainbat tokitan egiten dituztenen aldean: sagardo naturala kontsumitzen da; beste hainbat tokitan, aldiz, sagardo gaseosoa nagusitu da, xanpain-erakoa alegia. Euskal Herrian sagardo tradizionala dastatzea gustatzen zaigu; gainerako tokietan, ordea, kontsumoa masifikatu egin da, eta, ondorioz, produkzioa askoz ere industrialagoa —eta, hortaz, artifizialagoa— bihurtu da.
Asturiasen aurki ditzakegu antzekotasun gehien sagardoa egiteko moduan. Nolanahi ere, sagardo arinagoa da hura, eta, gainera, asturiarrek upelean denbora gehiagoan eduki nahi izaten dute.

Gehiago jakin:Munduko sagardoak

Sagardoaren munduari buruz gehiago jakiteko:

www.sagardotegiak.com
www.argia.com/sagardoa
www.sagardoarenlurraldea.com