Gerra zibila: fusilatzeak Hernanin
Gerra haren pasarterik beltzenetakoa Hernanik bizitu zuen; 1936ko urrian, Hernanin 200 lagun inguru fusilatu zituzten frankistek; hilerriko paretan asko, eta Galarretan beste asko (hernaniarrak, 13). Ondarretako kartzelatik atera, eta hil zituzten gehienak, eta ondoren Hernaniko hilerrian lurperatu, karroan ekarrita.
Asko dira euren familiartekoen arrastorik ez dutenak oraindik, eta ikertzeko eskatzen ari direnak: non desagertu eta nora eraman zituzten. Hernanin fusilatutako 200 pertsona haiek ez dira agertu. Hernaniko Udalaren eskariz, Aranzadik hilerriko hobia zabaldu zuen, 2003an, baina kripta hutsik aurkitu zuten, beste hainbat lekutan bezala. Ez dago garbi non dauden gorputzak, baina aditu batzuk eta testiguek diotenez, 1960an atera, eta beste norabait eramanak dira, arrastoak ezkutatu asmoz-edo.
Datuak jakiten ez da erraza, baina Eusko Jaurlaritzak orain gutxi
ateratako datuek diotenez, 5.500 lagun inguru fusilatu zituzten 1936an,
Hego Euskal Herrian; horietatik 1.100, Gipuzkoan. Nafarroan, 3.000
ziren fusilatuak. Gipuzkoan, 21 hilobi aurkitu dituzte.
* Iturria: Hernaniko KRONIKA