Ondare higiezina
Ondare higigarria
Ondare materiagabea
Aberastasun botanikoa eta diseinua elkartzen dituen parkea.
Ordutegia:
Neguan: 9:00etatik 18:00ak arte
Udan: 9:00etatik 20:00ak arte
* egunero irekita dago.
Hainbat
konifera, hosto galkorreko zuhaitzak,denboraldiko kolore bizidun
loreak, urmaela, nenufareak, arraitxoak, Kolore eta material
ezberdinetako harlauzez galtzadatutako bideak, egurrezko eta harrizko
aulkiak...
5.685 m² familiarekin gozatzeko, lasai egoteko, paseo bat emateko, natura miresteko, irudimena asmatzeko... Egun sargoritan plan ezin hobea izan liteke, freskura bila parkera inguratzea, basoko itzalera.
Bi zati nagusi ditu parkeak. Bat, estilo ingeleseko lorategia da.
Zedro urdinak, Himalaiako zedroak, palmondoak, magnolioak, ezpelak eta
abar ditu, eta zati hau bistan dago, Latsunbeko errotonda ondoan.
Bigarren
zatia itxitura barruan dago eta ordutegia dauka. Zati hori da handiena,
diseinu geometrikoa du, eta estilo errenazentistako lorategia dauka:
izei gorriak, zedroak, erramuak, eta baita Gipuzkoako handiena izan
daitekeen Intsignis pinua ere: 25-30 metro luze ditu, eta 4,2 metro
inguruko gerri-buelta.
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu tekniko eta funtzionalekin, baita analitikoak ere webgunea optimizatzeko. Onartu egin ditzakezu edo konfiguratu zeintzuk errefusatu.