Hernaniko ibilbide sarea
Paraje ederrez gozatuaz naturari so egiteko aukera eskaintzen duten ibilbideen bitartez naturarekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitu Hernanik.
Zailtasun ezberdineko ibilbide hauen bidez, udalerriko bai kultur-eta historia-intereseko, bai balio handiko natur guneak ezagutu daitezke.
Hernanik 11 ibilbidez osatutako Ibilbide Sarea diseinatu du Aranzadi Zientzia elkartearen eta Hernaniko Mendiriz Mendi elkartearen laguntzarekin.
-
Ibilbide didaktikoa da, familia osoarentzako plana. 6-10 urte dituzten haurren familientzat dago egokituta.
-
Herrigunetik gertu. Santa Barbarako ingurua ezagutzeko aukera paregabea, mendixka horrek izan duen garrantzi historikoaz jabetzeko aukera eta bista ederrez gozatzeko parada.
-
Hernaniko sagardotegiak lotzen dituen ibilbidea, sagarrondo artean igarotzen dena.
-
Ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera ezezik, gure arbasoen bizimoduaren ispilu diren hainbat aztarna ikusteko aukera emango digu, baita Hernaniko baso mistorik handienaren barrualdea ezagutzeko parada ere.
-
Urteetan zehar basogintzan lan egiten zuen hainbat hernaniarren lantoki izan den arren, egun Hernaniko bailara ezezagunetarikoa da.
-
Epeleko ibilbideak ingurugiro eta kultura aldetik garrantzi handiko guneak ezagutzeko aukera bikaina emango digu.
-
Mendeetan zehar Urumea ibaia oso garrantzitsua izan da hernaniar askorentzat.
-
Hernani, Donostia eta Errenteriako udalerrien mugak zeharkatzeko aukera izango dugu.
-
Zailtasun txikiko bide bat eginez Hernaniko hainbat trikuharri eta artamugarri ikusteko aukera bikaina ematen digu ibilbide honek.
-
Usoko errekako bailara inguratzen duen ibilbideak Hernaniko hirigunea, Ereñotzu eta Usoko errekako bailararen ikuspegi bikainak ematen dizkigu.
-
Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituaz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana ezagutzen joango gara.
-
Aparraingo ibilbideak Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan dagoen arren, hernaniar askorentzat ezezaguna den gune bat ezagutzeko aukera ematen digu.
-
Aiako Harria parke naturaleko ibilbideak
Aiako Harria parke naturaleko bost sarbidetako bat Hernani da.
Ugaldetxoko basoak, Igoringo trikuharriak, Hernanitik Aiako Harrira eta Sagarraren bidea ibilbideak Hernanitik abiatuta burutu daitezkeen lau ibilbide dira.
Helbide honetan daude ikusgai: www.gipuzkoamendizmendi.net -
Ibilbide urbanoa da, herria ezagutzeko beste modu bat, maldarik gabe, zailtasunik gabe, denbora gutxi duzunean ere egiteko modukoa, nahi den puntuan hasi eta utzi daitekeena, herriko parkeez gozatzeko aukera ematen duena, herriko plazak ezagutzeko aukera ematen duena...