Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]

Cométe sarea | 1941-1944

Askatasunaren bidea (Florentino Goikoetxea)

Juan Carlos Jiménez de Aberasturi

Hernaniko Udala, 2006

El camino de la libertad (Florentino Goikoetxea y otros hernaniarras...)

Juan Carlos Jiménez de Aberasturi

Hernaniko Udala, 2006


comete-sarea-zubiaHegazkinlariak erori ziren tokitik jaso; inguruan ezkutatu; zaindu; osatu; Estatu frantsesa, orduan alemaniarren kontrolpean zegoena, goitik behera ezkutuan zeharkatu; Euskal Herrira ekarri; Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltarren barrena berriro Britainia Handira itzultzen zituzten. Hori zen Comète Sareak behin eta berriro egin zuen lana.

Hegazkinlari britainiarrak ez ezik, aliatuen aldeko espioitza lanak egiten zituztenak edo Erresistentzia
frantsesean aritzen zirenak ere bazeuden.

Comète sarearen lehen haria Belgikan ehundu zuen Andrée de Jongh izeneko emakume ausartak. Comète sarearen historia belgikar neska gazte honek Gurutze Gorrian izena eman zuenean hasten da. Han ezagutu zuen Arnold Deppé ingeniaria eta han ezagutu zuen erresistentzia giroa.

Deppék ezagun anitz zituen Euskal Herrian, Donibane Lohitzunen zineko soinu teknikari aritu baitzen urte luzez. Horien bitartez Andrée Alejandro Elizalde mugalariarekin eta jatorriz belgikar zen De Greff izeneko familiarekin harremanetan jarri zen. Familia hori Angelura iritsi zen nazien bultzadatik ihesi
Eta Voisin izeneko etxean bizi zen.

1941eko uztailean Dédée izenarekin ezagutzen zuten Comète sarearen sortzailea Baionara iritsi zen. Hainbat iheslariekin batera lehenengo aldiz pasa zuen Bidasoako muga Tomas Anabitarte mugalari
hernaniarrak gidatuta.

 

Euskal Herrian geldialdia

Hegazkin-gidariek Mendebaldeko Europa erdian zehar egiten zuten ihesaldi horretan Euskal Herriak ere izan zuen zeresanik. Lapurdin, Baiona, Angelu, Ziburu edo Urruña, eta Gipuzkoan, Irun, Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Donostia herriak zeuden bere ibilbidean.

Britainia Handiko Gobernuak Bilbon zuen kontsulatuak ere ihesaldi horietan laguntzen zuen.

Euskal herritarrek ere parte hartu zuten nazien ihesean zetozenak babesten. Florentino Goikoetxea Hernanin jaio eta Lapurdin errefuxiatu zen mugalaria, Kattalin Agirre, Urruñako Bidegain Berri baserriko Frantxia Usandizaga, Hernaniko Osiñaga auzoko Otsuene Haundiko Tomas Anabitarte, Juan
Manuel Larburu eta Martin Errazkin dira horietako batzuk.

* Iturria: kazeta.info

 

Florentino Goikoetxea mugalaria, pantaila handira.

Florentino Goikoetxea Comète Sarean laguntzen aritu zen mugalaririk ezagunetakoa da, hernaniarra, Altzueta baserrikoa.

Beste bi hernaniarrek, Iurre Telleria eta Enara Goikoetxeak, Florentinoren pasarteetatik abiatuta Comète Sareari buruzko pelikula-dokumentala egin dute: "Azken Bidaia".
Dokumentalaren soinu banda Joxan Goikoetxea musikariak egin du. Joxan Florentinoren senidea da, bere aitona eta Florentino anaiak ziren.

Dokumentala, Espainia, Frantzia eta Belgikaren arteko koproduzioa izan da.

Sei urteko lanaren ostean, 2011ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen dokumentala. Azaroan, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Bartzelona eta Madrilen estreinatu zen, eta Hernanin abenduaren 16an aurkeztu zen.
Estatutik kanpo ere aurkeztu dute dokumentala, Frantzian eta Belgikan, esaterako.