Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Martindegi

 

      Zumadi eta Erroilaburuko bidearen ezkerretik Zelaia baserriaren atzean, Astigarraga aldetik eta beronen mugan daukagu Martindegi baserria. Izenak ez zailtasun handirik, Martindegi (tegi), Martin-Enea edo Martinen etxea izango litzateke gaur egun, ez du izen honek isilpean gordeta beste gakorik.

      Etxe handia, aski tantaia, bi isuritakoa eta fatxada ekialdera begira, nahiz eta, saihetsetik sarrera eta ukuilua dituen. Bi bizitzako etxea, bi familia, Lete eta Tolosa, elkarren lehengusu direnak. Tolosa familiak, bazterrak garbi edukitzearren, ardi batzuk baino ez dauzka.

      Maria eta Inazio anai-arrebak izan ditut, Lete familiakoak, solaskide. Hauek 8 eta 11 urte zituztela jaitsi zen familia Mendizabal (orain jatetxe) baserritik Martindegi baserrira.

      Aita, Gabriel Lete Albistur, ordurako hilik zen, ama alarguna, Maria Tolosa Lete, hauen seme-alabak: Joxe Martin, Iñaxio, Maria eta Kristina, aitona Tñaxio eta amaren bi ahizpek, Joxepa Iñaxi eta Joakina, osatzen zuten familia. Orain, aurreko guztiak joan eta Iñaxio eta Maria anai-arrebak bizi dira etxean.

      Aitarik gabeko familia. Aita nola hil zen galdegin diet. “Aita noTa hil zen? Hestea lehertuta, horra”. Medikua zaldi gainean ibili ohi zen, agidanez. Abisatu eta ezin zuela hark, ezkontza batera zihoala. Hurrengo egunean etorri bai, baina aita ordurako (peritonitis) hestea leherturik. Hartatik hil zen.

      Nahiko bizimodu estua izan omen zuten Martindegin bertako lehen urtetan. Eskerrak aitonari eta izeba biei. Hiru bat behi, baserri txikia zela esan didate, eta maizter ziren, gainera. Lur onak eta baratzea ere bai, aski ederra. Izeba Joxepa Iñaxi, egunero Donostiara (Bretxa) 14 urterekin hasita 88 urterarte. “Zahartuta ere segi, ezin etsi, ito egiten zen etxean”.

      Aitonaren garaitik zuten idi parea, batera eta bestera deitzen zioten lekura joateko. “Ibili pobrea” dio Iñaxiok. Honek, bilobak, hartu zion gero aitonari txanda, eta honek harri-garraioari ekin zion idi parea hartuta, Atxorroko harkaitzetik (harrobia) Adreilu fabrikara. Harri berezia, “hargorria” dio Inaxiok, errotan haustu eta adreilua egiteko erabiltzen zen. Normalean hiru itzuli, goizetik bi eta arratsaldean bat. Goialde hartan lurrak zituztenez, harakoan simaurra eraman eta harria ekarri egiten zuen zenbait alditan. Eguraldi onen batzuetan lau itzuli ere egiten zituen.

      Urdaburuko harkaitzetik garoa. “Haiek ibiliak, halakoak!” Goizero bostetan irten etxetik eta euriak jotzen bazuen hutsik etxera, edota zenbait alditan su-egurra etxerako nahiz auzorako.

      “Nola moldatzen zinen harri garraioa eta baserri Tana batera burutzeko?”

      “Arratsalde batzuk libre hartuta. Zera izaten zan arazoa, fabrikak eske handia zuanean. Orduan buru belarri. ibiltzen ginan”.

      Komediak idi bat zaharkitu edo zauritzen zenean izaten zituzten. “Zaharrak gutxi balio saltzeko, berriak asko erosi ahal izateko”.