Galarreta auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Galarretak izen bereko etxe bat, handiki etxea hori bai, eta gain bat, Galarretako Gaina izenez, ez zuen besterik bere jabetzan ia oraintsu arte. Baina zer ote da aro berrien ufada? Ezker-eskuin bi besoak sakatuz bezala aurrera egin du. Zirritu bat urratu du lehenik, Jauregi eta Antziola auzoen artean, eta eremu bat finkatu beretzat, hau oso zabala ez den arren.
Esan gabe doa, bere burua janzten hasita moldaera polita izan duela funtsean. Hasteko, etxadi bat eraiki zuen, etxebizitza multzo bat finkatu bertan, “ni hemen nago” esanez bezala, irrintzi aski luzea jaurtikiz. Frontoia bataiatu zuen gero bere izenez, jatetxe eta guzti hornitua hau. Young Play dantzalekua geroago eta Txillida-Leku museoa azkenik.
Zabalegi Nekazal Eskola hor egoki, hau bereganatzeko bidea ere egina du jada eta hor inguru horretako baserri batzuk berebat. Ororen buru, harro sentitzeko moduan ez badago, gero!
Alabaina., kezkatxo batekin ageri zaigu, denboraren joanean gutxitzen ez baina gehitzen dihoakion kezka, geroz barnerago zulatzen ari zaiona. Bere eremuaren gainetik izango dela Hernaniko Ipar Saihesbidea luza gabe, eta horrek, egia, errabiatzen jartzen du pentsatu hutsarekin.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
Aranburu, Eulali (Limuri)
Arregi, Joan “Txintxua” (Ekogor)
Etxebeste, Joxepa (Ilarreta)
Iradi Pagola, Antonio (Estubegi)
Jauregi, Joan Joxe (Galarreta)
Larburu Garmendia, Joan (Berakorte)
Martiarena, Maria (Bidaurreta)
Olarra, Kontxi (Zabalaga)