Antziola auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Antziola nondik heldu den aztertzen hasita hona zer dioten jakitunek.- Aintzi (BN-bain, aguazal, cenagal) -ola tokizko paratzizkia. Hemengo Antziola kasuan i bokaleak ez du zalantzazko tarterik ematen, cenagal delakoa nabaria izaki. Aintziren ildotik heldu da, esaterako Aintzimendi Donapaleu-n (Behe-Nafarroa) Luis Mari Mujika “Euskal Toponimiazko Materialeak” (81. or.).
Auzo hau lehen zer zen ikusten hasita, Antziola biak (Antziola eta Antziola Txiki) eta lurralde bat handia edo koxkorragoa, baina ez zen besterik. Ez diot ongi, Antziolako aldapa izeneko errepidea ere bazen zerbait eta, erdaraz “Cuesta de la Muerte” deitzerainoko aldapa gaizto bihurria hala fede! Orain, lurraldez gehitu ez den arren, biztanlez asko gehitu da aspaldi honetan Antziola auzoa, lehengoek berriz jaiota etorriko balira, ezagutu ere ahal ez izateko moduan, agian.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Arruti Erdozio, Mari Karmen (Antziola Txiki)
• Jauregi Zabala, Asentsio (Buskando)
• Kortadi Ormaetxea, Joxe (Etxerreaga)
• Oiartzabal Villaborrain, Karmen eta Joanito (Iturmendi)
• Urretabizkaia, Zezili (Balantxa)
• Urulain Galatas, Mertxe (Larrabide)
• Zaldua Iturralde, Maria (Arizmendi)