Legarreta
(desagertua)
Gerra garaian herritik, kaletik etorritako familia zen eta Ierola Behekoa deitu baserriaren azpialdean borda txar bat baserri bezala moldatu bere lurrekin eta hor bizitzen jarri zen, Legarreta, aitaren deitura Legarreta, etxeak izena izan zuelarik.
Joxe Legarreta Peruarena zen aita, Txara baserriko semea (Arano), gaztetan Madril aldera obra lanetara joana (trenbide, errepide, tunel, eraikin...), han andregaia egin, Maria Domingo Sanz, madrildarra, han ezkondu eta Hernaniko kalera bizitzera etorriak ziren.
Seme-alaba hauek izan zituzten: Isidoro, Maria, Dabid (Terola aldeko argindarraren linean haria eten eta hura jasotzen hasita elektrokutaturik hila), Joxe, Luis, Joxepa eta Mari Karmen.
Baserrian behi pare bat eta 80 bat ardi izaten zituztela esan dit Luis nire solaskide eta bertako semeak. Pagoagara omen zuten irtenbide guztia.
Semea hil ondoren, aitari Tana eman zioten Zelaitxo, Urruzunoko Zentralean. Senideak bakoitza bere bidetik joan ziren ahal bezain Taster: Isidro Argentinara, Maria Parisera... gurasoak senide txikienekin gelditu zirelarik.
Gerora, baserria bere lurrekin saldu eta Fagollagan etxe polit bat harriz egina, Legarreta-Enea izenez, eraiki eta bertan jarri ziren bizitzen.