Hernaniko Santa Barbara azpiko Mari Luz Berri baserrian jaio zen. Ama Mari Luz Txiki baserrikoa zen eta aita, berriz, Urnietako Barkaiztegi baserrikoa. 7 senidetan zaharrena da bera. Hasieran jaiotetxean bertan bizitu baziren ere, 1933an Hernaniko Karkabara joan ziren bizitzera, Rezola etxera. Portalez kanpoko eskolan hasi zen 4-5 urte zituela eta berehala Biteri eskoletara pasatu zen. Bere amak eskola garbitzen zuen orduan eta hari laguntzen ibiltzen zen bera eskolatik aterata, eta eskolatik atera zenean ere bai. Hernaniko paper-lantegian lan egin zuen 7 urtez eta Zinkoenea tabernan zerbitzatzen beste bi urtez. 20 urte zituela ezagutu zuen gero bere senarra izango zen Antonio Goikoetxea, eta gau eskoletan hasi zen kontabilitate pixka bat ikasten. Han ikasitakoa Antoniorekin tailerrean lan egin zuenean baliatu zuen. Karmenek 25 urte zituela ezkondu ziren Antonio eta biak. 17 urtez bizitu ziren Akarregin eta gero tailerra eta etxe berria egin zituzten Orbegozon. Han egin zituzten 3-4 urte eta azkenik orain bizi diren etxera etorri ziren. Karmenek Matian zaharrekin lanean egin zituen 12 urte, 63 urterekin erretiratu zen arte.