Hernaniko ahotsak
Uholde handiak
Mari Karmenek gogoan du Hernanin sekulako uholdeak izan zirela behin, herrian apenas euririk egin gabe. Goizuetan euri asko bota zuen batean, erreka oso hazita jaitsi omen zen Hernanira eta txikizio handiak eragin zituen; tartean, Karabel auzoko Luisen heriotza, paper fabrikatan ikatz partitzen ibiltzen zen gizona. Urtea gogoan ez badu ere, ezbeharra abuztu amaieran gertatu zela dio Mari Karmenek, Hernaniko gaueko gurtza sortu zen urte berean.
Data: 2009-11-30
Elkarrizketatzailea: Ainhoa Ansa
Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
Gaiak