
Hernaniko Ibarluze baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen, tratularia, eta ama ondoko beste baserri batekoa, Lastolakoa. Sei senide ziren. Umetatik trebatu zen baserriko lanetan. Errioari oso lotuta bizi ziren; txikitan ikasi zuen igerian. Mojen ikastetxean ibili zen, Milagrosan. Altzako Akular baserrira ezkondu zen, Anjel Elizalderekin, eta gida-baimena atera zuen segituan, Bretxara tratua eramateko. Lore denda ere izan zuen Mamut merkatalgunean. Zortzi seme-alaba izan zituzten.