Hernaniko ahotsak
Antonio Errazkin Beldarrain
(1932)
Hernaniko Martindegi auzoko Telleri baserrian jaio zen. Etxe ondoan zuen teila fabrikak emana izango zuen izena etxeak seguruenik. Ama zuen bertakoa eta aita Otsuanea sagardotegitik bertara ezkondua. Txikitatik mekaniko ikasi nahi izan zuen eta hartarako egin zituen, ahal izan zuen neurrian, ikasketa guztiak. Maestria industrial karrera egin zuen eta irakasle ere aritu zen Hernaniko Karmelo Labaka Lanbide Eskolan. Soldaduskan ere irrati tekniko lan egin zuen eta irrati asko saldu zituen berak muntatuta. Legazpiko emaztearekin Hernanin bizi izan da ezkondu eta gerora ere.
pasarteak