Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Liburu honetan izen osoak ageri badira, haien onarpen esplizitua emana izango dute; bestela, medioren batean agertuko ziren argitaratuta (prentsan, txostenetan, liburuetan eta webguneetan, batez ere). Era berean, duela 50 urte baino gehiago gertatu ziren kasuetan (pertsonak bizirik baldin badaude) edo 25 urte (hilik badaude) argitaratzen ditugu izen osoak legeriak esaten eta uzten duen moduan. Hala ez denean, inizialak erabili ditugu pertsona aipatzeko, haren intimitatea zaintzeagatik. Pertsonen izen-abizenen grafia, dokumentu historikoetan agertzen dena da, kasurik gehienetan. Harremanetan jartzea lortu dugun kasuetan, pertsona horiek adierazitako grafia errespetatu dugu; harremanetan jartzea ezinezkoa egin zaigun kasuetan dokumentu historiko eta grafia bera erabili da. Ikerketa-taldeak eskertuko luke lan hau osatzeko informazio oro: argazkiak, agiriak, testigantzak eta gainerakoak oso baliagarriak izango litzaizkiguke.