Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
EPILOGOA
Ez gara denok elkarren berdin
baina bai elkarren pare.
Bakoitzak behar du bere ideien,
hitzen eta ertzen jabe.
Baina elkarrekin eraikitzeko
leundu behar goi ta behe,
zaurgarri diren ertzak leundu,
leundu, kamustu gabe.
Harri guztiak dira desberdin
ta denak harri hala ere.
Ertzak leunduz lantzen lagundu
leheneko pasarteak.
Ez du denborak dena egingo,
euriak ta haizeteak...
Harria landu ahalko du soilik
guk hala nahi izateak;
elkarbizitzak, elkarri hitzak
entzun eta esateak.
Ez du denborak dena egingo...
bai, aldiz, borondateak.
Maialen Lujanbio Zugasti
(Bertsoa 2015eko azaroak 10ean, Memoria Eguna omentzeko Ave Maria parkean kokaturiko “harrian” irakurri daiteke)