Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
HERNANI 1960-2021
Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Javier Buces Cabello, 2022

 

5.
ESTORTSIO
EKONOMIKOA

 

      Mehatxu larrien kasuan bezala, estortsio ekonomikoen bidez giza eskubide batzuk urratu ziren, hala nola zirkulazio askerako, bizileku-askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Halaber, xantaia edo estortsioa jazarpen-indarkeriatzat hartu eta onartu dute, kasu gehienetan enpresariei bideratua.

      Gainera, Izaskun Saez de la Fuente soziologoaren arabera, estortsioa jasan zuten pertsonei “haien duintasuna urratu zitzaien, xantaiaren aurretik eta ondoren izandako portaera aintzat hartu gabe”[390].

      Horrekin lotuta, 2017aren hasieran Saez de la Fuentek “azterketa etiko-politiko” bat argitaratu zuen, ETAk enpresariei egindako estortsio ekonomikoei buruz[391]. Lan hori egiteko dokumentu-iturrietan oinarritu zen (argitalpenak, hemeroteka eta hainbat artxibategitan zaintzapean gordetako dokumentuak), baina, batez ere, 60 elkarrizketa eta 140 galdetegi egin zituen. Argitalpen honen sarrerako atalean Saez de la Fuentek aipatzen duenez, 1993 eta 2010 artean “hamar mila pertsonak baino gehiagok” estortsio ekonomikoak jasan zituztela kalkulatzen du Florencio Dominguezek (kazetaria eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren zuzendaria)[392]. Dena den, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak mehatxatutako pertsonei buruz egindako ikerketaren kasuan bezala, datu zehatzak falta dira eta horrek mugatu egiten du lan horien tokiko irismena.

      Dena den, aipatu beharrekoa da estortsio ekonomikoari eta hura jasan zuten pertsonengan izandako ondorioei buruz egindako aipatutako azterketek ETAren zatiketek edo adarrek egindako kasuak baino ez dituztela hartzen kontuan. Hala ere, Hernaniren kasuan, jarraian ikusiko dugun moduan, kasu batean gutxienez, biktima ezker abertzalearen jarraitzaile bat da, eta estortsioa egiten zuen eragilea tokiko talde bat (GLV), indarkeria erabiltzen zuena “Euskadi askatzeko eta ETA eta HBrekin amaitzeko”[393].

 

GLVren mehatxuzko gutuna
hernaniar bizilagun baten aurka. 1984 (HUA).

 

      Hala, estortsionatutako sei pertsonarekin lotutako zazpi kasu identifikatu dira Hernanin (lau gizon, emakume bat eta zer genero duen ez dakigun pertsona bat). Horiek guztiak enpresariak, nolabaiteko garrantzia duten enpresen jabeak eta familiako negozioen jabeak dira. Kasu bat 1978an gertatu zen, baina gainerakoak 1983tik aurrera.

      Egiletzari dagokionez, erantzulea ETAm izan zen bi kasutan, ETApm bi kasutan, ETA kasu batean, kale-borroka beste batean eta GLV kasu batean. Lehenengo kasuan (1978) modus operandia aurrez aurrekoa izan zen, ETAm-ko kideak biktimaren aurrean jarrita, eta estortsionatu zuten pertsonaren (L.M.F) semea bahitu zuten. Gainera, lau kasutan estortsioa gutun bidez egin zuten, kasu batetan telefono-deiaren bidez eta beste kasu batean bide publikoan egindako pintaketa baten bidez. Estortsio ekonomikoaren biktima bat Arturo Quintanilla izan zen. Suzko armaz egindako atentatu batean hil baino bi hilabete lehenago jaso zuen azken gutuna ETAmren eskutik; emaztearen eta alabaren aurrean egin zuten atentatua[394].

      Azkenik, gauza bat aipatu behar da, udalean ordezkaritza zuten alderdi politiko batzuen ustez estortsioaren esparrua gizartearen geruza ugaritara hedatzen zuena. Hernaniko Amnistiaren Aldeko Batzordeak urtero herriko saltokiei eskatzen zien laguntza ekonomikoa zen. Amnistiaren Aldeko Batzordearen eskaria aurreko urteetan ere egin zen arren, 1990eko urtarrilean EAJko, EEko, PSE-PSOEko eta EAko udal-ordezkariek Egin eta Diario Vasco egunkarietan idatzi bat argitaratzea erabaki zuten, eta aipatzen zuten Amnistiaren Aldeko Batzordearen egitasmoa “herri honetako merkataritza-sektorearen zati handi bat estortsionatzeko saiakera” bat iruditzen zitzaiela. HBk baztertu egin zuen idatzi hura, ez zegoela inolako derrigortzerik arrazoituta[395].

      Bestetik, aipatu beharrekoa da ikerketa-prozesuan kontsultatutako eragile sozial eta politikoek zuzenean edo zeharka eman diguten informazioaren arabera, giza eskubideen urraketa-tipologia honetan identifikatutako pertsona kopurua benetan egon den kasu kopurua baino nabarmen txikiagoa dela. Alegia, ia seguru, dokumentatutako kasuak baino gehiago daude.

      Dokumentatutako kasurik ez izatearen edo gutxi izatearen arrazoia zera da, kaltea zuzenean jaso duten pertsonek edo haien familiartekoek zapalketa mota hau publiko egiteko zailtasunak dituztela. Hori, batez ere, bi faktorerekin dago lotuta: proiektua ez dela egokia uste dute eta ez dute proiektuarekiko konfiantzarik. Hala ere, urraketa mota honen kasuan, zehazki, biktima batzuek duten beldurra edo segurtasunik eza ere hartu behar da kontuan, bai eta mehatxuari garrantzia kentzeko joera ere. Gainera, estortsio ekonomikoari amore eman izana delitua zen, eta horrek segurtasun-gabezia handiagoa eragin dezake. Era berean, biktima horiengan lotsa-sentimendua sor zezakeen, estortsioa egiten zuten taldeen jardueran nahitaez parte hartzeagatik.

 

GPAH., Gobernu Zibilaren Funtsa, 3676/0/1 k., SIGC:
1978ko jarduera subertsibo, erlijioso eta
laboralen laburpena. Donostia, 1978ko abendua.

 

 

ESTORTSIO EKONOMIKOA JASAN DUTEN PERTSONEN ZERRENDA

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1976-1982

M.F., L.

 

Hernani

 

Enpresaburua Empresario

ETAm

1978.12.26

Hernani

1983-2003

Quintanilla Salas, Arturo

Burgos

Hernani

 

 

ETAm

1983.09.05

Txirrita Kalea, 15 (Hernani)

A.A., M.

 

Hernani

 

 

GLV

1984

Hernani

Z.E., J.R.

 

 

 

Enpresaburua Empresario

ETApm

1990.04.01

Andre Kalea (Hernani)

-

 

 

 

Enpresaburua Empresario

ETApm

1990.05.09

Industrias Luma (Hernani)

DATARIK GABE

O.L., A.

 

Hernani

 

 

Kale borroka

 

Hernani

 

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

[390] Saez, 2020, 69. or.

[391] Saez, 2017.

[392] ETAk enpresarien, zuzendarien eta profesionalen aurka erabilitako estortsioaren eta indarkeriaren inguruan Etika Aplikatuaren Zentroak egindako proiektuari buruz Deustuko Unibertsitateak antolatutako hitzaldi batean aipatu zuen zifra hori Florencio Dominguezek. Hau zen hitzaldiaren izenburua: La financiación del terrorismo de ETA en la democracia.

[393] HUA, 1984, 2. sekzioa, 19. Bulegoa, udaleko 1. unitate poliziala. 1984. “Pertsonen eta jabetzen aurkako atentatuak. Leherketak eta biktimak”, 7. sekzioa, 4. bulegoa, 9. seriea.

[394] Alonso 2010, 447. or.

[395] HUA, 1990, Udaleko aktak. Ezohiko osoko bilkura, 2/90.