Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
4.
PERTSONEN AURKAKO
MEHATXU LARRIAK
Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Institutuak dioen moduan, arrazoi ideologiko eta politikoengatik mehatxatutako pertsonek, batez ere, derrigortzea, jazarpena eta beldurraraztea (jarraipeneko indarkeria kontzeptua ere erabiltzen da), lan-munduan sartzeko zailtasunak, estigmatizazio soziala eta trauma osteko estresa pairatu dituzte. Pairamen horietan oinarrituta, urratutako hainbat giza eskubide identifikatzen dira: nortasunaren garapen askea, askatasun ideologikoa, kontzientzia- edo pentsamendu-askatasuna, eta adierazpen-askatasuna. Baina, gainera, mehatxu horren ondorioek zirkulazio askerako, bizileku-askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea urra zezaketen[386].
Dena den, Pedro Arrupe Institutuaren txostenak ETAk mehatxatutako pertsonen azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egiten du, 1990 eta 2011 artean bizkartzaina behar izan zuten pertsonei dagokienez. Baina Hernanin egindako ikerketak baieztatzen duenez, aipatutako urratutako eskubide horiek beste aldi batzuetan eta beste eragile batzuek mehatxatutako pertsonengana ere zabal daitezke.
Hortaz, mehatxu larri horiek giza eskubideen urraketa larriak ekarri zituzten, are gehiago mehatxu horiek egitean biktimaren bizitzeko eskubidea urratu bazen. Giza eskubideak edozein sistema demokratikoren zutabeak dira
Azken urteetan egindako ikerketa-lanaren bidez mehatxu larrien 70 kasu identifikatu dira; kasu horiek 55 pertsonari eragin zieten, horietatik 29 Hernanin jaioak eta/edo Hernanin bizi zirenak. 30 gizonak dira, bederatzi emakumeak, eta gainerako kasuetan ez dugu generoa ezagutzen.
Hernaniko zinegotzi sozialista batek 2003an
jasotako mehatxuzko gutuna (Familia Artxiboa).
Talde kaltetuena kargu politikoena, alkateena eta zinegotziena izan zen. Bide publikoan jasotzen zituzten mehatxuak, pintaketa, beren etxe aurreko kontzentrazioak edo hitzezko mehatxu esplizituen bidez. Baina telefono-deiak, gutun anonimoak edo zeharkako mehatxuak ere jasotzen zituzten, behin polizia-kidegoek kaltetuari jakinarazi ondoren. Mehatxuak jaso zituzten 24 kargu publiko zenbatu ditugu guztira. 80ko hamarkadatik 2011ra jaso zituzten mehatxuak guztiek, eta 24 horietatik 18k bizkartzaina izan zuten karguan zeuden bitartean[387]. Bizkartzaina izan zuten 18 horien artean, Hernaniko PSE-EEko zinegotziak ziren bost, eta PPko zinegotziak lau. Halaber, hauek ere mehatxatu zituzten, baina ez zuten bizkartzainik izan: PSE-EEko beste zinegotzi bat, HBko bi ordezkari (zinegotzi bat eta alkate bat), EAko beste bi ordezkari (aurreko kasuan bezala, zinegotzi bat eta alkate bat) eta EAJko zinegotzi bat. Baina, gainera, ezker abertzalearen lau jarraitzaile, EAJren bi jarraitzaile eta UCDren jarraitzaile bat ere mehatxatu zituzten.
Horietako hiru hil egin ziren gerora, mehatxuen egileek eurek egindako atentatuetan: Jose Fernando Artola ETAm-ko militanteek hil zuten 1979an, Felipe Sagarna BVEko kideek 1980an eta Joseba Pagazaurtundua ETAk 2003an.
Mehatxu larrien egileei dagokienez, 32 kasutan (% 45,71) ETA izan zen erantzulea, eta 12 kasutan (% 17,14) kale-borrokako partehartzaileak. Zortzi kasutan talde parapolizialak edo eskuin muturreko taldeak izan ziren egileak. Identifikatu ahal izan direnen artean, egilea BVE izan zen bi kasutan, ATE beste bitan eta GLV kasu batetan. ETAk egindako mehatxuen ondorioz, 24 mehatxatuk zaintza-zerbitzua (bizkartzaina) behar izan zuten; polizia-kidegoetako agenteak edo segurtasun-enpresa pribatuetakoak ziren bizkartzainak. Gainera, aurrez aipatutako 19 kargu politikoen artetik, beste bost pertsonek ere babesa behar izan zuten Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera (bi kazetari, enpresari bat, epailetzako kide bat eta zein kolektibotakoa den zehazten ez den beste pertsona bat)[388]. Pedro Arrupe Institutuaren arabera, 1.619 pertsonak izan zuten bizkartzaina, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorraren kargura (472k Gipuzkoan), baina 1990 eta 2011 artean EAEn 3.300 pertsonak babesa behar izan zutela kalkulatzen da[389].
Bestetik, 26 kasutan zehaztu ahal izan da nola egiten zituzten mehatxu horiek. 11 kasutan gutun anonimoen bidez, zortzi kasutan telefono-deien bidez eta zazpi kasutan bide publikoan egindako pintaketen bidez. Dena den, kontuan izan behar da mehatxu mota horiek, kasu batzuetan, etengabeak izan zirela denbora-tarte jakin batean (adibidez, zinegotzien kasuan, karguan egon ziren urteetan zehar). Hortaz, ezinezkoa da mehatxuak zehazki zenbat aldiz gertatu ziren zenbatzea. Ondorioz, kasu batzuetan kasu bakar baten moduan zenbatzen dira, baina, benetan, denbora-tarte jakin batean zehar modu antzekoan eta etengabe errepikatutako mehatxuak izan zitezkeen. Azkenik, sei kasutan mehatxuak dirua lapurtzen ari ziren bitartean izan ziren, batez ere, banku-sukurtsaletan eta enpresetan, 1970eko hamarkadan zehar. Gutxienez hiru kasutan ETAko militanteak izan ziren erantzuleak.
Aldien arabera banatuta, bost biktima (% 9,26) 1960 eta 1975 urteen artekoak dira, 13 (% 24,07) 1976 eta 1982 artekoak, eta 23 (% 41,82) 1983 eta 2013 artekoak. 15 kasutan ez dakigu noiz izan ziren mehatxuak.
Azkenik, aipatzekoa da mehatxu horiek ziurtatzen dituen oinarrizko froga biktimaren edo haren familiartekoaren testigantza dela. Dena den, kasu batzuetan, dokumentu-frogak ere izaten dira, hala nola prentsako zatiak, salaketak eta biktimek eurek gordetako gutun anonimo mehatxatzaileak. Ahoz soilik izan diren mehatxuen kasuan (izan espazio publikoan edo izan, besteak beste, telefono-deien bidez), ahozko salaketa da, egin bada, dokumentu-froga bakarra. Euskarri grafikoren baten bidez egindako mehatxuei dagokienez (gutuna, pankarta, pintaketa...), salaketa formalak, egon bada, lekuko-froga eta dokumentu-froga ezartzen du.
MEHATXU LARRIAK JASAN DITUZTEN PERTSONEN ZERRENDA
IZENA |
JAIOTERRIA |
BIZILEKUA |
ADINA |
ESTATUSA |
EGILETZA |
DATAK |
LEKUA |
1960-1975 |
|||||||
- |
|
|
|
|
ETA |
1972.07.15 |
Hernani |
- |
|
|
|
|
ETA |
1972.07.15 |
Hernani |
A.A., R. |
|
|
|
|
Ezezaguna |
1973.08.04 |
Hernani |
I.O., E. |
Hernani |
Hernani |
|
|
ETA |
1973.08.04 |
Hernani |
- |
|
|
|
|
Ezezaguna |
1973.10.06 |
Karabeleko gasolindegia (Hernani) |
1976-1982 |
|||||||
- |
|
|
|
|
Ezezaguna |
1976.10.12 |
Hernani |
- |
|
Hernani |
|
Guardia Zibila |
|
1976.10.30 |
Guardia Zibilaren kuartela (Hernani) |
- |
|
|
|
|
ETA |
1977.03.17 |
Hernani |
T.R., C. |
|
Hernani |
|
|
ETA |
1977.06.08 |
Hernani |
Fernandez Otxoa, Bittor |
Lezo |
Hernani |
|
Ezker abertzalearen jarraitzailea |
ATE |
1977.12.28 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ATE |
1978.01.09 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezezaguna |
1978.03.20 |
Hernani |
G.A. |
|
Hernani |
|
|
Ezezaguna |
1978.10.04 |
Hernani |
- |
|
Hernani |
|
|
ETA |
1978.11.23 |
Hernani |
Artola Goikoetxea, Jose Fernando |
Hernani |
Antzuola |
|
UCDren jarraitzailea |
ETAm |
1979 |
Antzuola |
Uria Zubiarrain, Juan Jose |
Hernani |
Hernani |
|
Alkatea |
Ezezaguna |
1979-1983 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezezaguna |
1979-1983 |
Hernani |
Morcillo Guerrero, Jose |
Jete |
Hernani |
|
Zinegotzia, PSE-EEko kidea |
ETA |
1979-2011 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
2000-2011 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ETA |
2000-2013 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezezaguna |
2003.05 |
Hernani |
Alberdi Hosteins, Jaione |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko militante baten familiakoa |
Ezezaguna |
1980 |
Hernani |
Cuadrado, Trini |
|
Hernani |
|
|
BVE |
1980 |
Hernani |
Sagarna Ormazabal, Felipe |
Hernani |
Hernani |
|
Ezker abertzalearen jarraitzailea |
BVE |
1980 |
Urnieta |
1983-2011 |
|||||||
A.A., M. |
|
Hernani |
|
|
GLV |
1984-1984 |
Hernani |
Antunez Lopez, Francisco Miguel |
Melilla |
Donostia San Sebastian |
30 |
Zinegotzia, sindikalista |
Ezezaguna |
1984.02 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezezaguna |
1984.02 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ETA |
1991-1995 |
Hernani |
Carrasco Blas, Mikel |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
|
Zinegotzia |
Ezezaguna |
1989 |
Hernani |
Idigoras, Jone |
|
Hernani |
|
|
Ezezaguna |
1989.06.30 |
Hernani |
Z.H., I. |
Hernani |
Hernani |
60 |
Askatasunean Biziko kidea |
Kale borroka |
1990 |
Hernani |
|
|
|
66 |
|
Kale borroka |
1996 |
Hernani |
— |
|
Hernani |
|
|
Ezezaguna |
1990.07.21 |
Hernani |
Rekondo Sanz, Jose Antonio |
Hernani |
Hernani |
33 |
Alkatea |
Kale borroka |
1991-1999 |
Hernani |
|
|
|
38 |
|
Kale borroka |
1996.12.17 |
Hernaniko udaletxea |
Lasarte Elizegi, Jose Ramon |
Donostia San Sebastian |
Donostia San Sebastian |
48 |
Zinegotzia |
Kale borroka |
1991-1995 |
Hernani |
Pagazaurtundua Ruiz, Joseba |
Hernani |
Andoain |
37 |
|
ETA |
1994-2003 |
Andoain |
Peñacoba Alamo, Pablo |
Burgos |
Hernani |
43 |
Zinegotzia, PSE-EEko kidea |
Kale borroka |
1995 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ETA |
1995-2011 |
Hernani |
Urbistondo Pardos, Francisco Javier |
|
Donostia San Sebastian |
|
Zinegotzia |
ETA |
1995-1999 |
Hernani |
Chica Ramirez, Jose Ramon |
Hernani |
Hernani |
|
Zinegotzia, PSE-EEko kidea |
ETA |
1995-2011 |
Hernani |
Oliveira Lizarribar, Juan Luis |
|
Hernani |
|
EAJren jarraitzailea |
Kale borroka |
1995.06.07 |
Hernani |
Morcillo Cerdan, Estefania |
Hernani |
Hernani |
21 |
Zinegotzia |
Kale borroka |
1996.05.27 |
Hernani |
|
|
|
27 |
|
Hainbat |
2002.02.22 |
|
|
|
|
28 |
|
Ezezaguna |
2003.05 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ETA |
2003-2011 |
Hernani |
Olano Zubiri, Jesus Mari |
Hernani |
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1996.12.25 |
Hernani |
U., J.A. |
|
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1997.04.07 |
Hernani |
Gomez, Izaskun |
|
Hernani |
|
PSE-EEko batzarkidea |
Kale borroka |
2000.04.10 |
Hernani |
Perez Dominguez, Jose |
|
Hernani |
|
Zinegotzia, UGT eta PSE-EEko kidea |
Kale borroka |
2001 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ETA |
2003-2011 |
Hernani |
Barrio Sagastume, Iñaki |
|
Hernani |
|
Zinegotzia |
Ezezaguna |
2001.07.15 |
Hernani |
Gandasegui Barrena, Pedro Ignacio |
|
Donostia |
|
Zinegotzia |
ETA |
2003 |
Hernani |
Davila Garijo, Juan de Dios |
|
Madril |
|
Zinegotzia |
ETA |
2003-2007 |
Hernani |
Anglada Gonzalez, Maria Luz |
|
Hernani |
|
Zinegotzia |
ETA |
2007-2011 |
Hernani |
DATARIK GABE |
|||||||
— |
|
|
|
|
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
|
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
|
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
|
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
|
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
|
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
— |
|
|
|
Kargu politikoa |
ETA |
|
Hernani |
[386] Intxaurbe, 2016. Intxaurbe, 2019.
[387] Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ofizioa. Barne Ministerioaren ofizioa.
[388] Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ofizioa.
[389] Intxaurbe, 2016, 9. or.