Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
HERNANI 1936-1959
Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
Irati Zuriarrain Asurmendi, 2024

 

3.1.
GERRA ZIBILA HERNANI ERORI ZEN ARTE

 

 

3.1.1. Altxamendu militarra eta gerraren hasiera

 

         Aurreko atalean ikusi dugunez, 1936ko otsailean Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak. Une hartarako jada, eskuineko indarrek Gobernuaren aurkako azpilana abiatua zuten Armadaren bitartez, eta uztailaren 17 eta 18an eman zioten buru altxamendu baten bidez[103].

         Hauteskundeen osteko hilabeteetan Calvo Sotelo-k Armadaren esku-hartzearen beharraren ideia zabaldu zuen. Era berean, Armadako kide ohiek —Jose Sanjurjo eta Gonzalo Queipo de Llano armadako jeneral beteranoak, esaterako— politikari profesionalen aurkako adigaiak garatu zituzten. Martxorako jada, militarrek hainbat bilera egin zituzten errepublikaren aurkako kolpe bat antolatzearen ideiarekin. Hala nola, martxoaren 8an Madrilen jeneral talde bat bildu zen, ondoren altxamenduko buruak izango zirenak barne, eta mugimendu bat antolatzea akordatu zuten[104]. Gainera, jeneral gazteenek ere ez zuten leialtasunik sentitzen Errepublikarekiko. Azken hauen papera erabakigarria izan zen konspirazioa egikaritzeko. Hortaz, Paul Preston-ek (2006) azaldu bezala, Armadako maila guztietan politikan esku-hartzeko eskumena zutenaren ustea zuten[105].

         Hortaz, uztaileko estatu-kolpea eragin zuen konspirazioa aurrez antolatu zuten. Emilio Mola jenerala izan zen complot-aren buru nagusia, polizia-zerbitzuko buru ohia monarkian. Mola-ren bi oinarrizko ideia izan ziren, batetik, probintzia guztietako goarnizioen agindupeko eraso koordinatu bat burutzea eta, bestetik, langile antolakundeak deuseztatzea[106]. Uztailera arteko hilabeteetan Molak hainbat negoziazio burutu zituen karlistekin, tradizionalistekin eta falangistekin[107].

         Era berean, hauteskundeen ostean Gobernu Errepublikarrak hainbat neurri hartu zituen susmagarriak ziren jeneralen inguruan. Besteak beste, Mola Iruñera bidali zuten; Francisco Franco kargutik kendu eta Kanariar Uharteetara bidali zuten; Goded Balearretara. Sanjurjo, berriz, Portugalen zegoen erbesteratuta, eta konspirazioaren buruetako bat izan zen. Molari dagokionean, Iruñeko egonaldian hainbat militarrekin akordioak burutu zituen, adibidez, Queipo de Llano-rekin, karlistekin edo Legioko kideekin. Konspirazio plan hauetan Frankori Marokoko Armadaren ardura eman zioten. Beraz, hasiera batean bigarren mailako eginkizun bat esleitu zitzaion. Izan ere, Sanjurjo izan behar zen altxamendu militarraren burua.

         Altxamenduaren datara hurbilduz, 1936ko uztailaren 12an pistolero falangistek errepublikar Asalto Guardiako kide zen Jose Castillo hil zuten. Bere kideek beste hilketa batekin erantzun zuten: Calvo Sotelo-rena. Konspiratzaile militarrek gertakari hau aspaldian prestatzen ari ziren egitasmoaren zuribide gisa baliatu zuten.

         Gauzak horrela, altxamendurako ezarritako data egun bat aurreratu zen, izan ere, Melilla, Tetuan eta Ceutako goarnizioak uztailaren 17an matxinatu ziren eta altxamendua Marokotik zabaldu zen denbora gutxian. Hurrengo egunean, Frankok —Marokoko armada bere gain hartu behar zuenak—, “gerra egoera” aldarrikatu zuen Kanariar Uharteetan. Egun berean Marokora bidaiatu zuen Dragon Rapide hegazkinean eta hilaren 19an heldu zen Tetuanera. Bertan, marokoar tropen gidaritza hartu zuen. Penintsulan, altxamenduak ez zuen arrakasta eduki zonalde guztietan. Hain zuzen, gune industria nagusiek Errepublikaren esku jarraitzen zuen. Hortaz, azkar hasi behar eraso-plan bat gainontzeko inguruak menperatzeko[108].

         Euskal Herrira etorriz, altxamenduak lurraldeak aurretik zuen banaketa politikoa jarraitu zuela esan daiteke. Izan ere, De Pablok (2006) azaldu bezala, lurralde bakoitzak hartutako jarrera bat zetorren «probintzia bakoitzaren tradizio politikoarekin[109]». Nafarroaren kasuan matxinada militarraz gain altxamendu zibila ere gertatu zen. Izan ere, Mola generalak Nafarroatik antolatu zuen plana. Era berean, karlisten konspirazioak erantzun popular handi bat bermatu zuen hasieratik. Hala ere, ezin dugu ahaztu Nafarroan egon zela Errepublika babestu zuenik, eta hautu hau errepresio bortitzarekin erantzun zutela matxinatuek[110]. Araban ere altxamendua babestu zuten militarrek, Nafarroaren antzera, eskuindarra zen gehienbat probintziaren osaera politikoa. Hala ere, Aiala eta Aramaioko haranak errepublikar zonaldean geratu ziren[111].

         Bizkaiari dagokionean, bertako militarrak ia gehienak Errepublikari leial mantendu ziren. Hain zuzen, Bilbon, Garellano kuarteleko militar nagusiak Errepublikaren alde agertu ziren. Era berean, Guardia Zibilaren eta Asalto indarren leialtasuna ziurtatu zuten. Uztailaren 18a baino lehen, beharrezko neurriak hartu ziren altxamenduan inplikatutako militar gutxi horien planak desegiteko[112]. Hortaz, ez zen altxamendurik egon Bizkaian.

         Gipuzkoaren kasuan, bestalde, Leon Carrasco komandantea, konspirazioan parte hartu zuena, dudatan zegoen eta ez zuen posturarik hartu lehen unean. Gainera, Agustin Telleria Gipuzkoar Erreketeen burua kartzelan zegoen Madrilen. Ezkerreko indarren erantzuna, ordea, antolatua eta azkarra izan zen. Hain zuzen ere, langile mugimenduko antolakundeak (UGT, CNT eta PCE) izan ziren lehen uneko erresistentzia eratu zutenak. Donostiako altxamendu saiakerari erantzutera hernaniarrak ere joan ziren: gutxienez, Antonio Ormazabal Lasa eta Angel Gimenez Gorostazu.

         EAJk hartutako jarrera, ostera, ez zen irmoa izan lehen unean. Manuel de Irujo eta Jose Maria Lasartek uztailaren 18an bertan komunikatu bat eman zuten alderdiak Errepublikaren alde egiten zuela adieraziz. Hala ere, Euskadi Buru Batzarrak ezeztatu egin zuen hasiera batean, neutral mantentzea erabaki baitzuten. Azkenean, ordea, organo honen posizioaren erantzuna ez zen argitaratu. Neutraltasunaren ezinezkotasunaren aurrean, hurrengo egunean, Euzkadi aldizkarian ohar anonimo bat argitaratu zen, EAJk Errepublikaren alde egiten zuela adierazten zuena[113].

 

PNVren erabakia Errepublikaren alde.

(1936-07-19, Euzkadi aldizkaria).

 

         Bitartean, kolpistek, uztailaren 22rako Jose Vallespin ezarri zuten altxamenduaren buru berri gisa eta honek, Eduardo Bustindui ezarri zuen Erreketeen buru. Bustinduik erreketeak Donostiako hainbat tokitan bildu zituen, esaterako, Maria Cristina hotelean. Besteak beste, milizianoek Maria Cristina hotela inguratu eta altxatuak hurrengo egunean errenditu ziren. Uztailaren 24an, berriz, Loiolako kuarteletara erretiratu ziren eta hilaren 28an amore eman zuten. Horrela, altxamendu militarrak porrot egin zuen Gipuzkoan.

 

 

3.1.2. Gipuzkoaren eta Hernaniren defentsa

 

         Ikusi bezala, Donostiako hirian militarrak Loiolako kuartelean babestu ziren bitartean milizianoek kaleak hartu zituzten. Hain zuzen ere, uztailaren 18an bertan Gobernu Zibila sortu zuten, karabineroek, mikeleteek, probintziako diputatuek, alkateak, hainbat kontzejalek eta Fronte Popularreko kideek. Hala eta guztiz ere, gutxira, errepublikar botereak desegin egin ziren eta batzorde lokalek ordezkatu zituzten. Pixkanaka, Fronte Popularra osatzen zuten antolakundeek hartu zuten probintziaren kontrola, eta Gipuzkoako Defentsa Batzordea antolatu zuten. Fronte Popularreko alderdiez gain, EAJko eta CNTko kideek ere osatzen zuten batzorde hau. Gipuzkoan, aipatutako batzordeaz gain, Eibarko Defentsa Batzordea, sozialista, eta Azpeitiko Komandantzia, nazionalista sortu ziren[114].

         Gauzak horrela, gobernadore zibila edota komandante militarra batzorde honetatik kontrolatzen ziren. Gainera, Diputazioak eta Udaletxeek ere funtzioak galdu zituzten antolakunde honen sorrerarekin[115]. Hala, udalbatzen ahalmenak ia desagertzeraino. Herri gehienetan ez zen udalbatzarik elkartu, Hernani eta Arrasate izango zirelarik —orain arte egiaztatu den dokumentazioaren arabera— salbuespen bakarrak[116]. Hernaniren kasuan uztailaren 25ean eta abuztuaren 31n bildu zen udalbatza herria kolpistek bereganatu bitarte[117]. Hala ere, landutako gaiak ez ziren ardura handikoak altxamenduari, gerrari eta honi lotutako gestioei zegokienean. Horrek adierazten digu, bada, Defentsa Batzordeak bereganatu zituela botere politikoaren eskumen gehienak.

         Mientras tanto, los golpistas establecieron para el 22 de julio a Jose Vallespin como jefe de la sublevacion y este, establecio a Eduardo Bustindui como jefe de los Requetes. Bustindui reunio a los requetes en diferentes sitios de San Sebastian, como, por ejemplo, en el hotel Maria Cristina. Entre otros lugares, los milicianos rodearon el hotel Maria Cristina y los sublevados tuvieron que rendirse al dia siguiente. El dia 24 de julio, en cambio, se retiraron al cuartel de Loiola y el dia 28 se rindieron. Asi, el levantamiento militar fracaso en Gipuzkoa.

         Barrusok (1996) aztertu bezala, Gipuzkoako Defentsa Batzordea sei komisariotzatan banatzen zen: Gerra, Hornidura, Garraio, Ordena Publiko, Informazio eta Finantza Komisariotzak sortu zituzten, egin-eginean ere. Beranduago, Lan, Osasun eta Gizarte-laguntza Komisariotzak ere sortu zituzten. Era labur batean, ondorengoak lirateke komisariotza bakoitzaren alderdi eta funtzio nagusiak:

 

GIPUZKOAKO DEFENTSA BATZORDEAREN KOMISARIOTZAK
ETA HAUEN FUNTZIO NAGUSIAK
[118]

GERRA KOMISARIOTZA

Komandantzia Militarra

Milizien antolaketa

Justizia Militarraren aplikazioa

ORDENA PUBLIKOAREN KOMISARIOTZA
(NAZIONALISTEN ESKU)

Ordena publikoaren manteinua

Presoen gestioa

Gurtza katolikoa mantentzea

FINANTZA KOMISARIOTZA

Finantzen kontrola

Txanponaren zirkulazioa

Diru-sarrerak

Lurraldearen berregituraketa ekonomikoa

LAN KOMISARIOTZA

Lan munduarekin loturiko arazoak

Industria gatazkak

Itsas-aliantzak

HORNIDURA KOMISARIOTZA

Gipuzkoarren hornidura ziurtatzea

Errazionamendua

Gariaren konfiskazioa

Prezio-politika

Jantoki kolektiboak

GARRAIO, OSASUN ETA GIZARTE-LAGUNTZA KOMISARIOTZAK

Ospitaleak

Errefuxiatu eta lekualdatuak

Errepideen manteinua eta garraioa

KOMUNIKAZIO, INFORMAZIO ETA PROPAGANDA KOMISARIOTZA

Frente Popular egunkaria

 

 

Donostian altxamendua gelditu zuteneko berria.
(Fronte Popular, 1937-07-27).

 

         Altxamendu militarra eman eta hurrengo egunean, ez zen ez egunkaririk ez garraiorik egon Hernaniko herrian. Blas Zuleta (1985) hernaniarrak deskribatu zuenez:

         “Aste batez, Hernanik egun harrigarriak eta nahasgarriak bizi izan zituen, uztailaren 27an “Frente Popular" larrialdiko egunkariaren lehen alea iritsi zen arte. Bertan, Loiolako Kuarteletako kapitulazioaren berri jakin ahal izan zuten, Frantziako itzuliaren berri ematen zuten bitartean[119]".

         Hain zuzen ere, uztailaren 27ko egunkarian argitaratu zen Gipuzkoako Defentsa Batzordearen Komisariotzen antolaketa. Hernanin ere, lehen asteko nahasmenaz gaindi, berehala hasi zen herrian Batzordea antolatzen. Horrenbestez, Defentsa Batzordearen baitako komisariotzak izango ziren hurrengo hilabeteetan herriaren antolakuntzaz eta defentsaz arduratuko zirenak. Defentsa Batzordea ez zuten soilik Hernaniko biztanleek osatu, esaterako, Gipuzkoako Batzordeak mobilizatutako pertsonak aritu baitziren Komisariotza ezberdinetan. Zentzu horretan, hurrengoak izan ziren herriko Gerra Komisariotzarekin loturiko buruak[120]:

         — Juan Ibañez Ayesa: komisarioa

         — Francisco Domingo Beriain: komisarioa

         — Dario Guzman Benedicto: komisarioa

         — Jose Apaolaza Aramburu: komisarioa

         — Mario Martinez Landrove: komandantea

         — Felix Placer Martinez de Lecea: komandantea

         — Luis Bermejo Gonzalez: komandantea

         — Martin Arrayet Apesechea: sarjentua

         — Pablo Gonzalez Yaguas: sarjentua

         — Enrique Bustos Escalante: marrazkigilea

         — Jose Antonio Fernandez Moran: armagintzako maisua

         Bestalde, Hernaniko Defentsa Batzordeko buruen inguruko informazio gutxi daukagu, gehienbat, hurrengo urteetan erregimen frankistak burututako salaketa eta Gerra Kontseiluen bidez ezagutzen ditugu izen-abizen batzuk. Dena dela, Defentsa Batzordeak mobilizatutako herritarren eta herriaren defentsarako mobilizatutako gizabanakoen izen-abizen asko berreskuratu dira iturri ezberdinetatik. Batez ere, Gerra Komisariotzari loturiko milizianoenak. Ostera, fortifikazioetan edota hornidura arloan aritutakoen informazio gutxi daukagu dokumentazioan. Gainera, Rodriguezek (2019) azaldu lez, komisariotzen parte izan gabe batzordeari laguntza eman ziotenak ere baziren[121].

         Herriaren defentsa antolatzeko, hortaz, hainbat moldaketa morfologiko eta defentsa-eraikuntza burutu zituen Batzordeak. Batetik, aurretik eraikiak zeuden gune gotortuak baliatu zituzten. Hernaniren kasuan Santa Barbarako gotorlekua bilakatu zen herriko erresistentzia gune nagusietako bat. Francisco Domingo Beriain komisarioaren informe baten arabera herriko bizilagun gehienek hartu zuten parte gune honen fortifikazioan. Gotorleku honetan hiru kanoi jarri zituzten eta errepide bat eraiki zuten herritik kanoiak eta kamioiak igo ahal izateko, munizioa zein hornigaiak garraiatzeko[122]. Berrerabilitako bigarren gotorleku nagusia Oriamendikoa izan zen: gerra fronteari begira atzeguardian zegoen, eta bertan ere bi kanoi jarri zituzten.

         Bestetik, Igartzagainan behin-behineko gotorleku bat eraiki zuen Defentsa Batzordeak, kasu honetan, lur zaku eta altzairu zein burdinazko xaflak erabiliz. Igaratzagainan ere Hernnaiko bizilagunak izan ziren defentsa gunea prestatu zutenak. Kokaleku honetan 60 pertsonako guarnizio bat bideratu zuten, bi fusil, bi kanoi eta bi metrailaz hornituta[123]. Herriko kaskoan, aldiz, Defentsa Batzordeak bi artilleria pieza ezarri zituen Goiz Eguzki etxean, zehazki, 155 milimetroko bi obus.

 

Francisco Domingo Beriainen txostena,
Igartzagainako eta Santa Barbarako
gotorlekuen eraikuntza ziurtatzen. (
cdmh).

 

         Lategi auzoko Argindegi baserrian eta Onddi mendian ere gune gotortuak ezarri zituen Defentsa Batzordeak. Lehenengoan, bi artilleria pieza kokatu zituzten, baita ingurua babesteko lubaki eta gotortzeak ere. Onddi mendia ere gune gotortu nabarmena izan zen, Hernaniko hego-ekialdean kokatuta, Nafarroako muga zaintzeaz arduratuko ziren bertatik. Gune hauetaz gain, inguruko baserriak ere baliatu zituzten milizianoek, mendian guardiak egiten zebiltzanak artatu eta hornitzeko helburuarekin. Esaterako, Manuela Otamendi hernaniarrak Bortolua-enea baserrian jardun zuen lanean, beste kide batzuekin batera, milizianoei jatekoa prestatu eta arropa garbitzen.

         Aipatu ditugun gune gotortu hauek Gipuzkoaren defentsarako eratu ziren beste batzuekin zuten lotura. Horrela, Oria bailararen ezkerraldeko tontorretan milizia abertzaleek Andatzako mendilerroan osatutako sistemarekin eta Buruntzako gainarekin zuen lotura mendebaldetik. Ekialdetik, aldiz, Astigarragako Santiagomendiko gune gotortuarekin eta Errenteriako defentsa-sistemekin.

         Gerraren lehen asteetan Hernaniren defentsaren ardura milizia sozialista, komunista eta anarkistek izan zuten gehienbat. Mugimendu abertzaleak, nahiz eta hasiera batean zalantzati agertu, uztailaren amaieratik Euskal Miliziak sortzeari ekin zion. Azpeitiako Loiolako santutegian bildu ostean Eusko Gudarostea deiturikoa sortu zuten abuztuaren hasieran. Azpeitiako komandantziaren aginduetara zeuden hauek. Candido Saseta militar profesionalaren aginduetara, Andatza mendilerroan Saseta defentsa sistema deiturikoa eratu zuten. Haien ardura Gipuzkoako erdigunea defendatzea izan zen, Belkoain zelarik haien ekialdeko muturra.

         Hernaniren kasuan, ordea, Euskal Miliziak Hernani eta Lasarteko ordena publikoaz eta herriko gurtze guneen defentsaz arduratu ziren lehen asteetan. Horrela, Hernaniko Agustindarren eta Lasarteko Brigiden komentuan aritu ziren gehienbat, hauetan atxilotuta baitzeuden herriko eskuindar ugari. Gerra frontea ate joka zenean, atxilo hauek Azpeitiara ebakuatzeko ardura izan zuten Euskal Milizietako hernaniarrek.

 

HERNANIKO DEFENTSA BATZORDEAREKIN LOTUTAKO PERTSONAK[124]

IZEN-ABIZENAK

ARDURA

Aguirre Lecuona, Joaquín

Hornidura Komisariotza, komisarioa

Aizpurua Balda, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Aizpurua Balda, Lorenzo

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Aizpurua Balda, Martin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Aizpurua, Isidro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Albistur Adarraga, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Albistur Adarraga, Francisco [Jose] [Agustín]

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Albistur Adarraga, Ignacio

Hernaniko miliziak, Hernaniko Gerra Komisariotza, Gipuzkoako Komandantziako milizianoa

Albizu Arregui, Lorenzo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Alcelay Beldarrain, Angel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Alcelay Beldarrain, Julian

Gerra Komisariotza, milizianoa

Aldasoro Sagastume, Agustin

Gerra Komisariotza, Gurutze Gorriarentzat lan egiten zuen milizianoa

Aldasoro Sagastume, Gaspar

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Aldasoro Sagastume, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Alsua Paris, Elias

Gerra Komisariotza, milizianoa

Alsua Paris, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Altolaguirre Camarero, Bartolome Jesus “El Manco”

Gerra Komisariotza, milizianoa

Altolaguirre Camarero, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Altolaguirre Camarero, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Alvarez Gonzalez, Teodoro

Gerra Komisariotza, milizianoa, Armeria

Alvarez Suso, Felix

Gerra Komisariotza, milizianoa

Alvarez Terrados, Abundio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Amiama Mendizabal, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Amilibia Machimbarrena, Joaquín

Lasarteko Defentsa Batzordea

Andres Gomez, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Ansorena Zubiria, Francisco

Euskal Miliziak

Anton Lanz, Emilio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Apaolaza Aramburu, Felipe

Ordena Publikoa, Euskal Miliziak

Apaolaza Aramburu, Jose

Gerra Komisariotza, komisarioa, Euskal Miliziak

Aramburu Chinchurreta, Candido

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Aramburu Lasa, Angel

Ordena Publikoa, zaintzak

Aramburu Señorena, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Aramburu, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Aramburu, Manuel Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Aramendi Manrique, Jose Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Aramendi Manrique, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Arana Recalde, Adrian

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Aranguren Armendariz, Anacleto

Gerra Komisariotza, milizianoa

Arbiza Goicoechea, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Albizu Arregui, Lorenzo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Arbizu Lasa, Angel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Armada Sualdea, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Armendariz Diaz, Felix

Gerra Komisariotza, milizianoa

Armendariz Ugalde, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Arocena Gomendio, Antonio

Lasarteko Defentsa Batzordea

Arrastoa Aramburu, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Arrayet Apesechea, Martin

Gerra Komisariotza, sarjentua

Arrieta Cortadi, Pedro Gabino

Gerra Komisariotza, milizianoa

Arrieta Lasa, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Arrieta Zubiarrain, Agustin

Gerra Komisariotza, Euskal Miliziak

Arrondo Insausti, Juan

Gerra Komisariotza, Euskal Miliziak

Arrondo Insausti, Pilar

Lan Komisariotza

Arrondo Insausti, Maria

Lan Komisariotza

Arrozpide Aramburu, Lucio

Gerra Komisariotza, miliziano-gidaria

Arruti Otegui, Jose Miguel

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Arruti, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Artola Eizmendi, Tomas

Gerra Komisariotza, milizianoa

Artola Iraola, Eduarda

Lan Komisariotza

Artola Iriarte, Elvira

Gerra Komisariotza

Artola Iriarte, Nemesia

Gerra Komisariotza

Ayerbe Garmendia, Leon

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Ayerza Orbegozo, Jose Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Azcona Guinea, Alejandro

Gerra Komisariotzara atxikitutako Gurutze Gorriko taldeko milizianoa

Azurmendi Zabala, Jose Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Azurmendi Zabala, Jose Manuel “Achicoria”

Gerra Komisariotza, milizianoa

Azurmendi Zabala, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa

Badenes Nebot, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Bartolome Castresana, Valentin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Beracierto Beracierto, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa eta sukaldari laguntzailea

Beristain Goenaga, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa, Euskal Miliziak

Bermejo Gonzalez, Luis

Gerra Komisariotza, komandantea

Blanco, Rafael

Gerra Komisariotza, milizianoa

Brel Ezquiaga, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Bueno Gutierrez, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Bustos Escalante, Enrique

Gerra Komisariotza, marrazkilaria

Calderon Exposito, Eduardo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Caracciolo Iribertegui, Celestino

Gerra Komisariotza, milizianoa

Caracciolo Iribertegui, Crescencio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Caracciolo Iribertegui, Hilario

Gerra Komisariotza, milizianoa eta lubakien eraikuntza

Carrera Arrieta, Angel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Carretero, N.

Lasarteko Defentsa Batzordea

Casado Fernandez, Lucio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Castillo Bardeci, Modesto

Gerra Komisariotza, milizianoa

Celayeta Escalante, Joaquín

Gerra Komisariotza, milizianoa eta gidaria

Cepeda Oliveira, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Cermeño Rodríguez, Lidio

Lasarteko Defentsa Batzordea

Cigaran Arrieta, Tiburcio

Gerra Komisariotza, milizianoen sukaldaria

Corcuera Sancidrian, Ismael

Gerra Komisariotza, milizianoa

Cuesta Lopez, Benito

Gerra Komisariotza, milizianoa

Diaz Isla Muñoz, Faustino

Gerra Komisariotza, milizianoa

Diaz, Benito

Gerra Komisariotza, milizianoa

Diez Domingo, Leoncio

Gerra Komisariotza, milizianoa eta sirenaren arduraduna

Domingo Beriain, Francisco

Gerra Komisariotza, komisarioa

Domingo Inchaurrondo, Nicolas

Gerra Komisariotza, milizianoa, Hernani miliziak

Dominguez Romero, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa, Hernani miliziak

Duran Salva, Bartolome

Gerra Komisariotza, milizianoa

Echenique Garmendia, Alberto

Gerra Komisariotza, milizianoa

Echenique, Jose Maria

Gerra Komisariotza, milizianoa

Eguiguren Achaga, Jesus

Ordena Publikoa

Erausquin Sasiambarrena, Pedro

Zaintzak telefono-estazioan

Erdocia Iribarren, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Erdocia Urretavizcaya, Ascensio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Erdocia Urretavizcaya, Bernardo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Erdocia Urretavizcaya, Joaquin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Erdocia Urretavizcaya, Julian

Gerra Komisariotza, milizianoa

Erro San Miguel, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Fernandez Mateo, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Fernandez Miguel, Tomas

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Fernandez Moran, Jose Antonio

Gerra Komisariotza, armagilea

Fernandez, Rafael

Gerra Komisariotza, milizianoa

Fernandino Goñi, Eduardo

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Fernandino, Armando

Gerra Komisariotza, milizianoa

Galardi Sarriegui, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Garbizu Arbizu, Saturnino

Gerra Komisariotza, Gurutze Gorriarentzat lan egiten zuen milizianoa

Garces Aguado, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Garces Aguado, Marciano

Gerra Komisariotza, milizianoa

Garcia Garcia, Emiliano

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Garcia Garcia, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Garcia Martinez, Felipe “Medio Metro”

Gerra Komisariotza, milizianoa

Garcia Nogales, Jacinto

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak, Abadiñoko Ordena Publikoko agentea

Garcia Zarzuelo, Ernesto

Gerra Komisariotza, milizianoa

Garraza Martinez, Teodora

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gascue Beramendi, Miguel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gimenez Gorostazu, Angel “El Cafetin”

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gines Cardoso, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Goitia Leizaola, Nicolas

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gomez Bajo, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gomez Guzon, Julio

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Gomez Sarasola, Joaquin “El Madrileño”

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gomez, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gomez, Valentin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez [Vazquez], Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Alvarado, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Gaban, Bernardo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Gaban, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Gaban, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Gonzalez Garcia, Marcos

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Tormes, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Tormes, Felix

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gonzalez Yanguas, Pablo

Gerra Komisariotza, sarjentua

Gonzalez, Ismael

Gerra Komisariotza, milizianoa

Goñi Lazcano, Juan “Beruete”

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Gorospe Caracciolo, Agustina

Gerra Komisariotza, Gurutze Gorriarentzat lan egiten zuen milizianoa

Gorospe Caracciolo, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Gorospe Caracciolo, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

Gorospe Perez, Cipriano

Gerra Komisariotza, milizianoa

Grijalba Merino, Roman

Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra

Guzman Benedicto, Dario

Gerra Komisariotza, komisarioa eta instruktorea

Heredia Bengoa, Federico

Gerra Komisariotza, milizianoa

Hernandez Roa, Rafael

Ordena Publikoa, zaintzak

Hosteins Allard, Fernando

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Ibañez Ayesa, Agustin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ibañez Ayesa, Juan

Gerra Komisariotza, komisarioa

Ibañez Toledo, Ramon

Milizianoen sukaldaria

Icaceta Elizalde, Candido

Gerra Komisariotza, milizianoa

Idigoras Loidi, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ilarreta Ezquioaga, Juan

Lasarteko Defentsa Batzordea

Illarramendi Beristain, Cristina

Gerra Komisariotza, miliziana, Milizia Popularrak

Illarramendi Icuza, Manuel

Gerra Komisariotza, gotorlekuak eta lubakiak

Inchausti Galarraga, Jose Ignacio

Gerra Komisariotza, milizianoei janaria eramatea

Iñiguez Novales, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Iñiguez Sanz, Martin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Iraola Landaribar, Miguel

Lasarteko Defentsa Batzordea

Iraola Recondo, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Irurtia Ameztoy, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Izaguirre Ibarguren, Silvestre

Gerra Komisariotza, milizianoa

Izaguirre Tolarechipi, Manuel

Ordena Publikoa, zaintzak Lasarten

Larumbe Esparza, Alejandro

Osasun Komisariotza

Lazcano Gurruchaga, Carlos

Gerra Komisariotza, milizianoa

Leonet Vicandia, Ignacio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Leorza Abalia, Julian

Gerra Komisariotza, milizianoa

Leprea, Julian

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lizaso Sebastian, Marcelino

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lopez Ayala, Manuel

Ordena Publikoa, zaintzak

Lopez Fernandez, Mariano

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lopez Moreno, Carlos

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lopez Moreno, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lopez Moreno, Teofilo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lopez Orive, Sergio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lopez, Felix

Gerra Komisariotza, milizianoa

Lujambio Lasa, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Macazaga Piñeiro, Jesus

Gerra Komisariotza, milizianoa

Magallon Puertas, Carmelo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Manzano Martinez, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Martin San Miguel, Bernardo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Martin Martin, Gregorio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Martínez Gomara, Gabino

Hornidura Komisariotza

Martínez Gomara, Sixto

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Martinez Sempere, Enrique

Lasarteko Defentsa Batzordea

Martinez, Modesto

Gerra Komisariotza, milizianoa

Martinez/Martin Landrove, Mario

Gerra Komisariotza, komandantea

Martinez Magallon, Cesareo

Milizianoa

Megoya Gomez, Gonzalo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Mendizabal Echenique, Joaquín

Gerra Komisariotza, milizianoa

Mendizabal Perurena, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Mercero Yarza, Antonio

Lasarteko Defentsa Batzordea

Miner Echeverria, Jose Luis

Garraio Komisariotza

Minguez Nieto, Silvino

Gerra Komisariotza, milizianoa

Miralles, Nicolas

Gerra Komisariotza, milizianoa

Mocoroa, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

Modrego Avila, Manuel

Lasarteko Defentsa Batzordea

Moncayo Martinez, Gabriel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Moulian Mendia, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Mugica Arizmendi, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Mugica, Gregorio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Muguruza Zubillaga, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ogando Lopez de Gauna, Carmelo

Ordena Publikoa, zaintzak

Olaizola Artola, Matias

Gerra Komisariotza, milizianoa

Olarra Urretavizcaya, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Olloquiegui Zabaleta, Gracian

Gerra Komisariotza, milizianoa

Olloquiegui Zulaica, Fernando

Lasarteko Defentsa Batzordea

Oraindi Amuchastegui, Maximo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ormazabal Lasa, Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ormazabal Lasa, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ormazabal Lasa, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ormazabal Lasa, Vicente

Gerra Komisariotza, milizianoa

Oroz, Fermin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Orradre del Cura, Jose

Milizianoa

Osambela Muneta, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Otamendi Olazaguirre, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa

Otamendi Celarain, Joaquin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Otaño Eizaguirre, Jose Joaquin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Otaño Eizaguirre, Jose Maria

Gerra Komisariotza, milizianoa

Pagola Iriarte, Pedro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Perez de Arrilucea Perez de Arrilucea, Ciriaco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Perez de Arrilucea Perez de Arrilucea, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Petriarena Olaciregui, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Placer Martinez de Lecea, Felix

Gerra Komisariotza, komandantea

Polo Ortiz de Urbina, Isidoro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Poza Granado, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa

Quevedo Ruiz, Jose Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

Quintana, Felix

Gerra Komisariotza, milizianoa

Rodriguez Gibaja, Teofilo

Hernaniko Gerra Komisariotza, milizianoa

Rodriguez Hernandez, Felipe

Gerra Komisariotza, milizianoa

Romero, Rogelio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Rubio Martinez, Felipe

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Ruiz Azurmendi, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ruiz Azurmendi, Tiburcio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ruiz, Jose Maria

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sagarna Gurmendi, Ignacio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sagarna Gurmendi, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sagarna Gurmendi, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Salinas Orradre, Ignacio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Salinas Orradre, Javier

Gerra Komisariotza, milizianoa

Salinas Palasa, Javier

Gerra Komisariotza, milizianoa

San Jose Sanz, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

San Sebastian Echeverria, Augusto

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sanchiz Crespo, Carlos

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sanchiz Soto, Carlos

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sarasola Goenaga, Felipe

Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak

Sarasola Goenaga, Tiburcio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sarriegui Larburu, Felipe

Ordena Publikoa

Sarriegui Larburu, Pedro

Konfiskazioak

Setien Cortajarena, Ignacio

Ordena Publikoa

Sevillano Idiazabal, Alejandro

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sevillano Idiazabal, Eusebio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sevillano Idiazabal, Jose Maria

Gerra Komisariotza, milizianoa

Sevillano Idiazabal, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Tejada Ruiz, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa

Tolosa Salsamendi, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Torres Andonegui, Lorenzo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Turrientes Perez, Joaquin

Lasarteko Defentsa Batzordea

Ubide, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ugalde Garayalde, Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ugalde Olarra, Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ugarte Aguilera, Blas

Gerra Komisariotza, milizianoa

Ugarte Aguilera, Eusebio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Un individuo conocido por “Lirio”

Lasarteko Defentsa Batzordea

Uralde Martinez, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Uralde Rodriguez, Eladio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Uralde Rodriguez, Francisco

Gerra Komisariotza, milizianoa

Uranga Garmendia, Maximo

Gerra Komisariotza, milizianoa

Urquizu Odriozabala, Jose Ramon

Gerra Komisariotza, milizianoa

Velez Achucarro, Jose

Ordena Publikoa, zaintzak

Vicente Zamarreño, Eugenio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Vidaurre Berasain, Castor

Komunikazio, Informazio eta Propaganda Komisariotza

Videgui Ocharte, Jose Luis

Gerra Komisariotza, milizianoa

Vila Yarza, Jose

Lasarteko Defentsa Batzordea

Vila Yarza, Jose

Lasarteko Defentsa Batzordea, Hornidura Komisariotza

Villalba Gonzalez, Santiago

Gerra Komisariotzaren gidaria

Villar Urrestarazu, Jose Joaquin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Yubero Martin, Mariano

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zabala Urroz, Pascual “Paskualtxo”

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zabaleta Arbide, Juan

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zaldua Vergara, Jose Maria

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zaldua Vergara, Juan Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zapiain Ataun, Jose

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zapiain Iraola, Fermin

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zapiain Portugal, Julian

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zubeldia Urrestarazu, Lucas

Gerra Komisariotza, milizianoa eta fortifikazioak

Zubeldia Urrestarazu, Marcos

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zubiarrain Ochotorena, Manuel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zubillaga Usabiaga, Hipolito

Ordena Publikoa, zaintzak

Zubillaga Usabiaga, Juan

Ordena Publikoa, zaintzak

Zubillaga Usabiaga, Martin

Ordena Publikoa, zaintzak

Zugasti Echeverria, Angel

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zugasti Echeverria, Jose Antonio

Gerra Komisariotza, milizianoa

Zugasti Sarasola, Jose

Hornidura Komisariotza

Zumeta San Miguel, Felix

Automobilen konponketa

 

         Lan Komisariotzaren baitan gerra-ekoizpenean arituko ziren enpresak antolatu ziren, Komisariotzatik edota langile kontseilu baten bidez esku-hartutakoak. Hernaniren kasuan, bi enpresa aritu ziren komisariotza honen baitan: Santiago Carrero puntu-lanena eta Montes y Cia. ontze-lanena[125].

         Hernaniko Hornidura Batzordeak ere hainbat egitasmo jarri zituen martxan herrian altxamenduaren hasieratik. Esaterako, aipatzekoa da Benefizentzia Etxean eta Mendia S. A. papertegian doako jantokiak ezarri ziren premia zuten familientzat. Hala nola, 1936ko abuztuan gutxienez 320 pertsona elikatu zituzten jantoki hauetan Hornidura Komisariotzaren bitartez. Elikagai eskasiari aurre egiteko fabriketan hornigaiak konfiskatu eta herritarrei kontzesioak egin zizkieten: esaterako, xaboia, lixiba, esnea, ogia eta oliba olioarenak. Era berean, herritarrek Defentsa Batzordearekin elkarlaguntzan aritu ziren: hernaniarrek manten bilketa burutu zuten miliziano eta gudarientzat. Guztira, 89 manta jaso zituzten Hernanin[126]. Ostera, milizianoentzako sukaldeak Hernaniko Ospitale Zibilean ezarri zituzten hasiera batean. Murua jauregia konfiskatu ostean, ordea, bertara lekualdatu zituzten[127].

 

 

3.1.3. Defentsa Batzordearen biolentzia gerra garaian

 

         Altxamendu militarra gertatu zenetik Euskal Herrian Gerra Zibila amaitzen denera arte herri masek edota hauek osatutako antolakundeek hainbat ekintza biolento burutu zituzten. Barrusok (1998) hiru motatan banatzen du biolentzia hau: bat-batekoa, iraultzailea eta herritarra[128]. Hernanin ere halako ekintza batzuk gertatu ziren, eta baita honakoetan hernaniar batzuk hil edo atxilotu ere. Ekintza hauek probintzia hauen berezitasunean kokatu behar dira, lehen esan dugunez, aurretiko instituzioek haien ahalmenak galdu baitzituzten herri-antolaketa baten esku. Hernaniren kasuan, Defentsa Batzordeen aldian hainbat atxiloketa eta hilketa burutu ziren, baita hainbat konfiskazio, arpilaketa eta eraso ere.

         Entzutetsua izan zen Pablo Morencos Cunchillosen kasua, Morencos ehun-lantegiko jabea eta herriko tradizionalista ezaguna zena. Defentsa Batzordeak haren eskopeta konfiskatzea agindu zuen, eta haren etxera jo zutenean Morencosek tiro eginez erantzun zuen. Ondorioz, herriko Guardia Zibilaren kuartelean atxilotu zuten. Hasiera batean Ondarretako kartzelan eduki zuten preso, eta fortifikazio lanetara bideratu zuten. Ondoren, Bilboko El Carmelo espetxera lekualdatu zuten. Euskadiko Herri Auzitegiak bere aurkako lege prozesua abiatu zuen, eta matxinadari laguntzea leporatuta 14 urte eta 8 hilabeteko zigorra ezarri zioten[129].

 

MILIZIANO EDOTA DEFENTSA BATZORDEEK HERNANIN HILDAKOAK EDOTA HERNANIARRAK

IZEN-ABIZENAK

FILIAZIOA

OHARRAK

Yanguas Fernandez, German

Karlista

Donostiako Udaletxeko langilea. 1936ko irailaren 8ko gauean miliziano talde batek etxetik atera eta hil zuen[130]. 1939ko irailaren 25ean bere gorpua Donostiako Polloe hilerrira lekualdatu zuten: errepublikarrek hildako udal-langileen mausoleora.

Ajarnaute Enrique, Eduardo

 

1913ko azaroaren 3an Valladoliden jaioa eta Hernaniko bizilaguna. Getafen abiazio soldadua zen kabo mailarekin. 1936ko uztailaren 29an atxilotu zuen Aire Armadak kolpisten aldekoa zelako eta Madrilgo espetxe batean giltzapetu zuten. 1936ko azaroan espetxetik atera eta judizioz kanpo fusilatu zuten Eduardo anaierekin batera Paracuellos del Jaraman (Madril).

Ajarnaute Enrique, Enrique

 

1915eko otsailaren 15ean Valladoliden jaioa eta Hernaniko bizilaguna. Getafen abiazio soldadua zen. 1936ko uztailaren 29an atxilotu zuen Aire Armadak kolpisten aldekoa zelako eta Madrilgo espetxe batean giltzapetu zuten. 1936ko azaroan espetxetik atera eta judizioz kanpo fusilatu zuten Eduardo anaierekin batera Paracuellos del Jaraman (Madril).

Arrieta Inchausti, Jesus

 

20 urte zituen. 1936ko abuztuaren 29an hil zuten Tellerigain errepidean. Bere gorpua Hernaniko hilerrian lurperatu zuten.

Barrenechea Azpeitia, Jose

 

Nekazal guneetako udaltzaina. Milizianoak Hernani uzterakoan istilua izan zuen hauekin eta beraien atzetik joan zen Orioraino, bertan tiroketa bat eman zen non Jose Barrenecheak miliziano bat hil zuen eta gainontzekoek Jose hil zuten.

Duran Velarde, Jose

 

Hernaniko Guardia Zibilen sarjentua. Gipuzkoako Defentsa Batzordeak mobilizatu zuen eta milizianoen talde bateko buru izendatu zuten ere. 1936ko irailaren 6an, kolpisten aldekoa zelakoan etxera bidean zela miliziano batek hil zuen.

Embid Tablares, Jose

Eskuindarra, kolpisten aldekoa

Epaitegiko idazkaria eta Guardia Zibileko teniente erretiratua. 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuten langileen aurkako errepresioan nabarmendu zen. 1936ko irailaren 8an miliziano talde batek etxetik atera eta Herminia Garcia emaztearekin batera tiroz hil zuen.

Garcia Oroz, Herminia

 

48 urte. Jose Embid epaitegiko idazkariaren emaztea. Senarraren bila milizianoak etxera joan zirenean, hau eramatea oztopatzen saiatu eta biak hil zituzten 1936ko irailaren 8an.

Garate Ichaso-Asu, Miguel

Tradizionalista

Abokatu tradizionalista. Uztailaren 30ean Araluce anaiekin batera atxilotu zuten Urnietan. Ibilgailu batean sartu eta Donostiara bidean Galarretako aldapan geratu eta hil zuten.

Humanes Diaz, Cecilio

Falangista

34 urte. Lasarteko hipodromoko zaldizkoa. Gauerdian etxetik atera eta hil zuten 1936ko abuztuaren 3an.

Lacruz Romero, Mariano

Erreketea

Zaragozakoa, armada kolpistako kidea. Tolosatik Lasartera kotxez igaro ziren Donostia matxinoen esku zegoela pentsatuz irailaren 3an. Milizianoek Timoteo Marcellanekin batera lekuan bertan hil zuten.

Marcellan Garcia, Timoteo

Erreketea

Merkataria, 62 urte. Armada kolpistako kidea. Tolosatik Lasartera kotxez igaro ziren Donostia matxinoen esku zegoela pentsatuz irailaren 3an. Mariano Lacruz erreketearekin batera lekuan bertan hil zituzten milizianoek.

 

EUSKAL HERRIAN MILIZIANO EDOTA
DEFENTSA-BATZORDEEK HILDAKO HERNANIARRAK

IZEN-ABIZENAK

FILIAZIOA

OHARRAK

Mercero Yarza, Ramon

Anti-marxista

30 urte. Michelin enpresako langileak kontratatzeko arduraduna zen. Langileekin errepublika garaian izandako gatazkengatik gerra hastean Amorebietara joan zen. Bertan zela miliziano talde batek identifikatu eta atzitu ostean Ondarretara eraman zuten preso. 1936ko irailaren 2an fusilatu zuten.

 

DEFENTSA BATZORDEEK ATXILOTUTAKO HERNANIARRAK

IZEN-ABIZENAK

FILIAZIOA

OHARRAK

Morencos Cunchillos, Pablo

Tradizionalista

Tradizionalista ezaguna Hernanin, alkate izango zen diktadura frankistan. Somateneko kidea Primo de Riveraren diktaduran. Defentsa Batzordearen aginduz Pabloren eskopeta konfiskatzera joan zirenean honek balkoitik tiro eginez erantzun zuen. Ondorioz, atxilotu eta hasiera batean Ondarretan eta gero Bilboko El Carmelo espetxean egon zen preso. Euskadiko Herri Auzitegiak estatu-kolpea babestu eta eskopetarekin tiro egiteagatik 14 urteko zigorra ezarri zion. Herriko Guardia Zibilak atxilotua eta alkate errepublikari notifikatua.

Anchoriz Andres, Isidoro

Monarkikoa

Militar erretiratua zen. Defentsa Batzordeak bere etxea miatu zuenean fusil batzuk eta Espainiako bandera monarkiko bat aurkitu zituen ezkutatuak eta horregatik atxilotu zuten. Donostian egon zen preso hasiera batean baina Gipuzkoa ebakuatzeko deia egin zenean Bilbora lekualdatu zuten. Bertan, Euskadiko Herri Auzitegiek bere aurkako epaiketa bat burutu zuen. Bilbo armada kolpistak bereganatu arte egon zen preso.

Aristi Eceiza, Pedro

 

1902ko abenduaren 31n jaioa. Defentsa Batzordearen aginduz atxilotua, 1936ko abuztuaren 12an Ondarretan zegoen preso.

Gorrochategui Miranda, Eugenio

 

Ikasketak Madrilen egiten ari zen Gerra Zibila hastean. Hiri honetako La Latina auzoko defentsa batzordeak hainbat ikaslerekin batera atxilotu zuen faxista zela leporatu eta gero. Madrid, Alicante, Girona eta Bartzelonan egon zen preso, azken hau armada frankistak bereganatu zuen arte.

Madina, Julian

 

Hernaniko lehen alkate frankista izan zen. Etxebizitza eta komertzioko ondasunak konfiskatu zizkion Defentsa Batzordeak.

Leal Hernandez, Nemesio

Falangista

Somateneko kidea Primo de Riveraren diktaduran. 1933an Falange Españolara afiliatu zen eta diktadura frankistan FET y de las JONS-eko (fET-JONS, aurrerantzean) burua izan zen Hernanin.

Ezezaguna

 

1936ko abuztuaren 28an Lasarteko Defentsa Batzordearen aginduz pertsona bat atxilotu zuten. Donostiara preso eraman zuten. 10 egunetara aske geratu zen.

Izaguirre Beloqui, Ricardo

 

Lasarteko Defentsa Batzordearen aginduz miliziano batzuek atxilotu zuten.

Gallego Martin, Santiago

 

Defentsa Batzordearen aginduz egon zen preso. Erregimen frankistan zehar FET-JONSeko kide izango zen eta errepublikar eta abertzaleen aurkako salaketak biltzen jardun zuen.

Zabala Larburu, Domingo

 

Errepublikan Urnietako Batzorde Karlistako lehendakaria, Agustin Zabalaren semea, Hernaniko milizianoek atxilotu zuten.

Añibarro Seijo, Tomas

Juventud Catolica

Hernanin jaioa, Madrilen bizi zen. Añibarro Seijo sendia eskuindarra eta estatu-kolpearen aldekoa zen. Ondorioz David Añibarro aita, militarra, eta Tomas semea atxilotu egin zituzten. Tomas Armada Errepublikarraren alde borrokatzera behartu zuten. Bere burua mutilatu zuen eta ondorioz espetxeratu egin zuten. Bartzelona frankisten esku geratzean aske utzi zuten.

Añibarro, David

 

Militar eskuindarra, Tomas semearekin batera Madrilen atxilotu zuten.

 

 

         Ordena Publikoaren komisariotza izan zen, besteak beste, pertsona eskuindarren kontrolaz arduratzen zena. Hainbat herritarrek guardia zibikoak egin zituzten kontrol postuetan edota eraikin publikoetan. Komisariotza honetako gehienak nazionalistak izan ziren, eta Agustindarren komentuan ezarri zuten kuartela. Badirudi atxilotuak arkupe txikira, Birebendarren etxera eta, azkenik, Agustindarren komentura eraman zituztela. Esan bezala, EAJko kideak ziren atxilotuez arduratu eta babestu zituztenak, Ordena Publikoaren komisariotza osatzen zutenak.

         Eraikin erlijiosoak babesteaz ere arduratu ziren hauek baina, hala ere, ezkertiarrek hainbat eraikinei su eman zieten: esaterako, Izpizua kaleko Juan Maria Larrea apaizaren etxeari, Navarra[131] —aurretik Ekainaren 2a— kaleko Irigoyen jaunarenari eta Perkaiztegiko. San Juan parrokia elizari su ematen ere saiatu ziren. Era berean, hainbat eskuindarrei lehengaiak konfiskatu edota komertzioak arpilatu zituzten. Ondorengo taula honetan adierazten dira Causa Generalean —frankistek burututako ikerketa— adierazten diren Defentsa Batzordeak herrian egindako ondasunen inguruko hainbat eraso.

 

HERNANIKO DEFENTSA BATZORDEAK BURUTUTAKO ONDASUNEN KONFISKAZIO, ARPILAKETA ETA ERASOAK

ABIZENA, IZENA

GERTAKARIAREN DATA

DATUAK

Adarraga Gorrochategui, Luis

1936/09/12a

Komertzioa arpilatzea

Amezua Uribeganecoa, Telesforo

1936ko iraila

Egur eta harri deposituaren arpilatzea

Añorga Añorga, Teodoro

1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean

Komertzioa arpilatzea

Arcelus Barcaiztegui, Marcelina

1936/09ko lehen egunak

Etxebizitza arpilatzea

Azurza Zabalegui, Miguel

1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean

Komertzioa arpilatzea

Barbe Yarza, Jose

1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean

Estanko bat, drogeria bat, taberna bat eta etxebizitza arpilatzea

Berenguer Fuste, Damaso

1936/09ko lehen egunak

Etxebizitza arpilatzea

Bermejo Ruiz, Jenaro

1936/09ko lehen egunak

Etxebizitza arpilatzea

Echeverria Ustoa, Isabel [Zubillagaren alarguna]

1936/09/12a

Lehergailuen depositua arpilatzea, 35,000 pezetako kalteak

Eliza katolikoa

1936/09ko lehen egunak

Parrokia/Eliza baten profanazioa, arma batekin tiro eginez

Eliza katolikoa

1936/09ko lehen egunak

Parrokia/Elizari su emateko saiakera

Eliza katolikoa

1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean

Lasarteko Parrokia/Eliza arpilatzea

Ez da jabea zehazten

1936/09ko lehen egunak

Likoreen depositu/almazen bat arpilatzea

Garcia, Quirino-ren [alarguna]

1936/09ko lehen egunak

Etxebizitza arpilatzea

Goenaga, Domingoren oinordekoak

1936/09/12a

Perkaiztegi kaleko 11 eta 13 zenbakietako etxeetako suteak

Irigoyen Arruti, Doroteo

1936/09/12a

Nafarroa kaleko [Errepublikan Ekainak 2 kalea] 14 zenbakiko etxeko sutea

Landaribar Arriola, Sandalio

1936/09/12a

Drogeria arpilatzea, 20,000 pezetako kalteak

Larrea Olano, Jose Maria

1936/09/12a

Izpizua kaleko 3 zenbakiko etxeko ustea

Loyarte Esnal, Adrian

1936/09ko lehen egunak

Industria baten arpilatzea

Madina Muñoaga, Julian

1936/09ko lehen egunak

Etxebizitza eta komertzioaren arpilatzea

Mercero, Saturnino

1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean

Taberna arpilatzea

Nogues Arruti, Felix

1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean

Komertzioa arpilatzea

Recondo Irazu, Rosendo [parrokoa]

1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean

Etxebizitza arpilatzea

Santa Maria Ansa, Luis

1936ko iraila

Ordularien deposito baten arpilatzea

Yarza Arregui, Ramon

1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean

Harategia arpilatzea

Barrenechea Yurrita, Cecilia [Yurritaren alarguna]

1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean

Jatetxea arpilatzea

Pasiego

 

Denda bat, milizianoek arpilatua

Iturrioz Telleria, Isabel

1936/09/12an

Isabel Iturrioz eta honen familia bizi zen etxeari su eman

Orayen, Joaquin

 

Gasolina, pentsua eta hiru kamioi konfiskatzea

 

DEFENTSA BATZORDEAK
UDALETXEARI
KONFISKATUTAKO ONDASUNAK

—Herriko armarria zuen zilarrezko hautestontzi bat, orlazko inskripzio batekin eta San Joan Bataiatzailearen irudiarekin. / Una urna electoral de plata con el escudo de armas de la localidad, con una inscripción en orla y la imagen de San Juan Bautista.

—Underwood kopiagailu bat. / Una copiadora Underwood.

—Smith Premier idazmakina bat, teklatu bikoitzekoa. / Una máquina de escribir Smith Premier, de doble teclado.

 

 

3.1.4. Gipuzkoa hartzeko kanpaina eta Hernaniren okupazioa

 

         Donostiako altxamendu saiakeraren lehen unetik Molaren egitasmoa izan zen Gipuzkoa konkistatu eta hiriburua hartzea. Izan ere, berak hartu baitzuen agintea errepublikari leial mantendu zitzaizkion Kantauriko probintzietan operazio militarrak egiteko. Hortaz, Molaren tropen aurrerakada azkar hasi zen Gipuzkoan. Nafarroatik hiru zutabe atera zien Gipuzkoarantz uztailaren erdialdean, Beorlegui, Cayuela eta Latorre komandanteek zuzendutakoak. Aurrez aipatu dugun Loyolako errendizioa gertatu zenean, uztailaren 28an, Beorleguiren zutabeak muga kontrolatzeko helburuz Irun aldera jo zuen, bertatik Donostiara hurbildu ahal izateko[132].

         Bien bitartean, Cayuelaren eta, ondoren, Latorreren zutabeak hegoaldetik hasi ziren aurrerakadan. Modu horretan, abuztuaren 11rako Tolosa okupatu zuten eta Andoain hartzeko operazioak hasi zituzten. Latorre komandantea Berastegira mugitu zen eta Cayuelaren zutabea esker hegaletik mugitu zen. Une horretan, Buruntzako gaina lehen frontea bilakatu zen, gainera, aurreko asteetan milizianoek gotortu egin baitzuten. Hortaz, kolpisten helburua Buruntza-Santa Barbara-Oriamendi-Santiago Mendi defentsa lerroa haustea izango da. Buruntzan borrokan jardun zuten milizianoen artean Bala Roja konpainia nabarmendu zen, MAOC-eko miliziano komunistek osatua. Jesus Beguiristain Matesanz lasartearra izan zen haien burua Buruntzan.

         Bitartean, abuztuaren 27an armada kolpistak Adarrako gainean kokatzea lortu zuen, Hernani kanoien jomugan kokatuz. Egun horietatik Aurrera artilleria bonbardaketak areagotu ziren, batez ere, Santa Barbara, Argindegi eta Goiz Eguzkin eraikitako gune gotortuen aurka. Egun hauetan ere, armada frankistaren Cervera itsasontziak Oriamendiko gotorlekuaren aurka egin zuen tiro itsasotik. Honek huts egin ostean jaurtigai batek Urumea kaleko etxe bat jo zuen, haur bat zaurituz.

         Gutxira, gainera, Saseta defentsa sistemaren parte zen Belkoain mendia ere bereganatu zuten kolpistek. Honek Hernaniren aurkako setioa areagotu zuen eta, gainera, abiazio frankistaren erasoaldiak ere ugaritu ziren une honetatik aurrera. Hortaz, Lasarteko abiazio-zelaiko hegazkinak ez ziren gai izan hauei aurre egiteko. Abuztuaren 30an Urnietako erresistentzia gune nagusia zen Buruntzako gaina kolpisten esku erori zen. Egun batzuetako geldialdiaren ostean, Urnieta eta Hernani arteko Oztaran eta Lantegi auzoak borrokaren lehen lerro bilakatu ziren. Horren isla da Elutzetako harkaitzetan (Monte Torcido bezala ere ezagutua) gotortua zegoen CNTko miliziano talde batek prentsara igorritakoa:

 

“Monte Torcido”-ko kronika.
(Frente Popular, 1936-09-09koa).

 

         Urnieta eroritakoan, aldiz, Santa Barbara eta Argindegiko gune gotortuak pasa ziren lehen fronte nagusi bilakatzera. Iraileko lehen egunetan Agierietako gainean borroka gogorrak burutu ziren. Ez ziren ere garrantzi gutxiagokoak izan Saordegi, Latxe eta Egurrola baserrietan gertatutakoak, non Argindegiko artilleriari esker kolpisten erasoaldia geratu baitzuten. Data bertsuetan, Hernanin milizianoen komandante jardun zuen Felix Placer Martinez de Leceak erori berri zen Urnietara razzia bat egin zuen, eta Udaletxean zintzilikatutako bandera frankista lapurtzea lortu zuen. Iraileko lehen egunetatik aurrera milizianoen gotorlekuen aurkako bonbardaketa etengabea hasi zen. Argindegiko taldean borrokatu zuten milizianoen burua Felix Sancho izan zen.

         Data hauetan ere, Saroya kokalekuan (Irun) 25 miliziano hernaniar eta kolpisten arteko borroka eman zen, non Nicolas Domingo, Manuel Altolaguirre eta Luis Novales ezkertiarrak nabarmendu ziren. Bestalde, Hernani gero eta inguratuago zegoela ikusita, Donostiatik miliziano konpainiak gehigarriak bidali ziren. Esaterako, Meabe konpainiako milizianoak Santa Barbaran kokatu zituzten, eta beste hainbat konpainia Vaquero posiziora eta Bortolua-eneara.

         Hernani zen Donostia hegoaldeko sarbidea eteten zuen azken erresistentzia gunea, eta gero eta garrantzia militar handiagoa hartu joan zen bi bandoentzat. Horrela, kolpistek etengabeko erasoaldiak burutu zituzten Hernani bereganatzeko helburuarekin. Inguruko baserriak baliatu zituzten horretarako. Borrokaldi horietako batean errekete talde batek Urnietako Saordegi baserria baliatu zuen erasoetako bat aurrera eramateko, etxean bizi zen sendia bertan zela. Santa Barbaratik jaurtitako kanoikada batek baserria jo zuen eta Antonia Peñagaricano 15 urteko gaztea hil eta Angeles ahizpa zauritu zituen leherketak.

 

Hernaniko milizianoak Saroya kokalekuan. (airmn).

 

         Santa Barbarako eta Argindegiko artilleriak ezinbesteko funtzioa bete zuten kolpisten erasoaldien aurrean defendatzeko. Horren aurrean, milizien erresistentzia hausteko helburuarekin, Jose Iruretagoyena Solchaga koronel kolpistak ofentsiba handi bat prestatu zuen irailaren 6an. Horretarako, bi zutaberen erasoa antolatu zuen: bata Urnietako Aritzola baserritik abiatuko zen eta, besteak, Onddi mendia izango zuen jomuga.

         Onddi mendian 400 soldaduko zutabe batek, mandoekin armamentu astuna eramanez, behetik gora erasoa abiatu zuen goizaldeko behe-lainoa baliatuz. Tontorraren defentsan 60 bat miliziano zeuden une horretan, Juan Jose Zaldua Vergara hernaniarraren agindupean. Lainoen eraginez ez ziren erasoaz azken unera arte jabetu, hala ere, gogor egin zieten aurreko asteetan eraikitako gotorlekuak baliatuz. Gune guzti hauek txarrantxaz inguratuak zeuden, eta kolpisten tropek —tartean Marokokoek— heuetaraino iristea lortu bazuten ere, ezin izan zituzten igaro. Horrela, erasoa geratu eta militarrak menditik egoztea lortu zuten milizianoek. Hildako ugari egon ziren armada frankistan. Milizianoen aldetik, Hernanira borrokara etorritako Aizarnazabalgo Carlos Lazcano milizianoa hil zen eta Ramon Iraola zauritu zuten.

         Une berean, Aritzolatik errekete eta falangista talde batek erasoa abiatu zuen, baserritik bertatik metrailadore batekin tirokatzen zuten bitartean. Milizianoek, bitartean, Santa Barbarako artilleria baliatuz erasoa gelditu zuten. Ondoren, Meabe konpainiako milizianoek lubakiak gurutzatu eta kontraerasoa abiatu zuten, Aritzola baserria inguratu eta etsaiari ihes egitera behartuz. Erasoaldi honetan Hernaniko kaskoko hainbat eraikin kaltetu ziren, tartean, Udaletxea eta Eliza.

         Une horretatik aurrera, estrategia aldaketa burutu zuen armada frankistak. Hernaniren defentsa sistemaren erresistentzia ikusita, hau ahultzeko —eta biztanleria zigortzeko— helburuarekin bonbardaketa sistematikoa abiatu zuen hurrengo egunetan. Horrela, gerra material gehiago eta modernoagoaren jabe zirela jakitun, Hernaniko defentsa sistema distantziatik higatzen saiatu ziren hurrengo egunetan.

         Bitartean, milizianoak sistema berrantolatzen hasi ziren. Izan ere, Irun kolpisten esku erori zela eta zutabeak ekialdetik zetozela jakitun ziren eta material falta larria sumatzen baitzuten. Horregatik, Elutzetako harkaitzetako kokaguneak utzi behar izan zituzten eta ahulduak zeuden Santa Barbarako konpainiak ordezkatu. Bitartean, gainera, abuztuan jada abiatutako herritarren ebakuazio plana indartu zuten. Horrela, abuztuko azken egunetan eta irailean ehunka herritarrek herritik ihes egin behar izan zuten.

         Egun bertsuetan, Argindegiko gun gotortutik ere kolpisten erasoaldi bat identifikatu zen: bi tanke edo ibilgailu-blindatuk eta katedun ibilgailu batek lagundua. Erasoak porrot egin zuen ordea, Argindegiko kanoien arduradun ziren artillariek ibilgailu batzuk indargabetzea lortu baitzuten. Hala ere, artilleria eta abiazio-erasoek beren eragina izan zuten: miliziano zein zibil ugari hil eta zauritu ziren. Gainera, gogor kolpatu zuten milizianoen defentsa sistema.

         Irunetik Donostiara bidean zihoazen zutabe kolpistek jasanezina bilakatu zuten egoera. Honi gehitu behar zaio, milizianoek gero eta gerra material eskasia handiagoa zutela. Egoera hau baliatuz, irailaren 12an Santa Barbararen aurkako erasoaldi gogor bat abiatu zuten matxinatuek. Milizianoek ezin izan zioten egoerari aurre egin eta gotorlekua ebakuatu behar izan zuten. Bertako artilleria jaisteko ezintasunaren ondorioz, dinamitari asturiarrek aurrez desgaitu zuten. Orduan, milizianoak kaskora jaitsi eta erdigunearen eta Argindegiko defentsaz arduratu ziren, izan ere, herria ahal zuten denbora gehien mantentzeko agindua baitzuten. Hala, Donostia eta inguruko herriak ebakuatu ahal izateko. Hernaniko azken borroka hauetan, Argindegiko erresistentzia gunea defendatzen zebilela Gaspar Aldasoro hernaniarra hil zen.

         Irailaren 12ko ilunabarrean azken milizianoek eta errefuxiatuek Hernani utzi eta Donostiarako bidea hartu zuten, bertatik, Zarautzera bideratuz zuzenean. Hala erori zen, hortaz, Hernaniko herria. Hitz hauekin deskribatu zuen JSU-ko Pablo Gimeno Garin hernaniarrak 1936ko abenduan:

         “La defensa de Hernani, potente reducto defendido por tres fuertes, y un formidable atrincheramiento, de la cual mañana será día de hablar, se deja ante los crispados puños y las lágrimas de rabia de sus ardientes defensores por falta material...".

         Era berean, hurrengo olerkia ere idazten du Pablo Gimenok dokumentu berean, beranduago, 1937ko ekainean ere Hernani Antifascista publikazioan agertuko dena “J. de H” siglapean —Juan de Hernani:

“Hernani preciosa

Villa querida, y vecina predilecta de Easo

Bello rincón en que nací y donde espero

Tras de mi humilde paso

Por trabajosa vida, cuando muero.

Cubrirme con tu tierra allá en mi fosa;

Tú has sido con mi Ideal y con mis padres

Fuente de vida, amor de mis amores.

En que luchas bien reñidas.

En que sufrí amarguísimos dolores,

Bálsamo curatriz de mis heridas...

Porque a ti consagré mi esfuerzo todo,

Engañador jamás, quizá engañado,

Acoge esta canción, pero de modo

Que el malo sea bueno;

Que el bueno sea en algo mejorado;

Que el luto de estos días

Perdure eternamente

Para la confusión de quienes en el cieno

De la barbarie se complacen;

Vengan sanas alegrías

A reanimar tu gente,

Alabando sin fin a los que el bien hacen;

Caigan tus opresores,

Y caigan como aquellos otros horrores

Que el vuelo del espíritu reprimen

Echemos toda la explotación y tiranía abajo;

Corramos tras la Justicia,

Porque ella es la victoria,

Y arriba siempre la bandera que se imprimen

AMOR y LIBERTAD, PAZ y TRABAJO[133]"

 

 

3.1.4.1. Hernaniren aurkako bonbardaketak

 

         Gipuzkoaren aurkako kanpainaren baitan Hernanik 8 bonbardaketa inguru pairatu zituen eta hauei Lasarteren aurka egindako 6 gehitu behar zaizkie. Bonbardaketa batzuen helburua taktikoa zen: defentsa-sistemak haustekoa. Bestalde, defentsa-sistemaren erresistentzia ikusita hau ahuldu eta biztanleria zigortzeko bonbardaketa sistematikoak burutu zituen abiazio kolpistak.

         Lehena abuztuaren 20an burutu zuten: bonbak Izquierda Republicana alderdiaren egoitzan, Euskal Miliziak biltzen zituen Agustindarren komentuan, milizianoentzako Odol ospitalean eta beste hainbat ospitaleren inguruetako baratzeetan erori ziren. Gainera, arratsaldean artilleria obus batzuk erori ziren ospitale inguruetan eta haur bat zauritu zuten. Hiru egunetara abiazio frankistak bigarren raid bat burutu zuen Hernaniko kaskoaren aurka hainbat bonba jaurtiz, honetan ez zen inor zauritu edo hil. Abuztuaren 25ean abiazio errepublikarrak hainbat eraso taktiko burutu zituen Hernaniko frontean. Abuztuaren 30ean, ostera, kolpisten abiazioak bonbardaketak burutu zituen Hernaniren inguruan Breguet Br. 19 batekin. Irailaren 1ean, hegazkinlari errepublikarrek berriro ere erasotu zuten Hernaniko frontean, kasu honetan, kolpisten kuartel nagusia suntsituz.

         Irailaren 9koa izan zen Hernaniko herriak jasandako bonbardaketa gogorrena. Abiazio kolpistak herrigunean bonbardaketa burutu zuen biztanleria zibilaren aurka. Lasarten eta Hernanin jaurti zituzten bonbak, goizez eta arratsaldez. Hernanin, goizeko bonbardaketan Julio Lopez Valdivienso, Ignacio Azpitarte Berasategui eibartarra, Luis Azcunaga Madariaga eibartarra, Jose Aramburu hernaniarra, Mariano Yubero Martin hernaniarra, Pablo Fernandez Eceizabarraga hernaniarra eta Ignacio Recondo hernaniarra zauritu ziren. Arratsaldeko bonbardaketan, ordea, hiru hildako: Juan Fernandez Ugalde, Tomas Mendizabal Cortadi eta Bautista Amiama Sasiain[134], hirurak hernaniarrak. Era berean, hainbat zauritu egon ziren arratsaldean: Martin Azpiazu, Maria Miner Echaniz eta Nacaria Elicegui. Era berean, hainbat etxe suntsitu zituzten, Tiloen pasealekua, Goiz-Eguzki kalean edota Kardaberaz kalean.

         Hegazkinak herrira hurbiltzen zirenean fabrikako adarrak eta elizako kanpaiak jotzen zituzten herritarrak babestu ahal izateko. Sirena jotzeko arduradunetako bat izan zen, esaterako, Leoncio Diez Domingo. Era berean, hainbat babesleku eraiki ziren Defentsa Batzordetik: bai etxeetako sotoetan zein tunelak eginez. Adibidez, Lizeaga auzoko Leoka etxea izan zen babeslekuetako bat. Urko Apaolazaren (2003) lanari jarraiki, Joxe Mari tabernako sotoa, Zapa kaleko eraikin bat edota Zaraguetaneko sotoa ere baliatu zituzten herritarrek bonbardaketen gordeleku gisa[135].

 

 

 

[103] Muñoz Bolaños, R., 2019.

[104] Aizpuru, M. (zuz.), 2007.

[105] Preston, P., 2006.

[106] Ibidem.

[107] Villar, P., 1996.

[108] Villar, P., ídem; Preston, P. ídem.

[109] De Pablo, S., 2006.

[110] Pascual Bonis, A., 1986, 131-143 orr.

[111] Palumbo, L. M., 2016.

[112] Ferrer Muñoz, M., 1996, 102 orr.

[113] Euzkadi, 1936ko uztailaren 19koa.

[114] Perez, C. A., 1998.

[115] Barruso, P., 1996a, 155-186 orr.; eta Barruso, P., 1996b.

[116] Barruso P., 1996a.

[117] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936/01/11 - 1938/12/23.

[118] Taula hau Barruso, P., 1996b liburuan oinarrituta burutu da.

[119] Blas Zuleta, L., 1985.

[120] CDMH, sig. PS BILBAO 64 FELIX_GONZALEZ_TORMES; sig. PS BILBAO 64 ANTONIO_y_FELIX_GONZALEZ_TORMES.

[121] Rodriguez Oñatibia, A., 2019.

[122] CDMH, sig. PS_MADRID_2679_84.

[123] Ibidem.

[124] CDMH, sig. PS_BILBAO_64_ANTONIO_y_FELIX_GONZALEZ_TORMES.

[125] Barruso, P., 1996a.

[126] HUA / AMH // E-5-II-27/1. Guerra de 1936. Documentación (varia) desde la iniciación del Movimiento Nacional, hasta la liberación de Hernani, 1936.

[127] AIRMN, 129/38 Urgentziazko Sumarisimoa.

[128] Barruso, P., 1998, 259-268. orr.

[129] EAH / AHE // Atala, Procesos; Azpiatala; Causas seguidas a partir de sumarios incoados por el Juzgado Especial de Instrucción n° 3, en 1937; Signatura, T.P.E. 17/8 / Sección, Procesos; Subsección; Causas seguidas a partir de sumarios incoados por el Juzgado Especial de Instrucción n° 3, en 1937; Signatura, T.P.E. 17/8.

[130] HUA / AMH // E-5-II-27/4. Guerra de 1936. Relación(es) de asesinados en Hernani, 1937 - 1942 / 1958.

[131] Frankistek jarritako izena.

[132] Palumbo, L. M., 2016.

[133] CDMH, sig. PS_SANTANDER_D_Carp.26_Exp.3.

[134] Prentsan Bautista Unanue aipatzen dute, baina Bautista Amiama Sasiain izan zen hil zena.

[135] Apaolaza Avila, U., 2003.