Urumea bailaran zehar
35
EREŅOTZUKO
ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA
KOKAPENA
UDALERRIA: Hernani
KOORDENATUAK (U.T.M.): x 585992, y 4788334, z 26,40 (zentrala)
x 586304, y 4788008, z 28,50 (presa)
IBAIA: Urumea
Ereņotzuko multzoa, izen bereko auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren bi bazterretan sakabanatuta. Inguru horretarako sarbidea Nafarroara doan errepidetik egiten da (GI 3410), auzo honen erdigunetik pasatzen dena.
Zentral Hidroelektriko zaharraren hondakinak kontserbazio-egoera onean daude, nahiz eta eraikin batzuek lurreratzeko zorian dauden. Multzoak ondare-balio handia du, nahiz eta azken urteetan zonaldean aldaketak egin diren, instalazioak martxan mantentzeko (duela urte gutxi funtzionatzeari utzi dio).
Multzoa tipologia eta kronologia desberdinetako eraikinek osatzen dute: Lonja Etxea eta Portua; Ereņotzu Burdinolak eta Errota; Bazterrola Burdinola; eta Zentral Hidroelektrikoa.
DESKRIBAPENA
KONTSERBAZIO EGOERA: Egoera onean dago
BABESA: HHPASB (Arkitektura). III. Motako Babes Erregimena: Fitxa III.11 Ereņotzu Zentral Hidroelektrikoa
Ereņotzuko Zentral Hidroelektrikoaren multzoa errepidearekiko zut dauden bi eraikin desberdinek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak eta antzinako burdinolan aitzikita.
Ibaiatik gertuago dagoen eraikina makina-gela zen. Laukizuzen-formako oinplanoarekin (9x11 m), sotoa eta goiko solairua ditu soilik. Goiko solairua kalearen mailan zegoen eta sarrera zuzena du sotora, ia guztiz ustelduta dagoen egurrezko eskailera baten bitartez. Eraikina hormigoizko hormekin egina dago. Barrualdetik bi gelatan banatuta dago. Txikiena eskaileraren azpian kokatzen da eta bolanteak eta turbinen erreguladoreak kontrolatzeko erabiltzen zen, gaur egun obra-hondakinez beteta dago. Gainontzeko gela garbia eta banaketarik gabe azaltzen da, eta ibaiatik gertuago dagoen muturrean Theodor Bell & Ce etxeko ardatz horizontaleko bi turbina daude. Turbina hauek eraikinaren bi albotan kokatzen dira, aurrez aurre ipinita, jatorriz ubidearen maila baino beherago zeudenak, beraz, ur azpian lan eginez. Gaur egun ezin da turbinen gelara sartu dagoen landaredia dela eta, baina kasu batean makineriaren zati bat mantentzen dela dokumentatu daiteke. Ardatz bakoitzaren muturrean gurpil handi bat dago uhal-sistema baten bitartez bi alternadoreetara errotazio-higidura transferitzen duena. Bere kokalekua beheko maila batean dago eta bertara hormigoizko eskaileraren bidez iristen da. Bi alternadoreak Zentralaren eraikitze datara egokitzen dira, Baden Brown Boveri & Cie Suisse etxeak eginikoak (1902 aldera). Bi alternadore hauek hormigoizko bi altxagarrien gainean igota daude, jatorrizko egurrezkoen ordez, uholdeen kalteak eragozteko. Eremuaren atzeko aldean kontrol-mahaia kokatzen zen, motibo geometrikoz apaindurik zegoen egurrezko altzari batean. Aginteak marmolezko plaka batean jarrita zeuden, eroalea ez delako, erreguladoreak eta kontrol piezak mantenduz. Goiko aldean “1900 Electra Ereņozu” lema azaltzen da. Honen ondoan ate bat zegoen beste eraikuntzaren sotora eramaten zuena, baina gaur egun obra-hondakinez beteta dago.
Errepidetik gertuago dagoen eraikina Zentraleko arduradunaren etxea eta biltegiak ziren, eta hasiera batean lurrun-makinak ere bertan zeuden. Lauki-formako oinplanoa zuen (12x12 m) angelu alakatuekin, eta hiru solairu: sotoa, beheko solairua eta ganbara. Jatorrian lau isuriko teilatua zuen, gaur egun erdi eroria dagoena, bere egoera nahiko txarra delarik; hori dela eta bere ingurua hesitu zuten barrura inor sartu ez dadin. Bere hormak harri-hormaz egina daude eta ondoren berriztatuta eta margotuta, baina oso egoera txarrean. Jatorrian sotoan bi lurrun-makina zeuden beren bi Niclause sistemako tutu-ugariko galdarekin eta tximinia, agorraldian energia ekoizpena osatu ahal izateko. Hauek 1923. urtean desmuntatuak izan ziren. Eraikinera sarrera hormigoizko eskailera txiki baten bitartez egiten da, errepidetik gertuago dagoen aurrealdetik. Oso erregularrak diren baoak irekitzen dira eta goiko aldean erremate txiki bat dute apaingarri gisa. Aurrealdeko goiko aldean zeramikazko plaka bat du jartzen duena: “Central Hidroelectrica de Renteria, S.A.”.
Ur hornikuntza ubide baten bidez egiten da, ubide hau Urumea ibaiarekiko paralelo doa eta 552 metroko luzera du. Jatorrian ubidea zonaldean zeuden burdinolak eta errotaren gurpilak elikatzeko zen, eta berriztatua izan zen, ekoizpen berrietara egokitzeko. Bere lehenengo 300 metrotan harri-hormazkoa da eta 4 metroko zabalera du, gainontzekoan lurrean egindako zanga batean sartuta doa 7 eta 9,50 metro arteko zabalerarekin. Bere trazadurak konponketa ugari jasan ditu erabilerak edo uholdeek sortutako arazoak konpontzeko. Gaur egun bide osoa hormigoizko hormekin sendotuta dago, zolata bezala. Ubide honen jatorrizko irteera ibaiarekiko paralelo zihoan, Lonja etxetik ur behera hustutzen zelarik. Ondoren, 1930ean, instalazioetatik hustubide zuzen berri bat egin zen, 1988an berritua eta hormigoizko hormekin sendotua izan zena.
Desbideratze presa berria egin zuten Arriurdinetako ingurunean. Urumearen ibilguarekiko zeharka jarrita eta ez luzetara aurrekoa bezala (burdinolak eta errota elikatzen zituen), baina bere eskubiko zubi-branka presa zaharrarekin bat etortzen da. Presa berriak 68 metroko luzera izango du, oinarrian 3 metroko zabalerarekin, goiko aldean 1,5 eta 5,50 garaiera, harri-hormaz egina. 2 uhate ditu, bat hustuketarako, ibaira doan hustubidearekin, eta bestea ubiderako sarrera, duela gutxi berritutako garbiketa sareto eta guzti. Azken uhate hau 1930ean handitua izan zen, zabalera gehiago emanez. Halaber, zonaldea birmoldatu zen uhateen aldean harri-hormazko hormak eta teilatua egurrezko egiturarekin duen etxola bat jarriz, non irekitze eta itxiera mekanismoak berrituak aurkitzen diren, baina gurpil eta biradera zaharrak mantentzen ditu. Ezkerraldeko zubi-brankan harri-hormaz eta harlanduz eginiko izokin-aldapa bat zuen, duela gutxi hormigoiez berritua izan dena.
Makina-etxearen inguruan, 1988an elektrizitatea sortzeko instalazio berri bat eraiki zen, turbina eta alternadore berri bat egokituz (Errenteriako Udalak instalazioak erosi zituenean), zaharrengandik metro gutxitara ur gora zegoen lursail batean.
Orokorrean, Zentralaren energia ekoizpen sistema osatzen duten elementuak (turbinak, ardatzak, alternadoreak, kontrol-mahaia), hala nola indar emaileak (ubidea, presa) oso egoera onean mantentzen dira, gaur egun martxan dirautelako. Multzo hau industria mota honen adibide eredugarria da ezaugarri honen arabera: oso egoera onean mantentzen da, nahiz eta pieza batzuek mende bat baino gehiago izan. Hau nabarmena da bereziki alternadoreen edo kontrol-mahaiaren kasuan; sistema ia bere osotasunean mantentzen da osatzen duten elementu guztiekin. Horrez gain, uhalen bidez turbina eta alternadorearen arteko errotazio indarra transmititzen duen zeharkako sistema mantentzen duen adibide bakanetako bat da (bien arteko ardatz gogor baten bidez zuzeneko transmisio sistemagatik).
DATU HISTORIKOAK
GARAIA: Garaikidea (1897-2015)
BESTE IZENAK: Electra Ereņozu/ Central Hidroeléctrica de Renteria, S.A.
Ereņotzuko errota zaharraren gainean Zentral Hidroelektriko bat egokitzeko egitasmoa Alberto Larralde enpresariak aurkeztu zuen 1895eko urrian (“las dinamos se habilitaran en el local que actualmente ocupa el molino”). Bere helburua energia elektrikoa ekoiztea zen, industria erabilerarako, eta zehazki bere jabetzako irin errota bat eta zerra mekaniko bat elikatzeko (biak burdinola zaharren instalazioetan prestatuak). Ustiapena 1897ko ekainaren 4ko Ebazpen baten bitartez onartua izan zen, 4.000 l/seg-ko emariarekin[106].
Larraldek, hasiera batean, burdinolak eta Ereņotzuko errota hornitzen zituen presa zaharra aprobetxatu nahi izan zuen, baina, azkenean, bere behar berezietara egokitutako oin berriko bat eraikitzea erabaki zuen. Traza berria ibaiaren ibilguaren zeharka jarriko da, eta ez luzetara, jatorrizkoaren antzera; eskuineko estribua bakarrik aprobetxatuko da, non ura bideratzeko kanala abiatzen baitzen, eta kanal hori ere guztiz berritu eta zabalduko da. Presak 1907an beste berrikuntza bat jasango du, bere garaiera beste 50 cm igoz emari handiagoa lortzeko asmoz[107].
Enpresako jabeek (Alberto Larralde lehenengoeta “Viuda de Larralde y CĒ” eta Jose María Soroa ondoren) energia elektrikoa emango diete bezero desberdinei (Epele zementu-fabrika, Cementos Eguia, Mármoles Estenaga) eta bereziki Errenteriko Udalari, zeinekin 1900ean lehenengo kontratu bat ezarri zuen, eta 1920ko apirila arte gorabeherak medio berritzen jarraitu zena. Une horretan, eta aukera desberdinak aztertu eta gero, Errenteriako Udaletxeak erosiko du bere instalazio eta makineriarekin[108]. Errenteria instalazio desberdinak berritu eta ekoizpena mantentzen saiatuko da: 1923an galdara eta bi lurrun-makinak txatarra moduan salduko ditu; turbina zaharrak ardatz horizontaleko eta Francis etxeko beste berri batzuengatik aldatuko ditu (1930); hustubidea desbideratuko du (1930); transmisio-uhalak berritu (1956); alternadoreen egurrezko oinarria hormigoizko batengatik aldatuko du, azken hau altxatuz uholdeen arazoak ekiditeko (1957), etab.
Azkenik Zentrala 1974ko martxoan ibiltzeaz utzi zuen mantenuaren kostu handiagatik. Urteetan zehar utzita egon ondoren, Ente Vasco de la Energía-k (EVE) eta Errenteriko Udalak 1988. urtean martxan jarriko dute berriro ere, makineria berria egokituz bere turbina eta alternadoreekin makina-etxe zaharraren ondoan zegoen eremu batean, eta azpiegitura berrituz (uhateak, ubideak, garbiketa saretoak, hustubide ubidea, e.a.). Instalazio hauek oraindik martxan diraute; 2002an Udaletxea jabe bakarra bezala geldituz (“Central Hidroeléctrica de Renteria, S.A.”).
Erabilerarik gabe gelditu ziren instalazio zaharrak 2011an Hernaniko Udalari utzi zizkioten epe baterako, makina etxean eta etxebizitzan publikora zabaldutako interpretazio-gune bat jartzeko asmoz. 2015. urtetik gutxi gorabehera Zentrala geldirik dago, bere presa botatzeko prozesuari hasiera emanez.
[106] ACHC. Ereņotzuko espedientea.
[107] GAO. JD-IT. 1.816/7.917 sorta.
[108] HUA. A-10-2-5.
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren airetiko argazkiak,
burdinola aztarnaren ondoan
(ITURRIA: AZEA)
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren ikuspegia
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren Makina-etxea barrutik.
Makina-etxea barrutik 1941 inguruan
(ITURRIA: EUA)
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren Alternadoreen
eta turbinaren ardatzeen kokapena
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren berritzeko
egitasmoa (1895), zenbai xehaztasuneekin
(ITURRIA: ACHC)
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren kontrol-mahaiaren
armairuko ikuspegia eta xehetasunak
(ITURRIA: EUA)
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren presa
eta ubidea erregulatzeko uhatearen ikuspegia
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren ubidea
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren instalazio berriak
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren berritzeko
egitasmoa (1895), zenbait xehaztasuneekin
(ITURRIA: ACHC)
Ereņotzuko zentral hidroelektrikoaren
ubidearen berreraikitzeko obrak (1939)
(ITURRIA: EUA)