Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko industria-ondarea
Urumea bailaran zehar
Miren Garcia Dalmau / Alfredo Moraza Barea, 2020

 

34
BAZTERROLAKO
BURDINOLA

 

 

KOKAPENA

 

UDALERRIA: Hernani

KOORDENATUAK (U.T.M.): x 585903, y 4788328, z 27,00 (burdinola)

                                x 586304, y 4788008, z 28,50 (presa)

IBAIA: Urumea

 

      Ereņotzuko multzoa, izen bereko auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren bi bazterretan sakabanatuta. Inguru horretarako sarbidea Nafarroara doan errepidetik egiten da (GI 3410), auzo honen erdigunetik pasatzen dena.

      Bazterrolako burdinola Urumea ibaiaren ezkerraldean dagoen burdinola bakarra da. Gaur egun, ia ez dago haren izatearen ebidentzia txikirik.

      Multzoa tipologia eta kronologia desberdinetako eraikinek osatzen dute: Lonja Etxea eta Portua; Ereņotzu Burdinolak eta Errota; Bazterrola Burdinola; eta Zentral Hidroelektrikoa.

 

 

DESKRIBAPENA

 

KONTSERBAZIO EGOERA: Hondakin bakan batzuk baino ez ditu kontserbatzen

BABESA: Balizko Arkeologia Gunea (Buletina: EHAA 124 zbka. 1997.02.21)

            HHPASB (Arkeologia). Presuntzio Arkeologikoko Guneak. Fitxa A-4.14 Bazterrolako burdinola (aurriak). D Gakoa

 

      Bazterrolako burdinola Ereņotzuko multzo nagusiaren aurrean kokatzen zen, Urumea ibaiaren ezkerreko bazterrean. Zonaldean ez dira burdinolarekin lotutako inolako aztarnak ikusten, bai ordea, ondoren kokapen hori hartuko zuen baserriarenak.

      Kokalekua ibai-terraza batekin bat dator, ibaiaren ibilgua zabaltzen den puntuan. Gaur egun zonaldea landarediaz estalirik dago, zuhaixkak eta zuhaitzekin batera, baina angeluzuzen-formako oinplanoa duen eraikin bat antzeman daiteke (18x12 m gutxienez) ia ezkutuan. Harri-hormaz eta galdaketa zepaz eginiko blokeekin eginda dago, oso ahula, 70 cm-ko zabalera eta 2 m-ko garaierarekin. Litekeena da hondakin horiek burdinolaren aztarnen gainean dagoen baserriarekin erlazionatuta egotea, goiz bertan behera utzia izan ondoren.

      1994an egindako bisitaldian tunel edo harkaitzean zulatutako ubide bat dokumentatu zen, kokalekuaren hegoalderantz, eta behar bada elikatze azpiegiturarekin lotu daitekeena, baina egun ezin da zehatz jakin landarediak dena estaltzen duelako. Burdinolak bere pareko bazterrean kokatzen diren gainontzeko instalazioekin partekatzen zuen presa, baina azken hau suntsitua izan zen Zentral Hidroelektrikoarena eraikitzerakoan.

      Ingurua sakonago aztertu beharko zen eta eremu osoa sasiz garbitu, ondorioak atera aurretik.

      Mendi-mazelaren goiko aldean izen bera daraman baserriko etxola zutik dirau.

      Urumea ibaiaren bi ertzen arteko sarbidea zubi baten bitartez izan zela egiaztatzen da, eta zubi horren aztarnak oraindik partzialki mantentzen dira. Zubiaren arrasto bakarra zutabe bat da ibaiaren erdian kokatuta, irlatxo natural batean. Hau harri-hormaz eginda dago eta ebakidura oboidea du, ur gora zorroztuta dagoena uraren ibilbidea errazteko eta ur behera biribildua. Bere paramentuan berrikuntza ugari ikusi daitezke. Goiko aldea egun landarediak hartuta du eta ezaugarriak ikustea eragozten du. Ezezagunak dira goiko plataformaren ezaugarriak, egurrez edo harriz egina izango zen baina lehenengo aukera dirudi bidezkoena, bi bazterretan zubi-brankak ere desagertu direla kontutan hartuta.

 

 

DATU HISTORIKOAK

 

GARAIA: Erdi Aroa/Aro Modernoa (...1520-1533/1602...)

BESTE IZENAK: “Ferreria la nueva” / Ferreria de Basterrola

 

      Bazterrolako burdinola Ereņotzuko ekoizpen multzoaren parte zen, bi burdinola eta errota elkarren ondoan eskubiko bazterrean kokatzen ziren, eta Bazterrolakoa ezkerreko bazterrean. Azken hau besteen aurrean kokatuta zegoen, eta zubi baten bitartez lotuta.

      Juan Martínez de Ereņozuk eraiki zuen XVI. mendeko lehenengo herenan (1520-1533 inguruan), “la ferreria nueva que llaman Bazterrola” deituz besteengandik bereizteko. Bere gurpilak mugi arazteko besteen presa berdina erabiliko du (Diez de Salazar 1997:89-97; Ayerbe 1998:232-239).

      1556ko irailean izandako uholdeak asko kaltetu zituen instalazioak, zimenduetan utziz. Ondoren berreraikia izan zen eta berriro martxan jarria, 1602koa delarik azken datua. 1654an burdinola erreta dagoela esaten dute (herreria que entonzes estaba germada llamada Basterrola junto a las de Hereņozu”[104]), hortik aurrera beste baserri bat izatera pasa zen[105].

      Ereņotzuko zubia Urumea ibaiaren bi bazterrak elkar lotzeko eraiki zen. Zubia XVI. mendeko lehenengo herenean eraikia izan zen, 1520 eta 1533 artean, Bazterrolako burdinolarekin batera. Dokumentazioan dagoen lehenengo datua 1533koa da, inguruan harrizko zubi bat dagoela aipatzen dutenean.

      Mende horren erdialdean burdinolaren maizterrek salaketa bat jarri zuten Donostia eta Hernaniko Kontzejuen aurka, zubiaren berreraikuntza ordaintzera behartu izanagatik eta ondoren dirua ez itzultzeagatik (1580).

      Hau izango da zubiari buruzko azken datua, ezezaguna izanik suntsitua izan zen garaia.

 

 

[104] GPAH. Gipuzkoako Hipoteka Kontularitza. H-593 sorta, 560 zk., 415 orr. (1654.08.03).

[105] GAO.Korregimendua. CO-ECI. 36 sorta.

 

 

 

Bazterrolako burdinolaren gutxi gorabeherako kokapena

(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

Bazterrola baserriaren aztarnak (antzinako burdinola?)

 

Ereņotzuko eta Bazterrolako burdinolak elkartzeko zubiaren ikuspegia (1981)

(ITURRIA: EJ-GV)