Urumea bailaran zehar
4
KARAPOTEKO
ERROTA
KOKAPENA
UDALERRIA: Hernani
KOORDENATUAK (U.T.M.): x 583550, y 4791341, z 9,72 (gutxi gorabeherako kokapena)
IBAIA: Karapote erreka
Sagastialde auzoan dagoen multzoa da, Hernaniko iparraldeko muturrean. Eremura iristeko, herriko erdigunetik Ergobia auzora doan tokiko errepidea hartu behar da, Floridako Poligonoa zeharkatuz.
Elementu horren kokalekua erabat aldatuta dago Urumea ibaia urbanizatzeko eta kanalizatzeko duela urte gutxi egindako obren ondorioz, eta egungo Montebideo kalearen eta Mañe i Flaquer plazaren elkargunetik gertu dago.
DESKRIBAPENA
KONTSERBAZIO EGOERA: Desagertuta
BABESA: Babesik gabe
Karapoteko errota zaharra, gaur egun, erabat desagertuta dago, ez da kontserbatu bere iraganeko existentziaren eraikuntza ebidentziarik eta bere inguruan eskuragarri dauden datuak oso urriak dira. Ingurune horretan egindako obrek modu itzulezinean aldatu dute, eta, horrela, bere existentziaren iraganeko edozein testigantza ezabatu dute.
Jatorrizko errota hau, egungo Montebideo kalearen eta Mañe i Flaquer plazaren elkargunetik gertu zegoen, non, iraganean, bere izena ematen zion ubidea igarotzen zen (gaur egun erabat lurperatua dagoena). 1970eko hamarkadaren erdialdean berrurbanizatutako eremua da hau[9].
Errotaren eta bere hornikuntza-azpiegituren desagertze goiztiarrak eta multzoari buruzko deskribapen urriek ez digute uzten haren balizko ezaugarriak ziurtasunez zehazten. Hasiera batean nahiko ekoizpen-instalazio xumea izango zen, eta, gutxienez bi harri pare izan zituen funtzionatzeko.
DATU HISTORIKOAK
GARAIA: Aro Modernoa (...1645/1676...)
BESTE IZENAK: Molino de Carapote; Becoerrota
Karapoteko Errotari buruzko datuak garai berantiarrekoak dira, XVII. mendearen erdialdekoak, eta ez dira data horietatik harago luzatzen. Zehazki, lehen erreferentzia 1645ekoa da, Francisco Aierdi kapitainaren jabetzakoa. Hernaniar leinu nabarmenetako bat da, tradizioz merkataritza munduari eta burdin eta irin ekoizpenari lotua.
1645 eta 1649 bitartean, Ayerdi kapitainak berrikuntza handiak egingo ditu errotan, ordainketa agirietan jasotzen den bezala, eta itxura guztien arabera, uholdeek eragindako kalteen ondorioz (“por quitar el embarazo del aguaducho en la estolda”): ubidea, estolda eta presa garbitzeagatik; zurak, teilak eta beste burdina batzuk eramateagatik; ehotzeko lau harri berri erosteagatik, etab. (Castro; Sanz-Azkue 2016). Funtzionamenduari buruzko azken informazioak 1676. urtekoak dira. Une horretatik aurrera, arrastoa galtzen da eta ez dakigu noiz utzi zion funtzionatzeari behin betiko.
XVIII. mendearen amaieran, 1774an, Becoerrota baserria aipatzen da, jada etxebizitza bihurtuta eta bere jatorrizko ehotzeko makineriaren aztarnarik gabe. Eraikin hau, lehen Karlistaldian (1833-1839) suntsitua izango da, 1846ko dokumentu batean aipatzen den bezala (Beco-errota etxea “destruida en la ultima guerra”)[10]. Eremua urbanizatzeko ondorengo lanak egin ondoren, 1970eko hamarkadaren erdialdean behin betiko eraitsi zuten, Fundiciones del Norte enpresaren ondoko instalazioak eraistearekin batera.
Errota honen inguruan, Udalak, XIX. mendearen hasieran, Bestizan baserriko lurretan errota berri bat eraiki nahi izan zuen (“un molino arinero de nueva planta enfrente de la caseria Bestizan ...con la ventajosa proporcion de sacar las aguas para su presa del rio Urumea”). Gobernuaren nahitaezko baimenak lortu eta obrak esleitu arren (1825-1826), ez dirudi obrak azkenean egin zirenik[11].
[9] HUA. 3.058/21 esp.
[10] GPAH. Gipuzkoako Hipoteka Kontularitza. H 335 sorta, 185 orr., 408 zk. (1846.02.06).
[11] HUA. H 273-1 (1825); GAO. CO-ECI. 5.744 sorta (1829).
Karapoteko errotaren gutxi gorabeherako kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
Karapoteko errotaren gutxi gorabeherako kokapena
Karapoteko errota eta portuaren gutxi gorabeherako
kokapena 1900eko planoaren arabera
(ITURRIA: Hernaniko Urtekaria 2017)
Karapoteko errotaren (Errotatxo) gutxi gorabeherako
kokapena 1969ko plano baten arabera
(ITURRIA: HUA)