Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Eraikin publikoa | < Etxola-erreka | Fagollaga | Karabele >
izena:
Fagollaga
kodea:
53
jabetza:
Publikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Urumea ibaiaren ibilguaren gaineko zubia. Erdi-puntuko arkudun lau begi dituen zubia, guztiak hutsarte desberdinekoak, hiru zutaberen artean xurgatuak; haietako bik zubi-brankak korrontearen kontrako aldean dituzte, eta estribua ezkerreko aldean txertatuta. Kareharrizko harri-hormaz eraikia da, eta arkuduraren kanpoaldeko dobelak hareharrizko harlanduz eginda daude.
Pasoko bidea, arkuduna, hormigoizko taularekin zabalduta dago, material berarekin egindako barandaz babestuta.
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
2.G.V. Fagollagako zubia.
3.D.F.G. 440016 (Monumentu Kalifikatua)
3.D.F.G. 440016 (Monumentu Kalifikatua)
Eraikin publikoa | < Etxola-erreka | Fagollaga | Karabele >