Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
3. gunea | Akerregi auzoa | Akan

 

Akerregi auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Aski esanguratsua dugu auzoaren izena, Akerregi, kasu honetan. Aker eta hegi, etxabere bat eta orografiaren aldetik berezia den parajea, horra. Hor, bada, auzo guztira bere izena hedatu duen Akerregi baserriaz aparte, beste hiru bederen badaude landare izena dutenak: Ariztegi (haritza), Erratzu (erratza) eta Zumadi (zumea), naturaren osagai bailiran.

      Hegi bat da, beraz, Akerregi auzoa. Jauretxe bat ere bazuen garaien batean, Erratzu Zaharra (Ik. Lope Isasti, 1625) “Frantses bidea” delakoaren ertzean, talaia bailitzan, auzoaren zamdari zena. Baina gainerakoan ez da batere auzo arranditsua, erribera lurrak, orain aski desitxuratuak, eta sagardotegiak (bolatokiekin) kenduz gero. Hauek, bai, parranda leku izatez gain, lagunartea franko sakatu izan zuten iragan mende horretan zehar.

 

BASERRIAK

• Akan

• Akerregi (Akarregi)

• Ariztegi

• Au Nerea (Primo-Enea)

• Borda Berri

• Enporru-Enea

• Erratzu

• Jesus-Enea

• Joananton-Enea (Beloki Berri)

• Munto

• Santsanategi

• Turko-Enea

• Zumadi

 

SOLASKIDEAK

• Alkorta, Karmelo (Zumadi)

• Aranburu, Antonio (Santsanategi)

• Erdozia, Antonio (Joananton-Enea)

• Erdozio, Mari Jose (Au Nerea)

• Ezeiza, Engraxi (Jesus-Enea)

• Ibarguen, Marta (Turko-Enea)

• Ibartzabal, Asentsio (Mimto)

• Irazusta, Felix (Erratzu)

• Izagirre, Joxe (Akerregi)

• Izagirre, Rufino eta Maria Joana (Akerregi)

• San Sebastian, Agustin eta Ugalde, Maria (Akan)

• Zabalegi, Milagros (Santsanategi)

• Zapiain, Mari Tere (Enporru-Enea)

• Zelaia, Joxe Mari (Ariztegi)

 

3. gunea | Akerregi auzoa | Akan