Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Lastaola Goikoa | Lastaola Sarobe | Lizarraga

 

Lastaola Sarobe

(desagertua)

 

      Hernaniko herrian Sarobe izeneko bi baserri izaki eta biak ere deituraz Aranburu. Ondorioz, postetxe edo Udaletxeko harremanetan nahaspila sortzen baitzen bata Sarobe soilik (Osinaga) eta Lastaola Sarobe bestea (Lastaola), edota Beiner-Enea ere izan omen zuen delako nahasketa hori arintzearren.

      Lizarraga baserria errepide ondoan ibaiaz hemendik zegoen bezala, ibaiaz handik aldean eta bata bestearen parean zen Lastaola Sarobe. Makinetxeko zubia gainditu eta beheraxeago ezkerrera aurkitzen zen.

      Baserri handia zen, sarrera nagusia hego-mendebaldetik zuena. Sartuta eskuinera sukaldea, ezkerrera ukuilua eta aterpe berean atzealdetik etxe-ordekoa. Oiloak ukuiluan zuten kota, baina zurezko zubixka bat zeukaten, tunel koxkor bat bailitzan, alanbrez estalia, oiloak “paseatzera” joateko eta ilunabarrena etxera biltzeko. Bestetik, lorez apaindua egoten zela diote etxe aurre guztia, (mahatsa paretan, hortentsiak, arrosak, kalak...) eta bi platanoren gerizpean harlauzazko (pizarra) mahai handia. Halaber, hainbat fruta arbola bai omen zuten, udare, gerezi, etab. Bestetik, Julian aita oso umezalea omen, eta igande arratsaldetan inguruko umeen eta... helduen jolas eta solaserako biltoki izaten zen agidanez.

      Isabel Garaiar (84 urte) auzoko Lizarraga baserriko alaba eta 14 senideetarik gazteena (bera bakarrik bizi orain), ahizpa zaharrenaren alaba, iloba kasu honetan, berau baino zaharrago zen. Sarobera ezkondu, senarra Julian Aranburu Mendizabal, bertako senar-emazteen iloba zen, ez baitzuten hauek beren haurrik. Seme-alabak: Alberto eta Maritxu.

      Gaur egun Lastaola Sarobe desagerturik (duela 36 urte) Zikuñagan bizi da Isabel amona Isabel bilobarekin.

      Lau behi, zekorrak, astoa garraiorako eta zerri bat etxerako. Esnea hartu asto gainean eta egunero (aste eta jai) herriko etxeetara. Baratzegintzarako ez ziren batere lur onak, diote. Belarra bai, landua (alfafa, pagotxa...) eta berezkoa. Belarra saltzeko ere izaten zuten, 500,- pezeta belar meta, berdin pagotxaren hazia ere. Artoa eta babarruna, berebat, poliki etortzen zen. Etxerako sagarra baino gehiago izan ohi zuten. Izeba xahar bat bazuten, Anttoni izenez, lanerako benetan grinatsua, “hamaika artajorra eta belar ontze eginda joan zan beste mundura”.

      Zikuñagako festetan (irailak, 8), urteko bazkari nagusia “helatu eta guzti” dio Maritxu alabak. Oilo zahar bat, salda eta gisatua, edota oilaskoa erreta. Pazko egunean urtero arkumea eta mamia, artzainari larreak ematearen ordainez. Lastolako iturritik edateko ura. Ibaira ganaduak eta arropa garbitzera. Oinutsik uretan sartuta, ez zen batere atsegina izaten neguan behintzat.

      Eskola Fagollagan. Azpigarria Muniskue eta Epela errekan, erdira, bi gurdi itzainak beretzat eta beste bi Sarobera, beti ere proportzio hau gordetzen zelarik.

 

Lastaola Goikoa | Lastaola Sarobe | Lizarraga