Hernaniko ahotsak
Anttoni Egaña
(1918)
Hernaniko kale nagusian jaio zen. Gurasoak bertakoak zituen eta sei senide izan ziren. Txikitan mojetan ibili zen eskolan eta ongi bizi izan zela aitortzen zuen. Gerra garaian bi anaiak preso eraman zizkieten, bata Villanueva de la Reinara eta bestea Miranda de Ebrora. Etxean aurrera egiteko taberna ireki zuten etxe azpian. Jende asko etortzen zen haienera jatera, batez ere feria egiten zen egunetan. Han ederki ikasi zuen lan egiten Anttonik. Ezkondu eta bost seme alaba izan zituzten. Anttoni Hernanin bizi izan da beti.
pasarteak