Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
8.
MOTIBAZIO POLITIKOKO
INDARKERIAK KALTETUTAKO
BESTE PERTSONA BATZUK
Puerto de Santa Maria espetxeko sarrera, Cadiz.
(“Urrunean”, Clemente Bernad).
Hil zireneko baldintzak direla eta, hasiera batean, bizitzeko eskubidearen urraketa baten biktima direla aitortzea ezinezkoa den pertsonez gain (hildakoei buruzko atalean aipatu dira), indarkeria politikoaren eraginpean dauden beste pertsona batzuk ere badaude, eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbideari jarraiki, ez dago adostasunik haien biktima-estatusari dagokionez.
Horrekin lotuta, liskar armatuetan, atxiloketa bortitzetan, kale-istiluetan eta poliziaren kargetan zauritutako 22 pertsonari dagozkien 23 kasu identifikatu ditugu. (11 gizonak dira, bi emakumeak eta bederatzi pertsonaren generoa ez dugu ezagutzen). 23 kasutik 20tan (% 86,96) polizia-agenteei egozten zaie egiletza. Horietatik bederatzi Ertzaintzaren agenteei dagozkie, 1991 eta 1997 artean kaleko istiluetan.
Aldien arabera, dokumentatutako 23 kasutik 18 1983 eta 2008 artean gertatu ziren, lau kasu 1976 eta 1982 artean, eta kasu bat 1975ean.
Bestetik, urruntze-politikak eta/edo espetxe-sakabanaketak kaltetutako presoak dokumentatu ditugu atal honetan.
Gai horri buruz, 1996ko udaberrian preso hernaniar baten (Jose Maria Aranburu Lete) egoera zehatzari lotutako lehen herri-egitasmoa erregistratu zen Hernaniko udalean. Pertsona hori preso zegoen 1980az geroztik, eta hainbat espetxetatik pasatu zen: Carabanchel, Soria, Alcalá Meco, Herrera de la Mancha, Langraiz, Ciudad Real, Cuenca, Ourense eta Villabona (Asturias). 1996an haren aita hil zen. Azken bederatzi urteetan ezin izan zuen semea bisitatu, osasun-egoera ahula zuela eta. Arrazoi bera zela eta, presoaren amak 11 urte zeramatzan semea ikusi gabe. Gainera, Aranburuk 5 urteko semea zuen. Egoera horren aurrean, eta indarrean zegoen legediaren arabera baldintzapeko askatasuna eskura zezakeenez, Txemari Hernanira plataforma eratu zuten, haren askatasuna eskatzeko. Plataforma haren eskaera udalera iritsi zen mozio gisa, 1997ko maiatzean, eta HBk eta IU-EBk baino ez zuten babestu[409].
Gerora, 1998ko azaroan, Senideak plataformak aurkeztutako mozio batetik abiatuta, Hernaniko udaleko bozeramaileen batzarrak sakon eztabaidatu zuen Espainiako eta Frantziako espetxe-politikaren gainean. Mozio hura eta haren gaineko eztabaida Lizarrako Akordioa sinatu ondoren eta ETAk iragarritako su-etenaren ondoren gertatu ziren. Senideak plataformaren mozioak honakoa eskatzen zuen: presoak haien etxetik gertuko espetxeetara eramatea eta haien zigorraren % bete zuten presoei baldintzapeko askatasuna ematea. HB, EA, EAJ eta lU-EBk onartu zuten mozioa, eta PPk eta PSE-EEk ez zuten onartu. Halaber, PSE-EEren mozioari buruz ere eztabaidatu zuten. Espetxe-politika berri baten alde egiten zuen proposamenak, eta estatuko eta erkidegoko erakundeetan euskal gatazka politikoarekin lotuta hartzen ari ziren akordioak inplementatzearen alde. EAren eta PPren babesa jaso zuen mozio hark[410].
1999ko otsailaren 11n herriko presoen eskubideekin lotutako udal-batzorde bat sortzeko proposamena aurkeztu zuten Hernaniko udalean hainbat elkartek, kolektibo horren oinarrizko eskubideak urra zitzaketen egoera guztiak aztertzeko eta salatzeko helburuz. Proposamen horretatik abiatuta, ekainean eratutako udalbatzak Batzorde hori eratzea onartu zuen irailaren 16an, Euskal Herritarrok alderdiak zuen gehiengo osoari esker. Horri erantzunez, Hernaniko EAJk presoen eskubideak urratzen zirela aitortu zuen, baina ez zirela biktima bakarrak eta, hortaz, gatazkaren beste biktima batzuengana ere zabaldu behar zela Batzorde hura, bakearen eta adiskidetzearen alde. Bestetik, PSE-EEk ere ohar bat argitaratu zuen, baieztatuz ez zirela hasiko Espetxe Erakundeen eskumeneko gaien inguruan eztabaidatzen, baina beharrezkotzat jotzen zutela espetxe-politika aldatzea[411].
Hortaz, 1999ko abenduan jarri zuten martxan Batzordea. Euskal Herritarrok alderdiko ordezkariek eta presoen elkarteek eta familiartekoek osatu zuten, baina Hernaniko udalean ordezkatuta zeuden gainerako alderdiek ez zuten parte hartu (EAJ, PSE-EE eta PP). Legegintzaldi horretan zehar, Batzordeak hainbat irizpen igorri zituen, ondoren osoko bilkuran onartu zituztenak. Irizpen horietan, baliabide ekonomikoak ematen zituzten eta presoen familiartekoei babesa adierazten zieten[412].
Gerora, 2003ko hauteskundeetan, Batzorde hura desagertu egin zen. Dena den, 2004ko otsailaren 12an IU-EBren mozio bat onartu zuten “presoen eskubideen alde”, EAJ eta EAren botoei esker; PSE-EE eta PPk, ordea, ez zuten onartu. Mozio hori onartu egin zuten, baina aurretik Itziar Minerrek aurkeztutakoa, Manu Azkarateren espetxeratzeari buruzkoa, atzera bota zuten[413]. Ondoren, urruntzeko eta sakabanatzeko espetxe-politikaren amaieraren aldeko ekimen ugari egin dira gaur egun arte.
Dena den, hernaniar askok jasan zuten espetxe-politika hori, eta horrek zaildu egiten du kaltetu guztiak eta eginarazi zizkieten desplazamendu guztiak identifikatzea. Hortaz, aurrez deskribatutako beste atal batzuetan bezala, gerta daiteke ikerketa honetan jaso ditugunak baino pertsona kaltetu gehiago egon izana, eta identifikatu ditugunak baino desplazamendu gehiago.
Guztira, Espainiako eta Frantziako estatuek hernaniarren aurka abian jarritako urruntze- eta sakabanatze-politikek eragindako kartzelako mugimenduen 180 kasu dokumentatu ahal izan ditugu[414]. Dokumentatutako lehen kasuak 70. hamarkadakoak dira, baina gehienak 1990. eta 2000. hamarkadei dagozkie. Bestalde, kontsultatutako dokumentaziotik eta ebazpen judizialetatik ondorioztatzen denez, preso gehienak ETAko kideak edo laguntzaileak izan ziren.
Espetxe-neurri horiek urra ditzaketen eskubideei dagokienez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Errusiaren aurka emandako Khodorkovskiy eta Lebedev (2013ko urriaren 25a) epaiak eta Ukrainaren aurkako Vintman epaiak (2014ko urriaren 23a) jurisprudentzia ezar lezakete; izan ere, “Europako Kontseiluko kide diren estatu guztietan aplikatzeko eskubideen estandar uniformea ezartzen” du auzitegi horrek. Zehazki, presoaren urruntzeak eragiten duen familiako kontaktuaren gabezia aipatzen dute epai horiek. Hori, “Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8. artikuluan aurreikusitako familia-bizitzarako eskubidearen errespetuarekiko injerentzia bat da”[415].
Nolanahi ere, horiek jurisprudentzia ezar dezaketen arren, urruntzea bermatzen jarraitu dute Espainiako auzitegiek, argudiatuz Espainiako konstituzioak ez duela familia-bizitzarako eskubidea bermatzen, baizik eta familia-intimitaterakoa, eta hori errespetatuko litzateke urruntzea egonagatik ere. Nolanahi ere, gaur egun arte, nazioarteko auzitegiek ez dute espainiar estatua zigortu espetxe-neurri horren aurka.
Hala, Iñaki Lasagabaster katedradunaren ustez, Espainiako espetxe-politikak ez du errespetatzen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak finkatutako jurisprudentzia, ezta Espetxe-legearen 12. artikulua (presoaren deserrotze sozialari buruzkoa) eta legaltasun-printzipioa ere; haren ustez, euskal presoekin mantentzen den espetxe-politika ez zaio zuzenbideari egokitzen[416].
Halaber, gogoratu beharrekoa da 1989az geroztik 318 trafiko-istripu inguru gertatu direla eta 16 pertsona (espetxeratuen familiakoak edo ingurukoak) hil direla espainiar eta frantziar estatuek aplikatutako espetxe-urruntzearen ondorioz. Hernaniren kasuan, hildako pertsonei buruzko atalean aipatu dugun moduan, 1973ko abenduaren 13an Juanita Goñi Lasa hil zen auto-istripu batean, Martutenen preso zuen semeari bisita egin ondoren.
ETAren jarduera armatua amaitu eta presoek espetxe-erregimena onartu ondoren, sakabanaketa- eta urruntze-politika desegiten joan da pixkanaka. 2021aren amaieran, ETArekin lotutako 196 presotatik (169 gizon eta 27 emakume) 80 Euskal Herriko espetxeetan zeuden. 157 bigarren graduan zeuden eta bederatzi hirugarren graduan. Preso hernaniarrei dagokienez, 2021aren amaieran 13 lagunek jarraitzen zuten kartzelan, eta horietatik 6 euskal espetxeetan zeuden[417].
INDARKERIA POLITIKOTIK ERATORRITAKO
HAINBAT SUFRIMENDU JASAN DITUZTEN
PERTSONEN ZERRENDA
LISKAR ARMATUETAN, ATXILOKETA BORTITZETAN,
KALE-ISTILUETAN ETA POLIZIAREN KARGETAN
ZAURITUTAKO PERTSONAK
IZENA |
JAIOTERRIA |
BIZILEKUA |
ADINA |
EGILETZA |
DATAK |
LEKUA |
1960-1975 |
||||||
Sanchiz Corzo, Carlos |
Hernani |
Hernani |
27 |
Guardia Zibila |
1975.06.07 |
Irun |
1976-1982 |
||||||
Aranburu Lete, Francisco |
|
Hernani |
|
Guardia Zibila |
1977.05.15 |
Hernani |
Sagarna Ormazabal, Felipe |
Hernani |
Hernani |
|
Armadun Polizia Policia Armada |
1977 |
|
Idigoras, Arantza |
|
Hernani |
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1981.03.30 |
Hernani |
Naranjo, Angel |
|
|
|
ETAm |
1981.05.13 |
Orkolaga Kalea (Hernani) |
1983-2008 |
||||||
Ariztimuño Mendizabal, Jose Maria |
Hernani |
Hernani |
|
Ertzaintza |
1991.05.31 |
Hernani |
— |
|
|
|
Desconocido |
1993.06.05 |
Hernani |
Morcillo Torres, Antton |
Hernani |
Hernani |
30 |
Ertzaintza |
1996.02.21 |
Gasteiz |
|
|
|
31 |
Ertzaintza |
1997.02.08 |
Gasteiz |
Oiaga, Josu |
|
Hernani |
|
Ertzaintza |
1996.03.02 |
Hernani |
Etxeberria Aranburu, Jon |
|
Hernani |
|
Ertzaintza |
1996.03.10 |
Hernani |
— |
|
|
20 |
Ertzaintza |
1996.03.10 |
Hernani |
— |
|
|
26 |
Ertzaintza |
1996.03.10 |
Hernani |
Alonso, Paki |
|
Hernani |
|
Ertzaintza |
1996.05.21 |
Hernani |
— |
|
|
|
Ertzaintza |
1996.08.09 |
Hernani |
Aizkorbe Lujambio, Juan Jose |
Hernani |
Hernani |
32 |
U.G.M. |
2000.11.26 |
Hernani |
Aranburu Sudupe, Gotzon |
Azpeitia |
Hernani |
27 |
Guardia Zibila |
2002.12.17 |
Collado Villalba |
Zabaleta Galdeano, Urtzi |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2007.09.09 |
Donostia |
— |
|
|
|
Ertzaintza |
2008.10.25 |
Hernani |
— |
|
|
|
Ertzaintza |
2008.10.25 |
Hernani |
— |
|
|
|
Ertzaintza |
2008.10.25 |
Hernani |
— |
|
|
|
Ertzaintza |
2008.10.25 |
Hernani |
— |
|
|
|
Ertzaintza |
2008.10.25 |
Hernani |
URRUNTZEAN ETA SAKABANAKETAN OINARRITUTAKO
ESPETXE-POLITIKAK KALTETUTAKO PRESOAK
IZENA |
JAIOTERRIA |
BIZILEKUA |
ADINA |
ESTATUSA |
EGILETZA |
DATAK |
LEKUA |
1960-1975 |
|||||||
Albisu Cuerno, Juan Carlos |
|
|
|
|
|
1968.00.00 |
|
Zubillaga Goñi, Juan Jose |
|
|
|
|
|
1968.00.00 |
|
De Unzueta Otxotorena, Angel |
|
|
|
|
|
1969.07.11 |
|
Oruezabala Loinaz, Juan |
|
|
|
|
|
1969.07.11 |
|
Telleria Zuaznabar, Sabino |
|
|
|
|
|
1969.12.12 |
|
Sagastagoitia, Francisco Javier |
|
|
|
|
|
1970.06.01 |
|
Larretxea Goñi, Jose Mari |
|
|
|
|
|
1971.07.01 |
|
Laburu Illarramendi, Santi |
|
|
|
|
|
1972.11.13 |
|
Rekondo Iribar, Kontxi |
|
|
|
|
|
1972.11.13 |
|
Telleria Otamendi, Angel |
|
|
|
|
|
1972.11.13 |
|
Zubillaga Goñi, Jose Maria |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
1973.03.02 |
Burgosko Espetxe Zentral Probintziala |
Olano Zubiri, Jose Manuel |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1973.03.03 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Astiazainzarra Pagola, Ignacio |
|
|
|
|
|
1973.09.06 |
Burgos |
Apaolaza Beraza, Jose Miguel |
Zumarraga |
Hernani |
24 |
|
Espainiar estatua |
1974.00.00 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Eizmendi Tapia, Ana Maria |
|
|
|
|
|
1974.04.18 |
|
Perea Urra, Kontxi |
|
|
|
|
|
1974.10.29 |
|
Etxaide Ollokiegi, Jose Manuel |
|
|
|
|
|
1974.11.18 |
|
Yarza Etxabe, Juan Jose |
|
|
|
|
|
1974.11.18 |
|
Goikoetxea Aranburu, Ignacio |
|
|
|
|
|
1974.12.23 |
|
Aristimuño Mendizabal, Fernando |
|
|
|
|
|
1975.01.00 |
Frantziar estatua |
Sanchiz Corzo, Carlos |
|
|
|
|
|
1975.07.07 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Ogando Oyarbide, Begoña |
|
|
|
|
|
1975.10.10 |
|
Irazu Garmendia, Josu |
|
|
|
|
|
1975.12.23 |
|
Montoya Castro, Mikel |
|
|
|
|
|
1975.12.31 |
|
1976-1982 |
|||||||
Errazkin Beldarrain, Jose Manuel “Otsua” |
|
|
|
|
|
1976.09.26 |
Espainiar estatua |
Elizetxea Arbiza, Iñaki |
|
|
|
|
|
1977.10.20 |
|
Arrospide Arruabarrena, Josefa |
|
|
|
|
|
1978.03.27 |
|
Irazusta Gurrutxaga, Jose |
|
|
|
|
|
1979.10.09 |
|
Zabala Legarreta, Mikel |
|
|
|
|
|
1979.10.09 |
|
Aranburu Lete, Jose Mari |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
1980.05.27 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Goikoetxea Aranburu, Tomas |
|
|
|
|
|
1980.08.27 |
|
Telletxea Goikoetxea, Cristobal |
|
|
|
|
|
1981.03.29 |
|
Izagirre Santesteban, Juan Bautista |
|
|
|
|
|
1981.04.01 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Monzon Martinez de Arenaza, Maria Asun |
|
|
|
Kazetaria |
Espainiar estatua |
1981.07.17 |
|
Irastorza Goitia, Ostaizka |
|
|
|
|
|
1981.10.21 |
|
Izagirre Arbiza, Martin |
|
|
|
|
|
1982.02.08 |
|
Lizasoain Elosegi, Fernando Miguel |
Hernani |
Hernani |
|
ETAmko kidea |
Espainiar estatua |
1982.03.02 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) - Puerto de Santa Mariako Espetxe Zentrala (Cadiz) |
Lizeaga Azkue, Fernando |
|
|
|
|
|
1982.03.02 |
|
Telletxea Goikoetxea, Gema |
|
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1982.03.03 |
Yeseriasko Espetxe Probintziala (Madrid) |
Idarreta Mendiola, Saturnino |
|
|
|
|
|
1982.06.03 |
|
Lopez Torres, Felix “Neron” |
|
|
|
|
|
1982.06.03 |
|
Osa Garmendia, Angel |
|
|
|
|
|
1982.06.03 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Arnaiz Etxeberria, Xabier |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1982.06.09 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Izeta Pikabea, Jokin |
|
|
|
|
|
1982.06.09 |
|
Jimenez Berridi, Xabier |
|
|
|
|
|
1982.06.09 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Zabaleta Elosegi, Jose Javier |
Hernani |
|
39 |
ETAko kidea |
Frantziar eta espainiar estatuak |
1982.06.09 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Zabaleta Elosegi, Juan Luis |
Hernani |
|
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1982.06.09 |
|
Bergara Domeño, Juan Carlos |
|
|
|
|
|
1982.09.26 |
|
1983-2021 |
|||||||
Beroz Soraluze, Jose Mari |
|
|
|
|
|
1984.00.00 |
Espainiar estatua |
Esnaola Lasa, Joxe |
|
|
|
|
|
1984.00.00 |
|
Intxauspe Aranburu, Inaxio |
|
|
|
|
Espainiar estatua |
1984.06.15 |
Herrera de la Manchako Espetxea (Ciudad Real) |
Miner Aldabalde, Kepa |
Hernani |
Hernani |
49 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1984.06.15 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Vilanueva Labayen, Fermina |
Hernani |
Hernani |
34 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1984.06.15 |
Yeseriasko Espetxe Probintziala (Madrid) |
Pagola Kortajarena, Jose Antonio |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1984.06.17 |
Espainiar estatua |
Pagola Kortajarena, Marcos |
|
|
|
|
|
1984.06.17 |
|
Pagola Kortajarena, X |
|
|
|
|
|
1984.06.17 |
|
Pagola Kortajarena, X (2) |
|
|
|
|
|
1984.06.17 |
|
Pagola Kortajarena, X (3) |
|
|
|
|
|
1984.06.17 |
|
Pagola Kortajarena, X (4) |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1984.06.17 |
|
Alberdi Beristain, Francisco Javier |
|
|
|
|
|
1984.07.06 |
|
Lujanbio Galdeano, Francisco Javier |
Hernani |
Hernani |
29 |
ETAko kidea |
Frantziar estatua |
1984.07.16 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Pagazartundua Ruiz, Iñaki |
|
|
|
|
|
1984.11.27 |
|
Arteaga Olano, Manu |
|
|
|
|
|
1985.03.28 |
|
Pikabea Ugalde, Roxario |
|
|
|
|
|
1986.04.08 |
Espainiar estatua |
Imaz Oiartzabal, Jose Mari |
|
|
|
|
|
1987.00.00 |
Espainiar estatua |
Noble Goikoetxea, Inmakulada |
Ezkurra |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1987.01.26 |
Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) |
Dorronsoro Mocha, Juncal |
|
|
|
|
|
1987.07.24 |
Espainiar estatua |
Aira Alonso, Kepa |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1987.08.18 |
|
Martinez Mata, Cristina |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
1987.11.19 |
Espainiar estatua |
Imaz Izagirre, Eleuterio |
|
|
|
|
|
1988.05.03 |
|
Oiarbide Aldasoro, Inaxio “Txilibita” |
|
|
|
|
|
1988.07.11 |
Espainiar estatua |
Beroz Larburu, Tomas |
|
|
|
|
|
1989.04.23 |
|
Murua Alberdi, Imanol |
Donostia |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1990.00.00 |
|
Aldasoro Artola, Juan Mari |
|
|
|
|
|
1990.01.18 |
|
Aldasoro Balamendia, Jose Mari |
|
|
|
|
|
1990.01.18 |
|
Zabaleta Azurmendi, Francisco |
|
|
|
|
|
1990.09.23 |
|
Zabaleta Elosegi, Francisco Javier |
Hernani |
|
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1990.09.23 |
Espainiar estatua |
Apeztegia Jaka, Karlos |
|
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1991.00.00 |
|
Idigoras, Jone |
|
Hernani |
|
|
Frantziar estatua |
1991.03.20 |
Paris |
Arregi Goikoetxea, Jon |
|
|
|
|
|
1992.05.16 |
|
Lareki Dorronsoro, Xabier |
Hernani |
Hernani |
35 |
|
Frantziar estatua |
1992.08.21 |
Donibane Lohizune |
Murua Gelbenzu, Izaskun |
|
|
|
|
|
1993.00.00 |
Espainiar estatua |
Arrondo Iruin, Begoña |
Hernani |
Hernani |
31 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1993.09.23 |
Espainiar estatua |
Goikoetxea Elorza, Pedro Mari |
|
|
|
|
|
1993.09.28 |
|
Goikoetxea Errazkin, Pello |
|
|
|
|
|
1993.09.28 |
|
Plaza Lujanbio, Juan Pedro |
|
|
|
|
|
1994.06.29 |
|
Pikabea Ugalde, Kepa |
Lesaka |
Hernani |
38 |
ETAko kidea |
Frantziar estatua |
1994.07.07 |
|
Arrue Idigoras, Oskar |
|
|
|
|
|
1994.12.17 |
Espainiar estatua |
Barrena Verdel, Josu |
|
|
|
|
|
1995.07.13 |
|
Perez Arruabarrena, Jon Imanol |
|
|
|
|
|
1995.07.13 |
|
Torres Sanchez, Imanol |
|
|
|
|
|
1995.07.13 |
|
Elkoro Aiastui, Iñigo |
|
|
|
|
|
1995.08.17 |
Espainiar estatua |
Etxeberria Mendizabal, Gabino |
|
Hernani |
|
ETAko kidea |
Frantziar estatua |
1996.07.23 |
|
Alonso Abad, Fernando |
Bilbao |
Hernani |
34 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1996.08.10 |
Villena I Espetxe Probintziala (Alicante) |
Murga Zenarruzabeitia, Andoni |
Bilbao |
Hernani |
28 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1996.08.10 |
|
Cristobal Irigoyen, Erlantz |
|
|
|
|
|
1996.11.18 |
Espainiar estatua |
Pereira Arizkun, Alejandro |
|
|
|
|
|
1996.11.18 |
Espainiar estatua |
Ezeiza Aierra, Asier |
Hernani |
Hernani |
30 |
ETAko kidea |
Frantziar estatua |
1996.11.19 |
|
Garcia Montero, Urtzi |
Hernani |
Hernani |
28 |
|
Frantziar estatua |
1996.12.14 |
Donibane Garazi |
San Juan de Pie de Port |
|
|
|
|
|
|
|
Arabietorre Las Peñas, Aritz |
|
|
|
|
|
1997.02.13 |
Espainiar estatua |
Casillas Rodriguez, Martin |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
1997.02.13 |
Espainiar estatua |
Mendiable Apezetxea, Gaizka |
|
|
|
|
|
1997.02.13 |
Espainiar estatua |
Novoa Martin, Jorge |
|
|
|
|
|
1997.02.13 |
Espainiar estatua |
Morcillo Torres, Antton |
Donostia |
Hernani |
|
|
|
1997.02.18 |
Espainiar estatua |
Ormazabal Lizeaga, Asier |
Donostia |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
1997.11.26 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Ostolaza, Mikel |
|
|
|
|
|
2000.04.16 |
Espainiar estatua |
Imaz Basurto, Gorka |
|
|
|
|
|
2000.04.19 |
Espainiar estatua |
Solano Salaberria, Jokin |
|
|
|
|
|
2000.04.26 |
Espainiar estatua |
Aira Urruzola, Urtzi |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Gasamanes, Jon |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Gurrutxaga Rafael, Iñaki |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Kijera Uranga, Unai |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
|
Lorenzo Quintela, Iñaki |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Telleria Lujanbio, Ander |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Villar Martin, Jon Ander |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Zuloaga Larrea, Ailetz |
|
|
|
|
|
2000.04.27 |
Espainiar estatua |
Garmendia, Jon |
|
|
|
|
|
2000.05.16 |
Espainiar estatua |
Hernandez Gil, Joxerramon |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2000.05.16 |
Espainiar estatua |
Sanchez Ballesteros, Oskar |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2000.05.16 |
Espainiar estatua |
Velez Del Valle, Carlos |
|
|
|
|
|
2000.05.16 |
Espainiar estatua |
Alonso Olariaga, Eneko |
|
|
|
|
|
2000.05.17 |
Espainiar estatua |
Pikabea Ugalde, Angel |
Hernani |
Hernani |
42 |
ETAko kidea |
Frantziar estatua |
2000.09.00 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Epelde Agirre, Aiora |
|
|
|
|
|
2001.03.06 |
Espainiar estatua |
Aranburu Sudupe, Gotzon |
Azpeitia |
Hernani |
27 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2002.00.00 |
Villena I Espetxe Probintziala (Alicante) |
Cruz Arrozpide, Angel |
|
|
|
|
|
2002.01.30 |
Frantziar estatua |
Balda Arruti, Josune |
Oiartzun |
Hernani |
36 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2002.02.18 |
Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid) |
Cano Hernandez, Pedro Mari |
Hernani |
Hernani |
34 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2002.03.31 |
Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid) |
Aizpurua Giraldo, Eneko |
|
|
|
|
|
2002.04.19 |
|
Miner Canflanca, Iñaki |
|
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2002.05.00 |
Espainiar estatua |
Miner Villanueva, Imanol |
Hernani |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2002.05.14 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Kamio Etxeberria, Jose Luis |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2002.09.22 |
|
Bakedano Maidagan, Oihana |
Hernani |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2002.10.03 |
Brievako Espetxea (Avila) |
Urzelai Bengoa, Ixone |
|
Hernani |
|
Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea |
Espainiar estatua |
2003.02.05 |
Vitoria-Gasteiz |
Garcia Montero, Ainhoa |
Hernani |
Hernani |
28 |
ETAko kidea |
Frantziar eta espainiar estatuak |
2003.05.00 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Sagarzazu Gomez, Jose Candido |
Hernani |
|
28 |
|
Frantziar estatua |
2003.07.30 |
Frantziar estatua |
Ezkerra Segurajauregi, Aitziber |
|
|
|
|
|
2003.10.08 |
|
Fernandez Iradi, Ibon |
Donostia |
Hernani |
32 |
ETAko kidea |
Frantziar eta espainiar estatuak |
2003.12.08 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Arruarte Santa Cruz, Garikoitz |
Hernani |
Hernani |
23 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2003.12.29 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Loran Lafourcade, Gorka |
Hernani |
Hernani |
25 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2003.12.29 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Zubimendi Izaga, Araitz |
Hernani |
Hernani |
28 |
Segiko kidea |
Frantziar estatua |
2005.01.28 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Zaldua Iriberri, Miren Itxaso |
Hernani |
Hernani |
32 |
ETAko kidea |
Frantziar estatua |
2005.03.23 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Igarriz Izeta, Marta |
Hernani |
Hernani |
33 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2005.04.10 |
Castelloko Espetxe Probintziala |
Morcillo Torres, Gracia |
Donostia |
Hernani |
38 |
|
Frantziar eta espainiar estatuak |
2006.01.25 |
Saintes (Frantzia/Francia) |
Olano Olano, Juan Mari |
Gaintza |
Hernani |
52 |
Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea |
Espainiar estatua |
2007.09.11 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Pascual Muneta, Garikoitz |
Hernani |
Hernani |
29 |
|
Frantziar estatua |
2008.02.12 |
Baiona |
Fano Aldasoro, Unai |
Hernani |
Larrabetzu |
30 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2008.09.23 |
|
Bakedano Cuaresma, Ainara |
|
Hernani |
|
Segiko kidea |
Espainiar estatua |
2009.00.00 |
|
Santa Cruz Ugalde, Iraitz |
Hernani |
Hernani |
25 |
|
Espainiar estatua |
2009.03.12 |
Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid) |
Garcia Otamendi, Mikel |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2009.03.31 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Zabaleta Galdeano, Txaber |
|
|
|
|
|
2009.03.31 |
|
Arrieta Erauskin, Aitzol |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2009.04.23 |
Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid) |
Balerdi Ugalde, Egoitz |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2009.04.23 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Ezeiza, Jon |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2009.04.23 |
Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid) |
Olano Zabaleta, Asier |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2009.04.23 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Oñate Arrospide, Ekhi |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
2009.04.23 |
Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid) |
Telleria Aldaregia, Ekaitz |
Hernani |
Hernani |
23 |
|
Espainiar estatua |
2009.04.23 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Beloki, Elena |
Laudio |
Hernani |
47 |
|
Espainiar estatua |
2009.04.29 |
Espainiar estatua |
Zapiain Zabala, Iñaki |
|
|
|
|
|
2009.04.29 |
|
Larretxea Mendiola, Joanes |
Hernani |
Hernani |
25 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2009.10.15 |
Frantziar eta espainiar estatuak |
Camacho Elizondo, Jose Agustin |
Hernani |
Hernani |
37 |
|
Espainiar estatua |
2010.02.18 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Mariezkurrena Urkizu, Juan Mari |
Hernani |
Hernani |
57 |
|
Espainiar estatua |
2010.02.18 |
Extremerako Espetxea (Madrid) |
Aginagalde Ugartemendia, Beñat |
Hernani |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2010.02.28 |
|
Agirresarobe Pagola, Gurutz |
Donostia |
Hernani |
32 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2010.08.06 |
Soto del Realgo Espetxea (Madrid) |
Errazkin Telleria, Ugaitz |
Hernani |
Hernani |
27 |
ETAko kidea |
Espainiar estatua |
2012.02.18 |
|
Enparantza, Jon |
|
Donostia |
|
|
Espainiar estatua |
2019.02.28 |
|
DATARIK GABE |
|||||||
Aristimuño, Isabel |
|
|
|
|
|
|
|
Arrozpide, Gurutz |
|
|
|
|
|
|
Espainiar estatua |
Lareki Dorronsoro, Juncal |
|
|
|
|
|
|
Espainiar estatua |
Makazaga, Jesus Mari |
|
|
|
|
|
|
|
Rojo Gonzalez, Juan Ramon |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
|
Espainiar estatua |
Soraluze, Maritxu |
|
|
|
|
|
|
Espainiar estatua |
Telleria Lujanbio, Anjel |
|
Hernani |
|
|
Espainiar estatua |
|
Espainiar estatua |
Uria, Juanjo |
|
|
|
|
|
|
|
X, Beto |
|
|
|
|
|
|
Espainiar estatua |
X, Isabel “Tapatxulos” |
|
|
|
|
|
|
|
X, Jose Joakin “Piper” |
|
|
|
|
|
|
|
X, Jose Mari “Melenas” |
|
|
|
|
|
|
|
“Kixko” |
|
|
|
|
|
|
|
“Markexa” |
|
|
|
|
|
|
|
[409] HUA, 1997, Bozeramaileen batzarra 2/97.
[410] HUA, 1998, Bozeramaileen batzarra 8/98.
[411] HUA, (data gabe), Batzorde eraketa (zenbaki gabe).
[412] HUA, (data gabe), Batzorde eraketa (zenbaki gabe.)
[413] HUA, 2004, Bozeramaileen batzarra 1/04.
[414] Horri dagokionez, funtsezkoa izan da Hernaniko presoen senideek emandako informazioa. Bestalde, esan beharra dago Euskal Memoriak argitaratu berri duen argitalpen batean 127 hernaniar espetxeratu zituztela 1964tik (Bustillo et al., 2021).
[415] Lasagabaster, (Noticias de Gipuzkoa, 2015eko otsailak 10).
[416] Iñaki Lasagabasterrek 2019ko urriaren 25ean egindako hitzaldia, “Gestión federal de los sistemas de prisiones: una visión comparada” mintegian.
[417] Sare ekimenak eta preso hernaniarren senideek emandako informazioa.