Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
3.
SEGURTASUN FISIKOAREN,
PSIKIKOAREN ETA
MORALAREN URRAKETA
Giza eskubideen urraketa larriei dagokienez, Euskal Herrian azken hamarkadetan izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan leku nabarmena izan dute segurtasun fisikoarekin, psikikoarekin eta moralarekin lotutako eskubideen urraketek.
Pertsonen segurtasunerako eskubide hori giza duintasunaren barruan kokatzen da. Nazioarteko hitzarmen eta itunek babestu beharreko ondasun edo balio komuntzat hartzen dute giza duintasuna, oinarrizko eskubideen funtsa baita. Zentzu horretan, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak (OEG), I “Duintasuna” izenburupean, pertsonen segurtasunerako eskubidea hartzen du barne, honako hauez gain: bizitzeko eskubidea eta torturaren, esklabotzaren eta bortxazko lanen debekua[366].
Dena den, Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak (GEGI) baino ez du berariaz aipatzen pertsonen segurtasun fisikorako, psikikorako eta moralerako eskubidea, Giza Eskubideen Amerikako Konbentzioaren (GEAK) 5. artikuluaren bidez[367]. Halaber, egungo Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 3. artikuluak pertsonen segurtasunerako eskubidea aipatzen du, eta honako hau adierazten du 1. puntuan: “Pertsona guztiek dute eskubidea segurtasun fisikoa eta psikikoa izateko”[368].
Bestetik, tortura da egindako kalte nagusia, bai nazioartean, bai azken urteetan Hego Euskal Herrian dokumentatutako kasuetan, 1960tik gaurdaino.
Horrekin lotuta, 1945erako, torturak eta tratu txarrek zuzenean giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei eraso egiten zietela adierazten zuen Nazio Batuen Sortze Gutunak. Estatu sinatzaileek modu unibertsalean sustatu behar zituzten eskubide eta askatasun horiek[369]. Gerora, kasu honetan ere nazioartean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 1948an berariaz debekatu zituen tortura, zigor edo tratu krudelak, ankerrak eta umiliagarriak, bosgarren artikuluaren bidez[370]. 1966an, berriz, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 7. artikuluak honako hau zehaztu zuen: “inori ez zaio esperimentu mediko edo zientifikorik egingo, modu askean baimena eman ezean”[371]. Hala, tratu txarren aurrean babesteko bi tresna unibertsal horiek izan ziren aurrekari nabarmenenak, 1984an Torturaren eta bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker eta Umiliagarrien Aurkako Konbentzioak tortura behin betiko debekatu aurretik[372].
Bestetik, nabarmentzekoa da 1950ean Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena (GEEH) onartu zutela Europan. Honela zioen hirugarren artikuluak: “inork ezingo du pairatu torturarik, ezta zigor edo tratu anker edo umiliagarririk ere”. Dena den, artikulu horrek ez du oinarrizko xedapenik eta ez ditu debekuaren esparruak mugatzen, hortaz, zaildu egiten du interpretazioa[373]. Gerora, 1987an, Tortura eta Zigor edo Tratu Anker edo Umiliagarriak Prebenitzeko Europako Hitzarmena sinatu zen[374], 1984ko torturaren aurkako nazioarteko itunaren homologoa.
Babes esparru hori bera islatu zen Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean. Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak aldarrikatu zuten gutuna, 2000ko abenduan. Hain zuzen ere, laugarren artikulua GEEHko hirugarren artikuluaren hitzez hitzezko kopia bat da. Hala, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak indartu egin zuen torturaren debekua, “araudiaren eta EBren jarduketen egokitzapena indartuz”[375].
Orokorrean, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gaur egunera arte, nazioarteko zuzenbideak eta nazioartean zein Europan garrantzi handiena duten erakundeek etengabe salatu dute (hitzarmenen, itunen... bidez) tortura, oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Halaber, ustezko tortura-delitua behar bezala ikertu ez denean, kasua preskribatzearen aurka egin dute. Dena den, esanguratsuena zera da, erabaki horiek derrigorrez bete beharreko xedapenetan geratu direla finkatuta. Hau da, arau inperatiboak (ius cogens) dira estatuentzat[376].
Aurretiazko kontsiderazio hauetan oinarrituta, pertsonen segurtasun fisiko, psikiko eta moralarekin lotutako giza eskubideen urraketa mota hau (edo hauek) historiaren ikuspegitik ikertzeko funtsezko alderdi bat[377] zera da, ikerketa egoki bat ez egotea bera (Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera) Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmeneko 3. artikulua urratzea dela. Espainiaren kasuan, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen estandarren kontrolerako nazioarteko hainbat erakundek salatu dute betebehar prozesal hori ez dela betetzen, eta inkomunikatutako atxiloketen kontrola ez dela “behar adinakoa eta eraginkorra”; hala nola CPT-k 2007an, Amnistia Internazionalak edo Human Rights Watchek. Espainiako egungo terrorismoaren aurkako legediaren aplikaziotik eratorriak dira salaketa horiek[378], eta azken urteetan eragina izan dute Espainiako eta Europako auzitegien epaietan[379].
Historiaren ikuspegitik eta espainiar estatuan 1960ko hamarkadatik aurrera gertatutakoan zentratuta, kontuan izan beharreko beste alderdi bat zera da, torturaren praktikak ustez etenik gabe jarraitu duela azken hirurogei urteetan, Kriminologiaren Euskal Institutuak (KREI) 2017an argitaratutako txostenetik ondoriozta daitekeen moduan[380]. Zehazki, 2014ko ekainean hasitako ikerketa baten emaitzak argitaratu zituzten urte hartako abenduan. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren enkarguz egin zuten ikerketa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1960 eta 2014 artean izandako tortura eta tratu txarretan oinarrituta. “Poliziaren funtzionario publikoen aldetik tratu txarrak eta/edo torturak jasan izana modu publiko eta/edo judizialean salatu zuten” pertsonen 4.113 kasu identifikatu direla adierazten du amaierako txostenak. Guztira 3.415 pertsonak salatu zituzten torturak; izan ere, % 17k behin baino gehiagotan salatu zuen urratze mota hori jasan izana. Halaber, Nazio Batuen Istanbulgo Protokoloa aplikatu zitzaien 202 pertsonari eta 500 lekukotza zuzen jaso dira. Egiletzari dagokionez, mota honetako urratze gehienak, ustez, Estatuko Segurtasun Indarrek eta Kidegoek egin zituzten atxilotze-aldian zehar, atxilotua instrukzioko epailearen aurrean aurkeztu aurretik eta inkomunikazio-egoeran[381].
Bestetik, 2008an, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak (Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailaren mendekoa) txosten bat egin zuen eta, bertan, bizitzeko eskubidearen urraketez gain, modu espezifikoan egituratzen ziren segurtasun fisikoarekin eta psikikoarekin lotutakoak[382]. Gainera, 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Argituzek eta Euskal Memoriak giza eskubideen urratzeak kategorizatu zituzten, herri mailan egindako memoria historikoari buruzko azterlanetan datuak jasotzeko datu-base espezifiko bat egituratu ahal izateko[383]. Kategoria horietako batek urraketa fisiko eta psikikoei egiten die erreferentzia. Bost azpikategoria bereizten dira:
— Atentatuak eta eraso fisikoak.
— Bahiketak.
— Poliziaren zaintzapean/torturak.
— Legez kanpoko atxiloketak, bahiketak eta eremuetan egindako galdeketak, indarkeria eta mehatxuak erabilita.
— Motibazio politikoko bortxaketa sexualak.
— Egiaztatze eta informazio sakonagoa behar duten kasuak.
Hala, sailkapen hori kontuan hartuz gero, segurtasun fisikoaren, psikikoaren eta moralaren eskubidea urratu den 313 kasu dokumentatu dira Hernanin, eta 258 biktima. Hortaz, hainbat pertsonak behin baino gehiagotan jasan dituzte urratze honen baitako sei azpikategorietako bat edo batzuk.
258 biktimen artetik, 207 gizonak dira, 43 emakumeak eta zortzi kasutan ez dugu generoa ezagutzen. Gutxienez 208 Hernanin jaioak eta/edo bertako bizilagunak dira. Gainerakoen kasuan ez dugu datu zehatzik, baina Hernanin atxilotu edo torturatu zituzten.
Enbata aldizkaritik ateratako irudia. 1968
(Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren Fondoa).
Bestetik, azpikategoria nagusia torturarena da. Izan ere, 181 hernaniar izan dira (148 gizon eta 33 emakume) 219 tortura kasu desberdin salatu diztuztenak; hau da, dokumentatutako pertsonen % 70,16a eta kasuen % 69,96a tortura-kasuekin daude lotuta. Tortura-kasuen % 100ean, testigantza izan da proba-elementu bakarra (idatzia edo ahozkoa, ikus-entzunezko grabaketa baten bidez). Hori oso garrantzitsua da; izan ere, polizia, epaile eta medikuen txostenik ez egotea zigorgabetasunaren egiaztatzaile izan daiteke, urraketa mota horren erabilerari dagokionez. Beraz, dokumentu-frogarik ez izateak ekarri du, zuzenean lekukoen froga bildu ahal izan den kasuetan, Aranzadik eta beste erakunde batzuek egindako elkarrizketetan poliziaren zaintzari eta jasandako tratu txarrei buruzko alderdi zehatzetan sakontzeko eta horiek nabarmentzeko ahalegina egitea.
SALATUTAKO TORTURA-KASUEN KOPURUA*
|
GUARDIA ZIBILA |
POLIZIA NAZIONALA |
ERTZAINTZA |
BESTE BATZUK |
GUZTIRA |
IVAC{77} |
1792 |
1786 |
336 |
199{78} |
4113{79} |
Euskal Memoria{80} |
2348 |
2677 |
407 |
238{81} |
5670 |
Balorazio Batzordea (Eusko Jaurlaritza){82} |
|
|
|
|
72{83} |
HERNANI |
98 |
74 |
39 |
9 |
220 |
* 1960 eta 2012 artean 181 pertsona daude torturatuak izan direnak. Hala ere, aldi historikoetan banatzerakoan, pertsona batzuk bi edota hiru aldietan azaltzen dira, biktima kopurua 194ra iritsiz. Zehazki, 8 dira bi aldi historiko edo gehiagotan aurkitu daitezkeenak eta 1960-1975 talde barnean daudenak. Era berean, 5 pertsona dira 19761982 taldean daudenak eta azkeneko aldi historikoan ere torturatuak izan direnak.
BIKTIMEN ETA TORTURA-KASUEN KOPURUA,
ALDI HISTORIKOEN ARABERA
ALDI HISTORIKOA |
BIKTIMA KOPURUA |
KASU KOPURUA |
1960 - 1975 |
26 |
30 |
1976 - 1982 |
40 |
45 |
1983 - 2012 |
128 |
144 |
HERNANI |
194 |
219 |
Egiletzari dagokionez, guztira salatutako 219 kasuetan, salatzaileek honako hauek adierazten dituzte: Guardia Zibila 98 kasutan (kasuen % 44,75a), Polizia Nazionala[384] 73 kasutan (% 33,33), Ertzaintza 39tan (% 17,81), Frantziako polizia bostetan (% 2,28), espetxeko funtzionarioak bitan (% 0,91) eta beste bi kasutan ez da egiletza ezagutzen.
Aldi historikoaren arabera, 26 pertsonak salatu dute 1960 eta 1975 artean jasan zituztela torturak, 40k 1976 eta 1982 artean eta 128k 1983tik aurrera; 2012an dokumentatu zen Hernanirekin lotutako azken tortura-salaketa. Hortaz, 30 kasu izan ziren diktaduran zehar (% 13,70), 45 trantsizioan zehar (% 20,55) eta 144 (% 65,75) sistema demokratikoa ezarri ondoren. Beraz, kasuen eta biktimen erdiak baino gehiago 1983az geroztikoak dira. Halaber, 2000. urtean dokumentatu ziren kasu gehien, 23 kasu; hurrengoak 1982 eta 1984 dira, 17 eta 14 kasurekin, hurrenez hurren.
POLIZIAREN ZAINTZAPEAN TORTURAK
JASO IZANA SALATU DUTEN PERTSONAK
IZENA |
JAIOTERRIA |
BIZILEKUA |
ADINA |
ESTATUSA |
EGILETZA |
DATAK |
LEKUA |
1960-1975 |
|||||||
Unzueta Ochotorena, Angel |
Hernani |
Hernani |
29 |
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1963 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
|
|
|
34 |
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1968 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
|
|
|
46 |
|
Guardia Zibila |
1980.07.16 |
|
Perurena Egiguren, Maria Begoña |
Hernani |
Hernani |
22 |
|
Guardia Zibila |
1964.11.05 |
|
Larretxea Goñi, Miguel Angel |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Kidego Nagusia (Gizarte Ikerketako Brigada) |
1965 |
|
Aguirre Ezeiza, Paulo |
Errezil |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1966 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1969 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1976 |
|
Agirretxe Galarraga, Jon |
Errezil |
Hernani |
20 |
|
Guardia Zibila |
1967 |
|
|
|
|
21 |
|
Guardia Zibila |
1968 |
|
Telleria Zuaznabar, Sabino |
Hernani |
Lasarte Oria |
|
|
Guardia Zibila |
1968.01.18 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Recondo Mugica, Juan Jose |
Hernani |
Getaria |
49 |
Gudaria, militante antifrankista Gudari, Militante antifranquista |
Guardia Zibila |
1968.08.05 |
Donostia |
Izagirre Santesteban, Juan Bautista |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea, HBko batzarkidea |
Guardia Zibila |
1968.10 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1970.02 |
|
|
|
|
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1979 |
|
|
|
|
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.09 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.26 |
|
Azkue, Angel |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1970 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Antunez Lopez, Francisco Miguel |
Melilla |
Donostia |
18 |
Zinegotzia, Sindikalista |
Guardia Zibila |
1971 |
Hernani |
Goikoetxea Arruabarrena, Joseba |
Astigarraga |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1972.03.21 |
|
Olazabal Peñagarikano, Resurreccion |
Beizama |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1973 |
|
Zubillaga Goñi, Jose Maria |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1973.03.02 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1976.03.24 |
|
Olano Zubiri, Jose Manuel |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Poliziaren Kidego Nagusia |
1973.03.29 |
|
Lizarribar Urrillun, Arantxa |
Urnieta |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1973.06.23 |
Hernani |
Insausti Ansa, Jose Ramon |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Poliziaren Kidego Nagusia |
1973.06.23 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Apaolaza Beraza, Jose Miguel |
Zumarraga |
Hernani |
24 |
LKI ETA Vl-ko kidea Miembro de LCR ETA VI |
Guardia Zibila |
1974 |
Tolosa |
|
|
|
26 |
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1976 |
|
Ochotorena Eguileor, Jose Antonio |
Hernani |
Hernani |
23 |
ETAko kidea |
Poliziaren Kidego Nagusia |
1974.04.14 |
|
Diez De la Fuente, Pablo |
|
Lezo |
|
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1974.06.08 |
|
Eguiguren Recalde, Rafael |
|
Hernani |
|
LKI ETA Vl-ko kidea Miembro de LCR ETA VI |
Guardia Zibila |
1974.10.18 |
Guardia Zibilaren Tolosako kuartela |
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1976.09.26 |
Errenteria |
Mingo Otaegi, Xabier |
Lazkao |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1975 |
|
O.O., J.M. |
Gaintza |
Hernani |
20 |
Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea |
Guardia Zibila |
1975 |
|
|
|
|
23 |
|
Guardia Zibila |
1978 |
|
|
|
|
52 |
|
Ertzaintza |
2007.09.09 |
|
Gonzalez Rollan, Iosu |
Tordesillas |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1975 |
|
Arruabarrena Usabiaga, Cristina |
Hernani |
Lazkao |
|
|
Guardia Zibila |
1975 |
|
Albistur Bermudez, Joseba Iñaki Felipe |
Hernani |
Lazkao |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1975.05.23 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Sanchiz Corzo, Carlos |
Hernani |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
1975.06.07 |
|
|
|
|
33 |
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.10 |
Bartzelona |
1976-1982 |
|||||||
Mugica Uzcudun, Mari Carmen |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1976.09.26 |
|
Arregi Perurena, Cornelio |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1976.09.26 |
|
|
|
|
|
|
Frantziako Polizia |
1988.01.20 |
Sara |
Errazkin Beldarrain, Joxe Manuel |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1976.09.26 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.17 |
|
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
1996.04.01 |
|
|
|
|
|
|
Espetxeko funtzionarioak |
1999.11.29 |
Alcala Mecoko espetxea Prision Central Alcala Meco |
Ugalde Agirresarobe, Jokin |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1976.10.20 |
|
Arrozpide Arruabarrena, Josefa |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1978.03.07 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Arruabarrena, Ignacia |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Kidego Nagusia |
1978.03.07 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Zabala Legarreta, Mikel |
Hernani |
|
|
|
Guardia Zibila |
1979.10.09 |
Hernani |
Garmendia Zabala, Urpiano |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1979.10.09 |
Donostia |
Irazusta Gurrutxaga, Joxe |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1979.10.09 |
|
Leonet, Francisco |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1979.10.11 |
|
Zabaleta Elosegi, Juan Luis |
Hernani |
|
|
|
Guardia Zibila |
1979.12.28 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1981.09.25 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1986.11.05 |
|
Aranburu Lete, Jose Maria (Txemari) |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1980.05.17 |
Carabanchel, Soria, Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Langraitz, Ciudad Real, Herrera de la Mancha, Cuenca, Ourense, Villabona (Asturias), Iruña (Nafarroa). |
Perez Dorronsoro, Esteban |
Hernani |
Legorreta |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1980.12.04 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1981.05.13 |
|
S.U., M. |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
|
Sindikalista |
Guardia Zibila |
1981 |
|
Telletxea, Cristobal |
|
|
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1981.03.29 |
Hernani |
Zabaleta Elosegi, Koro |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1981.09.25 |
|
Lujanbio Galdeano, Juan Bautista |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1981.09.25 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1985.06.17 |
|
Zabaleta Elosegi, Francisco Javier |
Hernani |
|
|
|
Guardia Zibila |
1981.09.25 |
Hernani |
Irastorza Goitia, Ostaixka |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1981.10.21 |
|
U.O., J.L. |
Legorreta |
Hernani |
|
ETApm-ko kidea |
Guardia Zibila |
1982 |
|
Lizasoain Elosegi, Fernando Miguel |
Hernani |
Hernani |
|
ETAm-ko kidea |
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.03.02 |
|
Lopez Torres, Felix |
|
Hernani |
|
Sindikalista |
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.02 |
|
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
1997.04.09 |
|
Arnaiz Etxeberria, Xabier |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.03 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Rekondo Sanz, Arantza |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.03 |
|
Idarreta Mendiola, Saturnino |
Hiriberri |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.03 |
|
Bautista Izagirre, Juan |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.09 |
|
Diaz Lopez, Ruben |
Mieres |
Hernani |
|
Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
1982.06.09 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Etxarri Artola, Joxe |
Hernani |
Hernani |
|
Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
1982.06.09 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Izeta Pikabea, Jokin |
Hernani |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.09 |
|
Jimenez Berridi, Francisco Javier |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1982.06.09 |
|
Apaolaza Ziagaran, Manuel Agustin |
|
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1982.06.10 |
Bartzelona |
Izagirre Arbiza, Martin |
Hernani |
Hernani |
|
ETApm-ko kidea |
Guardia Zibila |
1982.07.08 |
Hernani |
Sasiain Arrillaga, Jose Maria |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1982.10.15 |
|
Uria Zubiarrain, Juan Jose |
Hernani |
Hernani |
31 |
Alkatea |
Espainiar estatua |
1982.12.09 |
Madril |
1983-2012 |
|||||||
Leonet Perurena, Angel |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1983.07.13 |
|
Galdeano Iriberri, Jose Ramon |
Hernani |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1983.07.13 |
|
B.S., J.M. |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1984 |
Hernani |
Etxandi Aldalur, Iñaki |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1984 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1987 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1989 |
|
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
1995 |
|
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
1996 |
|
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
1997 |
|
Lorenzo Quintela, Iñaki |
Bilbao |
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1984.05.21 |
|
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Villanueva Labaien, Maria Fermina |
Anue |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.15 |
|
S.A., M. |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.15 |
|
Intxauspe Aranburu, Inaxio |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.15 |
|
Pagola Kortajarena, Jose Antonio (Joxean) |
Hernani |
Ubide |
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.17 |
Las Palmas Kanaria Handikoa |
|
|
|
|
|
|
|
|
F.P., D. |
Badajoz |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1984.06.19 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Esnaola Lasa, Jose Antonio |
|
Hernani |
|
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
1984.06.28 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Irastorza Goitia, Jose Julian |
Hernani |
Urnieta |
|
|
Guardia Zibila |
1984.09.16 |
|
|
|
|
|
|
Guardia Zibila |
1993.09.21 |
Donostia |
Urdanpilleta Larrarte, Jose Angel |
|
Lasarte Oria |
|
ETAko kidea |
|
1984.10.17 |
Hernani |
Urdangarin Casado, Elena |
Hernani |
Ibarra |
|
|
Guardia Zibila |
1984.10.19 |
|
Telletxea Goikoetxea, Gemma |
|
Hernani |
|
ETAko kidea |
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1985.02.01 |
|
Oneka Otaegi, Julian |
|
Hernani |
|
|
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1985.05.19 |
|
Arabiatorre Sagarna, Antonio |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1985.09.26 |
|
G.I., J.M. |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1985.11.25 |
|
Ormazabal Ibarguren, Goreti |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
15 |
ETAko militante baten familiakoa |
Guardia Zibila |
1986.07.24 |
Anoeta |
Yuste Anabitarte, Francisco Luis |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1986.08.17 |
|
Bereziartua Zelarain, Alberto |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1986.08.17 |
|
Loran Iturbide, Pedro Maria |
Andoain |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1986.11.07 |
|
G.E., L. |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1987 |
|
Noble Goikoetxea, Inmakulada |
Ezkurra |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
1987.01.16 |
|
Goikoetxea Errazkin, Peio |
|
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1987.06.25 |
Senpere |
Lareki Arrozpide, Marcos |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1987.07.24 |
|
Lareki Dorronsoro, Junkal |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1987.07.24 |
|
Dorronsoro Mocha, Juncal Libertad |
Barcelona |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1987.07.24 |
|
Imaz Oiartzabal, Jose Mari |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1987.09.18 |
|
Martinez Mata, Cristina |
|
Hernani |
37 |
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1987.11.19 |
|
Zelarain Perez, Jose Maria |
Donostia San Sebastian |
|
|
|
Guardia Zibila |
1988.03.04 |
Hernani |
Urdangarin, Fermin |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1988.03.04 |
|
Ibarburu Uranga, Joseba Imanol |
|
Hernani |
|
Zinegotzia |
Espainiako Polizia Nazionala |
1988.03.08 |
|
Oyarbide Aldasoro, Ignacio |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1988.07.10 |
|
Quintana Fuentes, Begoña |
|
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1988.07.10 |
|
Irastorza Goitia, Patxi |
Hernani |
Andoain |
|
|
Guardia Zibila |
1988.07.11 |
Andoain |
Zabaleta Azurmendi, Pako |
Hernani |
|
|
|
Guardia Zibila |
1990.09.24 |
Hernani |
K.Z., A. |
Bilbao |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1991 |
|
B.L., T. |
Hernani |
Astigarraga |
|
|
Guardia Zibila |
1992 |
Hernani |
Laso Sanchez, Xabier |
Donostia San Sebastian |
|
31 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
1992.01.07 |
Hernani |
L.G., X. |
Urnieta |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1993 |
|
Murua Genbeltzu, Miren Izaskun |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
28 |
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1993 |
|
|
|
|
28 |
|
Guardia Zibila |
1993.09.21 |
Madril |
Azpiazu Arzelai, Andoni |
|
Azkoitia |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1993.06.05 |
Hernani |
Arozena Iriberri, Manuel |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1993.09.24 |
Hernani |
Arrondo Iruin, Miren Begoña |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1993.09.24 |
|
Iturbe Iturzaeta, Mikel |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1993.09.24 |
|
Lasarte Garmendia, Joxe |
Urnieta |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1993.10.27 |
Madril |
Arrue Idigoras, Oscar |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1994.12.17 |
Hernani |
B.V., J. |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
1995 |
Hernani |
P.A., J.I. |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
1995.05.13 |
|
T.S., I. |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
1995.07.13 |
|
Beristain Urizabarrena, Iker |
|
Donostia San Sebastian |
|
|
Guardia Zibila |
1995.08.23 |
Hernani |
Plaza Lujanbio, Juan Pedro |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1995.08.23 |
|
Salaberria Sansinenea, Jon |
Donostia San Sebastian |
|
26 |
Politikaria |
|
1995.08.23 |
Hernani |
Morcillo Torres, Antton |
Hernani |
Hernani |
30 |
Kargu politikoa |
Ertzaintza |
1995.10.16 |
Llodio |
Zabala España, Roberto |
Pasaia |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
1996.03.10 |
Hernani |
Etxeberria Mendizabal, Gabino |
|
Hernani |
47 |
ETAko kidea |
Frantziako Polizia |
1996.07.23 |
Paris |
Alonso Abad, Fernando |
Bilbao |
Hernani |
34 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
1996.08.17 |
|
Murga Zenarruzabeitia, Andoni |
Bilbao |
Hernani |
28 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
1996.08.17 |
Hernani |
Pereira Arizkun, Alejandro |
Santa Cruz de Tenerife |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1996.11.18 |
|
Cristobal Irigaray, Erlantz |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1996.11.18 |
|
Izagirre Otaegi, Zigor |
|
Hernani |
19 |
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1996.11.18 |
|
Garcia Montero, Urtzi |
Hernani |
Hernani |
17 |
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1996.11.19 |
|
|
|
|
17 |
|
Ertzaintza |
1996.12.24 |
Hernani |
Ezeiza Aierra, Asier |
Hernani |
Hernani |
18 |
ETAko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
1996.11.19 |
|
T.L., I. |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1997.02.04 |
|
Arabiatorre Laspeñas, Aritz |
Hernani |
Hernani |
18 |
|
Espainiako Polizia Nazionala |
1997.02.10 |
|
Velez Lopez de Zubiria, Patricia |
Hernani |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1998.05.11 |
Hondarribia |
Aranburu Sudupe, Gotzon |
Azpeitia |
Hernani |
|
ETAko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
1999 |
|
|
|
|
24 |
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Azpeitia |
|
|
|
27 |
|
Guardia Zibila |
2002.12.17 |
Madril |
|
|
|
29 |
|
Funcionarios de prision |
2005.05.11 |
Villenako gartzela Carcel de Villena |
Navarro Patterson, Gorka |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1999.03.04 |
|
Aira Urruzola, Urtzi |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000 |
|
Elkoro Aiastui, Iñigo |
Hernani |
Bergara |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2000.01.29 |
|
Ostolaza Basurto, Mikel |
|
Hernani |
18 |
|
Ertzaintza |
2000.04.16 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Velez Del Valle de Lersundi, Karlos |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.04.19 |
Hernani |
Imaz Aranzabal, Gorka |
|
Hernani |
21 |
|
Ertzaintza |
2000.04.19 |
Hernani |
Miner Canflanca, Iñaki |
|
Hernani |
20 |
ETAko kidea |
Ertzaintza |
2000.04.26 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Gasamanes Uranga, Jon |
Hernani |
Hernani |
21 |
|
Ertzaintza |
2000.04.26 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Solano Salaberria, Jokin |
|
Hernani |
20 |
|
Ertzaintza |
2000.04.26 |
Oiartzun |
Telleria Lujanbio, Ander |
|
Hernani |
23 |
|
Ertzaintza |
2000.04.26 |
|
Karrera Esteban, Eduardo |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
20 |
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Hernani |
Villar Martin, Jon Ander |
Hernani |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Zuloaga Larrea, Ahiletz |
Hernani |
|
22 |
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Vitoria-Gasteiz |
Gorrotxategi Rodriguez, Imanol |
|
Hernani |
17 |
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Hernani |
Gurrutxaga Rafael, Iñaki |
|
Hernani |
17 |
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Hernani |
Kijera Uranga, Unai |
Hernani |
Hernani |
20 |
|
Ertzaintza |
2000.04.27 |
Hernani |
Velez, Xabier |
Hernani |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.05.17 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Alonso Olariaga, Eneko |
Hernani |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.05.17 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Apaolaza Clemente, Iratxe |
Hernani |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.05.17 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Apezetxea Madina, Jokin |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.05.17 |
Hernani |
Zuñiga Huerta, Xabier |
Hernani |
|
|
|
Ertzaintza |
2000.05.17 |
Oiartzun |
Barrenetxea Lasarte, Ander |
Hernani |
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2000.05.17 |
Oiartzun |
Sorzabal Diez, Iratxe |
Irun |
Hernani |
30 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
2001.03.30 |
Hernani |
Iparragirre Yarza, Haritz |
|
Hernani |
|
|
Ertzaintza |
2001.06 |
Hernani |
Cano Hernandez, Pedro Maria |
Hernani |
Hernani |
35 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
2002.03.26 |
Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia(Intxaurrondo) |
Miner Villanueva, Imanol |
Hernani |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
2002.05.14 |
Madrid |
Goizueta Altamira, Felipe |
|
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2002.09.19 |
Hernani |
Jaka Iturmendi, Virginia |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2002.09.19 |
|
Bakedano Maidagan, Oihane |
Hernani |
Hernani |
26 |
ETAko kidea |
Guardia Zibila |
2002.09.28 |
Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia (Intxaurrondo) |
Colera Intxausti, Maria |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
31 |
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2003.02.19 |
|
Zubiria Kamino, Pello |
Usurbil |
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
2003.02.20 |
|
Garcia Montero, Ainhoa |
Hernani |
Hernani |
28 |
ETAko kidea |
Frantziako Polizia Policia francesa |
2003.05.09 |
Saintes (Francia) |
Ezkerra Segurajauregi, Aitziber |
|
Azkoitia |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2003.10.08 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ertzaintza |
2010.08.03 |
Hernani |
Fernandez Iradi, Ibon |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
31 |
ETAko kidea |
Frantziako Polizia Policia francesa |
2003.12.04 |
Burdeos |
Arruarte Santacruz, Garikoitz |
Hernani |
Hernani |
23 |
ETAko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
2003.12.24 |
Madril |
Loran Lafourcade, Gorka |
Hernani |
Hernani |
25 |
ETAko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
2003.12.24 |
Hernani |
L.M., G. |
|
|
30 |
|
Guardia Zibila |
2004.11.02 |
Hernani |
Igarriz Izeta, Marta |
Hernani |
Hernani |
33 |
ETAko kidea |
Espainiako Polizia Nazionala |
2005.04.07 |
|
Bedouret, Sebastien |
|
Francia |
|
|
Guardia Zibila |
2007.12.06 |
Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia (Intxaurrondo) |
Santacruz Ugalde, Iraitz |
Hernani |
Hernani |
25 |
|
Ertzaintza |
2009.03.07 |
Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun) |
Altzelai Duran, Iñigo |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Arrieta Erauskin, Aitzol |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Zabaleta Galdeano, Txaber |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Olano Zabaleta, Asier |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Balerdi Ugalde, Egoitz |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Hernani |
Oñate Arrozpide, Ekhi |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Garcia Otamendi, Mikel |
Hernani |
Hernani |
|
|
Espainiako Polizia Nazionala |
2009.03.31 |
Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia) |
Mariezkurrena Urkizu, Juan Maria |
Hernani |
Hernani |
57 |
|
Guardia Zibila |
2010.02.15 |
Madril |
Balda Arruti, Josune |
Oiartzun |
Hernani |
44 |
|
Guardia Zibila |
2010.02.15 |
Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia (Intxaurrondo) |
Camacho Elizondo, Jose Agustin |
Hernani |
Hernani |
38 |
|
Guardia Zibila |
2010.02.15 |
Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia |
Enparantza Agirre, Jon |
|
Donostia |
|
|
Guardia Zibila |
2010.04.14 |
Hernani |
Agirresarobe Pagola, Gurutz |
Donostia San Sebastian |
Hernani |
32 |
ETAko kidea |
Ertzaintza |
2010.08.03 |
|
Errazkin Telleria, Ugaitz |
Hernani |
Hernani |
27 |
ETAko kidea |
Frantziako Polizia |
2012.06.27 |
|
Kale-borrokako ekintzei buruzko irudiak
(Euskal Memoria Fundazioa).
Atal horretan dokumentatutako gainerako biktimei dagokienez, 60 pertsonaren segurtasun fisiko, psikiko eta moralerako eskubidea urratu zuten 73 atentatu eta eraso fisiko zenbatu ziren. 45 gizonak ziren, hamar emakumeak, eta bost kasutan ez dugu generoa ezagutzen.
35 kasutan (kasuen % 48,61), kale-borroka izenez ezagutzen ziren ekintzetako parte-hartzaileak izan ziren egileak. 12 kasutan (% 16,67), erantzuleak ETAm, ETApm edo KAAko militanteak izan ziren, eta bost kasutan (% 6,94) BVEko kideak. Halaber, kasu horietako hamarren egileak Espainiako Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, Armadun Poliziako eta GALeko pertsonak izan ziren; bat Espainiako Polizia Nazionalari dagokio; eta hiru aipatutako gainerako taldeetako bakoitzari. Azkenik, 11 kasutan ez da egilea ezagutzen.
Bestetik, 73 kasuetatik 28tan ez da zehazten nola gertatu ziren erasoak. Gainerakoetan, atentatuak edo erasoak tiroen bidez egin ziren 19 kasutan, molotov koktelen bidez 15 kasutan, bonba-autoarekin seitan eta arma zuriarekin bost kasutan.
ATENTATUEN ETA ERASO FISIKOEN
BIKTIMA ETA KASU KOPURUA
ATENTATU EDO |
BIKTIMA KOPURUA |
KASU KOPURUA |
Tiroak |
18 |
19 |
Bonba autoa |
6 |
6 |
Molotov koktelak |
13 |
15 |
Arma zuria |
5 |
5 |
Zehaztu gabe |
18 |
28 |
GUZTIRA |
60 |
73 |
Atentatu eta eraso horiek gertatu ziren aldiei dagokienez, sei biktima (% 8,22) bigarren Frankismokoak dira, 22 (% 30,14) 1976 eta 1982 artekoak eta 33 (% 45,21) 1983tik aurrerakoak. Hiru kasutan ez dugu data ezagutzen.
Azken, gehitu beharreko beste kasu bat ere egon liteke, baina gehiago egiaztatu behar da. 1979ko urtarrilean, haren heriotza eragin zuen atentatua gertatu baino bi egun lehenago, ETAm-k Artola Goikoetxearen aurka ustez egindako atentatu-saiakera da, Vidas rotas argitalpenean aipatzen dena[385].
ATENTATUEN ETA ERASO FISIKOEN BIKTIMAK
IZENA |
JAIOTERRIA |
BIZILEKUA |
ADINA |
ESTATUSA |
EGILETZA |
DATAK |
LEKUA |
1960-1975 |
|||||||
Arrondo Ecenarro, Jose Manuel |
|
Hernani |
17 |
|
Armadun Polizia Policia Armada |
1970.12.03 |
Hernani |
Errazquin Izaguirre, Ignacio |
|
|
25 |
|
Armadun Polizia Policia Armada |
1970.12.03 |
Hernani |
M.M., E. |
|
Hernani |
|
Zibila |
ETA |
1972.08.23 |
Hernani |
B.G., S. |
|
Hernani |
|
Zibila |
ETA |
1972.08.23 |
Hernani |
Irazu Garmendia, Jesus Maria |
|
Hernani |
22 |
|
Guardia Zibila |
1974.12.11 |
Hernani |
Lesmes Martin, Demetrio |
Salamanca |
Hernani |
55 |
|
ETAm |
1975.07.15 |
Karabeleko gasolindegia |
1976-1982 |
|||||||
Kortabarria Maestre, Arantza |
Hernani |
Hernani |
|
|
Armadun Polizia Policia Armada |
1976.06.05 |
Donostia |
Sarries Beristain, Dionisio |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1976.09.27 |
Donostia |
|
|
|
|
Guardia Zibila |
Hainbat |
1977.01.01 |
Hernani |
|
|
|
|
Guardia Zibila |
Hainbat |
1977.01.01 |
Hernani |
|
|
|
|
Guardia Zibila |
Hainbat |
1977.01.01 |
Hernani |
Martinez Vargas, Angel |
|
|
|
Guardia Zibila |
Ezezaguna |
1977.12.20 |
Hernani |
Dominguez Martin, Adrian |
|
|
|
Guardia Zibila |
ETA |
1978.04.25 |
Karabel |
|
|
|
|
|
ETA |
1978.07.13 |
Hernani |
|
|
|
|
Guardia Zibila |
ETA |
1978.07.13 |
Hernani |
|
|
|
|
Guardia Zibila |
ETA |
1978.07.13 |
Hernani |
Elizegui Gurruchaga, Jose |
|
Hernani |
|
|
ETApm |
1978.12.09 |
Hernani |
|
|
|
|
|
ETApm |
1980.12.09 |
Hernani |
Zugasti, Juan Miguel |
Hernani |
Hernani |
|
|
Ezezaguna |
1979.04.02 |
Hernani |
Garcia Garcia, Bienvenido |
|
Hernani |
|
|
ETAm |
1979.08.18 |
Hernani |
Uria Zubiarrain, Juan Jose |
Hernani |
Hernani |
28 |
Alkatea |
BVE |
1979.09.24 |
Hernani |
Mahler, Robert |
Alemania |
|
|
|
Kontrolatu gabeko taldeak |
1979.10.06 |
Hernani |
Zabaleta Elosegi, Juan Luis |
Hernani |
|
|
|
BVE |
1979.12.28 |
Oiartzun |
M.R., E. |
|
Hernani |
|
|
CAA |
1980.03.10 |
Hernani |
Bermejo Rodriguez, Felix |
|
|
|
Guardia Zibila |
Ezezaguna |
1980.04.20 |
Hernani |
Arbizu, Bautista |
|
Hernani |
|
|
BVE |
1980.04.26 |
Hernani |
Martin, Guillermo |
|
Hernani |
|
|
Guardia Zibila |
1980.10.24 |
Hernani |
Echeverria Echeverria, Andres |
|
Hernani |
|
|
BVE |
1980.11.14 |
Ergoien auzoa, 5 (Urnieta) |
Fernandez Otxoa, Bittor |
Lezo |
Hernani |
|
Ezker abertzalearen jarratzailea |
BVE |
1981.02.28 |
Florida auzoa (Hernani) |
1983-2011 |
|||||||
Larretxea Goñi, Jose Maria |
Hernani |
Hernani |
|
ETApm-ko kidea |
Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa |
1983.10.20 |
Hendaia |
Pikabea Ugalde, Kepa |
Lesaka |
Hernani |
|
ETAko kidea |
GAL |
1985.03.29 |
Cafe de Pyrenees (Bayona) |
Zabaleta Elosegi, Juan Luis |
Hernani |
|
|
|
GAL |
1986.02.08 |
Baiona |
Zabaleta Escudero, Ainhize |
|
Hernani |
5 |
|
GAL |
1986.02.08 |
Baiona |
Chica Ramirez, Jose Ramon |
Hernani |
Hernani |
|
PSE-EEko kidea, Zinegotzia |
Kale borroka |
1991.20.11 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
1995.06.28 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
1998.04.25 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezker abertzalearen jarratzailea |
2000.09.16 |
Hernani |
Lasarte Elizegi, Jose Ramon |
Donostia San Sebastian |
Donostia San Sebastian |
|
Zinegotzia |
Kale borroka |
1991-1995 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezezaguna |
1991-1995 |
|
|
|
|
|
|
Ezezaguna |
1995.06.17 |
Hernaniko udaletxea |
Antunez Lopez, Francisco Miguel |
Melilla |
Donostia San Sebastian |
38 |
Zinegotzia, Sindikalista |
Kale borroka |
1991.06 |
Hernaniko udaletxea |
|
|
|
44 |
|
Kale borroka |
1997.01.10 |
Hernani |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1993.08.22 |
Hernani |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1994.06.12 |
Hernani |
Rekondo Sanz, Jose Antonio |
Hernani |
Hernani |
37 |
Alkatea |
Kale borroka |
1995.06.17 |
Hernaniko udaletxea |
|
|
|
38 |
|
Kale borroka |
1996.05.21 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
1996.11.20 |
Hernani |
Oliveira Lizarribar, Juan Luis |
|
Hernani |
|
EAJren jarraitzailea |
Kale borroka |
1995.06.28 |
Hernani |
Morcillo Guerrero, Jose |
Jete |
Hernani |
51 |
PSE-EEko kidea, Zinegotzia |
Kale borroka |
1995.06.28 |
Hernani |
Peñacoba Alamo, Pablo |
Burgos |
Hernani |
43 |
PSE-EEko kidea, Zinegotzia |
Kale borroka |
1995.06.28 |
Hernani |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1995.11.30 |
Hernani |
|
|
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1995.11.30 |
Hernani |
Morcillo Cerdan, Estefania |
Hernani |
Hernani |
21 |
Zinegotzia, Kargu politiko baten familiakoa |
Hainbat |
1996.05.24 |
|
Gaztañaga, Jose Antonio |
|
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1996.08.31 |
Kale Nagusia, 59 (Hernani) |
Irutetagoiena Ibarguren, Concepcion |
|
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1996.08.31 |
Kale Nagusia, 59 (Hernani) |
Iruretagoiena Ibarguren, Dominica |
|
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1996.08.31 |
Kale Nagusia, 59 (Hernani) |
Iruretagoiena Ibarguren, Florentina |
|
Hernani |
|
|
Kale borroka |
1996.08.31 |
Kale Nagusia, 59 (Hernani) |
G.,J.L. |
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1996.09.04 |
Hernani |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1996.12.30 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
1997.01.10 |
Hernani |
Perez Dominguez, Jose |
|
Hernani |
|
UGTko kidea, PSE-EEko kidea |
Kale borroka |
1997.01.10 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
2001.07.28 |
Hernani |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1997.04.25 |
Andre Kalea (Hernani) |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1997.04.25 |
Andre Kalea (Hernani) |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1997.05.14 |
Ereñotzu (Hernani) |
|
|
|
|
Ertzaina |
Kale borroka |
1997.09.26 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
1998.12.01 |
Hernani |
Ramos Puertas, Dionisia |
|
|
|
Zibila |
Kale borroka |
1999.03.22 |
Hernani |
|
|
|
|
|
Ezker Abertzaleko kideak |
2000.09.16 |
Hernani |
A.S., J.L. |
|
|
|
Ertzaina |
ETA |
2001.03.09 |
Hernani |
Pagazaurtundua Ruiz, Joseba |
Hernani |
Andoain |
44 |
Andoaingo udaltzaina. PSE-EEko kidea |
Kale borroka |
2002.08.28 |
PSE-EEren Andoaingo egoitza |
DATARIK GABE |
|||||||
Fuentes, Juan |
|
Hernani |
|
PSE-EEko jarraitzailea |
Kale borroka |
|
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
|
Hernani |
|
|
|
|
|
Kale borroka |
|
Hernani |
Diario Vasco, 1980ko azaroaren 1a.
Bestetik, segurtasun fisiko, psikiko eta moralaren aurkako urraketekin lotutako azken tipologian honakoak sartzen dira: legez kanpoko atxiloketak, bahiketak, aldi baterako atxikitzeak eta eremuetan egindako galdeketak, indarkeria eta mehatxuekin. Azpikategoria honetan, 21 pertsona kalteturekin lotutako 21 kasu erregistratu dira. 18 gizonak dira eta hiru kasutan ez dugu ezagutzen kaltetutako pertsonaren generoa. 21 horietatik hiruk (Elizegui Gurruchaga, Perez Lopez de Orueta eta Zabaleta Elosegi), gainera, giza eskubideen beste urraketa batzuk ere jasan zituzten. Lopez de Oruetaren kasuan, ETAm-ko kideek hil zuten atxikita izan eta galdeketa egin ondoren.
Bederatzi kasutan, autoa lapurtzeko atxiki zituzten pertsonak aldi baterako, atentatuetan eta beste ekintza batzuetan ibilgailua erabiltzeko. Halaber, biktimaren ibilgailua erabiltzeko egindako atxikitze horien guztien erantzuleak ETAm, ETApm eta ETAko militanteak izan ziren. Mota honetako azken gertakaria 2001ean gertatu zen. Iñaki Totorika ertzainaren heriotza eragin zuen atentatuan erabili zuten atxikitako pertsonaren ibilgailua. Gainera, bi kasutan dirua lapurtzea izan zen zergatia, eta beste bi kasutan dinamita lapurtzea.
Egileei dagokionez, 13 kasutan (% 61,9) ETAm, ETApm eta ETAko militanteak izan ziren arduradunak, kasu batean BVE, beste kasu batean talde parapolizial batekin erlazionatutako ezezagunak, beste batean Papelera del Norte faktoriako langileek gauzatu zuten, atzeratutako soldaten eske, eta bost kasutan ez da egilea ezagutzen. Aldiaren arabera, bi kasu (% 10) 1960 eta 1975 artean gertatu ziren, 12 (% 57,14) 1976 eta 1982 artean, eta zazpi (% 35) 1983tik aurrera.
LEGEZ KANPOKO ATXILOKETEN, BAHIKETEN
ETA INDARKERIA ETA MEHATXUAK ERABILITA
EREMUETAN EGINDAKO GALDEKETEN BIKTIMAK
IZENA |
JAIOTERRIA |
BIZILEKUA |
ADINA |
ESTATUSA |
EGILETZA |
DATAK |
LEKUA |
1960-1975 |
|||||||
L.L., F. |
|
|
|
|
ETA |
1973.01.31 |
Hernani |
O.E., J.B. |
|
Hernani |
|
|
ETA |
1973.01.31 |
Hernani |
1976-1982 |
|||||||
A.I., S. |
|
|
|
|
ETA |
1978.02.04 |
Hernani |
A.A., I. |
|
Hernani |
|
|
ETAm |
1978.02.12 |
Rekalde |
- |
|
|
|
|
ETA |
1978.04.09 |
Hernani |
B.G., J.M. |
|
|
|
|
ETA |
1978.07.06 |
Galarreta |
- |
|
|
|
|
ETA |
1978.08.15 |
Hernani |
- |
|
|
|
|
ETA |
1978.09.12 |
Hernani |
Elizegui Gurruchaga, Jose |
|
Hernani |
|
|
ETApm |
1978.12.09 |
Hernani |
L.L., J.M. |
|
Hernani |
|
|
Ezezaguna |
1978.12.17 |
Hernani |
M.M., L. |
|
Hernani |
|
|
ETAm |
1978.12.26 |
Hernani |
Zabaleta Elosegi, Juan Luis |
Hernani |
Hernani |
|
|
BVE |
1979.12.28 |
Oiartzun |
Armendariz Bru, Jose Martin |
|
|
|
Enpresako gerentea |
Langileak |
1980.02.22 |
Hernani |
Perez Lopez de Orueta, Jose Maria |
Bilbao |
Donostia San Sebastian |
30 |
Abokatua |
ETAm |
1980.10.31 |
Ereñotzu |
1983-2003 |
|||||||
Ballesteros, Miguel Angel |
|
Hernani |
|
|
Talde parapolizial ezezaguna |
1983.08.25 |
Hernani |
A.C., M. |
|
Hernani |
|
|
Ezezaguna |
1984.01.18 |
Hernani |
Garayar Otegui, Manuel |
|
|
|
|
ETA |
1985.12.30 |
Hernani |
A.E., J. |
|
Donostia San Sebastian |
|
|
Ezezaguna |
1990.10.16 |
Hernani |
D.P., J. |
|
Orio |
|
|
Ezezaguna |
1991.07.25 |
Santa Barbara mendia (Hernani) |
- |
|
|
|
|
Ezezaguna |
1995.11.25 |
Hernani |
P.A., G. |
|
Hernani |
54 |
|
ETA |
2001.03.09 |
Hernani |
[366] Suberbiola, 2012, 41-46. or.
[367] Giza Eskubideen Amerikako Konbentzioa. 5. artikulua.
[368] Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna.
[369] 1945eko ekainaren 26an San Frantziskon (AEB) sinatutako Nazio Batuen Gutunaren 55. artikulua (hemen eskuragarri: https://www.un.org/es/charterunited-nations/).
[370] Nazio Batuen Batzar Nagusia, 1948.
[371] Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (hemen eskuragarri: https://www.ohchr.org/sp/professionalinterest/pages/ccpr.aspx).
[372] Nazio Batuen Batzar Nagusia, 1984.
[373] Santamaria, 2009, 46-80. or.
[374] Testu osoa hemen dago jasota: Serie de Tratados Europeos, 126, (2002), 1-33. or.
[375] Landa, 2012, 87-104. or.
[376] Garro, 2012, 113-130. or.
[377] Aintzat hartuta arlo honetako profesionalen artean desadostasunak daudela (aurreko ataletan aipatu ditugu desadostasun horiek, azaletik) eta zaila dela dokumentutako kasuak modu argian bereiztea, atal honetan eta hurrengo azpiataletan torturak edo tratu txarrak aipatuko ditugu, bereizi gabe.
[378] Horrekin lotuta, ikusi: Landa (2012b), 81-104. or.
[379] Benito Morentin eta Jon Mirena Landak sententzia hauek aipatzen dituzte: Auzitegi Nazionalak 2010eko apirilaren 12an Egunkariaren kasuari buruz emandako epaia, Auzitegi Gorenaren 483/2011 epaia, Auzitegi Konstituzionalaren 63/2010 epaia eta 2010eko irailaren 28an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (3. sekzioa) Argimiro Isasaren kasuaren gainean emandako epaia Espainiaren aurka. Morentin eta Landa, 2011, 39-73. or. Orain arte, guztira, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) torturen gaineko hamabi zigor-epai igorri ditu Espainiaren aurka: GEEA Martínez Sala eta beste batzuk, Espainiaren kontra, 2004ko azaroak 2. GEEA Iribarren Pinillos, Espainiaren kontra, 2009ko urtarrilak 8. GEEA San Argimiro Isasa, Espainiaren kontra, 2010eko irailak 28. GEEA, Beristain Ulkar, Espainiaren kontra, 2011ko martxoak 8. GEEA Otamendi Egiguren, Espainiaren kontra, 2012ko abenduak 12. GEEA B.S., Espainiaren kontra, 2021eko uztailak 24. GEEA Ataun Rojo, Espainiaren kontra, 2014ko urriak 7. GEEA Etxebarria Caballero, Espainiaren kontra, 2014ko urriak 7. GEEA Arratibel Garciandía, Espainiaren kontra, 2015eko maiatzak 5. GEEA Behortegui, Espainiaren kontra, 2016ko maiatzak 31. GEEA Portu Juanenea eta Sarasola Yarzabal, Espainiaren kontra, 2018/02/13. Portu Sarasola izeneko kasua hemengo jurisdikzioan sakonago aztertzeko (gero nolabait baieztatu egin zen Estrasbrugoren epaiarekin), ikus LANDA GOROSTIZA, J. M., op. cit., 2012b, 81-104. or. GEEA Gonzalez Etayo, Espainiaren kontra, 2021/01/19.
[380] Etxeberria et al., 2017. Bestetik, Euskal Memoria ikerketa-lan handia egiten ari da azken urteetan Euskadiko eta Nafarroako herrietan. Inkestak banatzen ari da kaltetuak izan zitezkeenei edo haien zuzeneko familiartekoei, aurrez ahozko eta idatzizko iturrien bidez ezagutzen zituzten kasuak egiaztatzeko helburuz. 1960tik 2016ko abendura arteko tartea ikertu dute, eta “aztertutako 7.582 prozesuetatik”, 5.657 jo dituzte egiaztatutzat. Torturen egileei dagokienez, “2.677 Polizia Nazionalak egin dituela uste da (% 47), 2.348 Guardia Zibilak (% 41), Ertzaintzak 407 (% 7), eta gainerako kasu gehienen erantzuleak beste estatu batzuetako segurtasun-indarrak dira”. Euskal Memoria (2020ko apirilaren 26an kontsultatuta): http://www.euskalmemoria.eus/es/Noticias/20170213/Rompamos_el_silencio:__Ya_ son_5.657_los_casos_verificados_de_tortura
[381] Etxeberria, 2017.
[382] Landa, 2008.
[383] Aranzadi et al., 2015.
[384] Barne hartzen dira Poliziaren Kidego Nagusia, Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa eta Espainiako Polizia Nazionala, baita haiei atxikitako brigadak ere.
[385] Alonso, 2010, 188. or.
{77} KREIk emandako datuak Euskal Autonomia Erkidegoari buruzkoak baino ez dira. Euskal Memoriaren datuak, berriz, Euskal Herri osoari dagozkio.
{78} Barne hartzen ditu: Udaltzaingoarekin lotutako 4 kasu: Espetxeko funtzionarioekin lotutako 19: Beste batzuekin lotutako 39 kasu; eta ustezko egiletzaren gaineko daturik ez duten 64 kasu.
{79} Ikerketa-taldeak sortutako datu-basean sartutako kasuak, torturak edo tratu txarrak salatu dituzten 3.586 pertsonen gainean.
{80} Hemendik ateratako datuak: Informe de investigación sobre la tortura en Euskal Herria.
{81} Barne hartzen ditu: Brigada Politiko Sozialarekin lotutako 143 kasu; Espainiako Polizia Militarrekin lotutako 3; Udaltzaingoarekin eta polizia autonomikoekin lotutako 9; Frantziako poliziarekin lotutako 53; beste batzuekin lotutako 30.
{82} Motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketen eta beste sufrimendu bidegabe batzuen biktimei buruzko Eusko Jaurlaritzaren 107/2012 Dekretuaren ondoren sortutako Balorazio Batzordea (1960-1978).
{83} Jasotako eskaeren arabera Balorazio Batzordeak onartutako tratu txarren eta torturen kasu kopuruari dagokion datua.