Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko industria-ondarea
Urumea bailaran zehar
Miren Garcia Dalmau / Alfredo Moraza Barea, 2020
36. Latsako burdinola | 37. Latsako produktu-kimikoen fabrika | 38. Abillatseko burdinola eta errota

 

37
LATSAKO
PRODUKTU-KIMIKOEN FABRIKA

 

 

KOKAPENA

 

UDALERRIA: Hernani

KOORDENATUAK (U.T.M.): x 586973, y 4787934, z 33

                                x 587111, y 4787928, z 51,31 (presa)

IBAIA: Usoko erreka

 

      Multzoa Ereñotzu auzoan kokatzen da. Usoko erreka eta Urumea ibaiaren arteko elkargunean kokatzen da, azken honen eskubialdean. Sarbidea Nafarroako errepidetik (GI-3410) egiten da, eta errepide horren ertzean dago.

      Multzoa, burdinola batek eta produktu kimikoen lantegi batek osatzen dute.

 

 

DESKRIBAPENA

 

KONTSERBAZIO EGOERA: Egoera nahiko kaxkarrean dago

BABESA: HHPASB (Arkitektura). IV. Motako Babes Erregimena: Fitxa IV.16 Puig-tarren Ozpin Fabrika (Latxe)

 

      Latsako fabrikak lursail irregular bat hartzen du, Nafarroako errepidea (GI-3410) eta Usokoerrekagatik mugatuta, 7.453 m2 inguruko azalerarekin. Eremua harri-hormazko horma batek mugatzen du eta bere barrualdean nahiko egoera txarrean mantentzen diren eraikuntza batzuk bereiztu daitezke.

      Multzoa honako eraikuntzek osatzen dute:

 

.- ikatz biltegirako eraikina, finkako sarreran kokatuta. Laukizuzeneko oinplanoa du eta 260 m2-ko azalera betetzen du. Harri-hormazko hormaz eginikoa. Barruko egitura egurrezkoa da.

.- atezaindegi eta baskularako etxea, aurrekoaren parean kokatuta. Beheko solairuaz osatuta eta 17 m2-ko azalerarekin.

.- ikazte laberako nabea. Laukizuzeneko oinplanoa du eta 476 m2-ko azalera, gaur egun obra-hondakinez beteta dagoena. Harri-hormazko hormaz eraikia. Barrualdean “están instalados seis hornos para la carbonización ó destilación seca de la leña, en vasos cerrados con los conductos de humo y demás accesorios concernientes”. Sarrerako bi bao nagusi eta leihoak ditu, arku beheratuak dituzte eta apaingarri gisa adreiluz egindako dobelak soilik.

.- lurrun-galdara, turbina bere transmisioekin, alanbikeak, lurruntzaileak, kristalizadoreak eta beste tresnentzako nabea, aurrekoaren aldamenean Ekialdetik. Laukizuzeneko oinplanoa du 720 m2-ko azalerarekin, egun obra-hondakinez beteta. Erdi erorita dauden harri-hormazko hormaz egina. Teilatua barruko burdinurtuzko zutabe eta Polanceau motako metalezko egituraren gainean eraikita dago. Sarrera nagusiko bi bao eta leiho handiak arku beheratuekin bukatuta daude. Barrualdean bi lurrun-galdara mantentzen dira, enpresa sortu zenaren garaikoak, eta Constructions Mecaniques de S. Quentin 1884 eginak. Galdara hauek adreiluzko estaldura galdu dute eta airean aurkitzen dira. Hondatzeko arrisku bizian dauden bi pieza bereziak dira eta Euskal Herri osoan bakarrak.

.- estalpe bat aurreko eraikuntzari Iparraldetik itsatsita, eta 130 m2-ko azalerarekin. Bertan “se ha instalado una sierra mecánica y dos alambiques”. Egun teilatua galdu du eta oso egoera txarrean mantentzen da.

.- estalpe bat aurreko eraikuntzari Ekialdetik itsatsita, eta 39 m2-ko azalerarekin. Bere erabilera “á elavoración de pirolinito de hierro”. Oso egoera txarrean mantentzen da.

.- “Casa pequeña” deituriko eraikina produktu batzuk bildu eta maneiatzeko. Bao guztiek arku beheratuak osatzen duten adreiluzko dobelak dituzte apaingarri gisa. 117 m2-ko azalera du.

.- laukizuzeneko oinplanoa duen eraikina, tailerrak eta produktu desberdinak ekoizteko. Solairu bakarra eta bi isuriko teilatuaz osatuta, bere atzealdea errekarantz irekitzen da.

.- Tximinia nagusia “en la parte Sur del edificio de alambiques”. Kono-enbor formakoa, oinarrian 3 m-ko diametroa du eta adreiluz eraikia dago bere osotasunean. Apaingarri gisa zerrenda batzuk ditu adreilua era desberdinetan jarriz (arkatz eran, zerra-hortza eran). Gaur egun arriskua sortzen duen makurdura aurkezten du.

.- Usoko erreka 130 metroko hormatzar batez bideratuta dago bi albotan.

.- halaber, errekaren eskubialdean eraikuntza desberdinak dokumentatzen dira.

.- horretaz gain, esparruaren barruan ekoizpen instalazioekin zerikusirik ez duten gaur egungo beste estalki batzuk aurki daitezke.

 

      Fabrikaren aldamenean, errepidea eta Urumea ibaia artean, multzoa tipologia ezberdinetako eraikuntzek osatzen dute (langileen etxea, enpresaburu etxea -azken hau 1904an eraikia-).

      Ursalto lursailean, Usokoerrekan zeharka doan presa bat eraikitzen da. Presa hau Latsako burdinolaren presatik 10 bat metrotara ur gora kokatzen da. Hormigoiez egindako aurrealde zuzeneko presa da, 18 m luze eta 2 m garaiera duena, eta metro bete eskaseko zabalera. Goiko aldetik handituta dago emari gehiago hartzeko. Bere eskubiko zubi-brankatik 50 cm-ko zabalera eta 320 m-ko luzera duen ubidea ateratzen da. Adreiluz egina eta kareztatuta, fabrikaraino iristen da. Ubidea, 210 m2-ko azalera duen eta fabrika gainean kokatzen den andela batean bukatzen da. Bertatik, burdina forjatuzko bi hodi ateratzen dira eta erreka zeharkatuz, ura instalazioetara eramaten dute. Bata dinamoetara akoplatuta dauden sei turbinetara doa, eta besteak tresna batzuk elikatzen ditu, ondoren instalazioen azpitik zeharkatu eta etxebizitzak elikatzeko. Hasiera batean ubide honek 30 l/s-ko ekoizpena zuen, 1901ean 60 l/s-ra handituta.

 

 

DATU HISTORIKOAK

 

GARAIA: Garaikidea (1884/2011)

BESTE IZENAK: “Aritzarenac” / Lecumberri y Cia. / Puig y Cia. / Jaime Puig y Cia. / Hijos de Jaime Puig y Cia.

 

      Latsako produktu kimikoen fabrika, egurraren destilazioan lortutako produktuak ekoiztera zuzenduta zegoen (egur-ikatza, mundruna, brea, azido pirozurezko, pirolignitoak, azido azetikoa,...). Lecumberri y Cia. enpresak kokatu zuen hemen 1884. urtean, Angel Mariano Sanchez-Salvador (Latsa baserria eta beste sail batzuk) eta Indaberea Arrieta anaiei (ur-jauzia eta ustiapen baten eskubideak) lursail batzuk erosi eta gero, eta 245.000 pezetako kapital soziala izanik (jatorrizkoaren bikoitza)[111]. Jatorriz, 1881ean, enpresa hau Zabalegi baserriaren inguruan kokatuta zegoen, Añorgako bidean, baina ustekabeko sute baten ondorioz kokapen honetara aldatu zuten. Enpresak sekulako arrakasta lortu zuen erakusketa unibertsaletara aurkeztuz, sari desberdinak lortuz. Fabrikak izen komertziala mantenduko du, Aritzarenac (bere aurrekoa bezala) (Larrinaga 1999:360-362).

      Enpresa eraikitzaileak instalazio berriak Puig y Cia. elkarteari alokatu zizkion 1889ko apirilean, aurrekoaren bazkide batzuk sortuta, eta Jaime Puig More ingeniari industrialaren zuzendaritzapean[112]. 1891ko ekainean, jatorrizko jabeek, instalazioak eta haien eskubideak behin betiko saldu zizkioten Puig y Cia. elkarteari, hilabete batzuk lehenago 150.000 pezetako kapital sozialarekin birsortua izan zena[113].

      Hurrengo urteetan fabrikak jatorrizko ustiapena mantendu zuen “la destilacion ó preparacion de productos quimicos de ella derivados” hainbat merkataritza-izenekin (Puig y Cia., Jaime Puig, Hijos de Jaime Puig,...). 1923an ekoizpenerako 1.300 bat tona egur erabiltzen zituen (1901ean 2.000) eta 500 tona huila, 16 langileekin (1901ean 40)[114].

      Enpresak ustiatuko ditu bere instalazioak, 1980ko hamarkadan behin betiko itxi arte.

 

 

[111] GPAH. III/3.664 sorta, 290 zk., 1.785-1797 orr. (1884.06.09); Idem. III/3.667 sorta, 1.149 zk., 4.311-4.324 orr. (1884.12.20), Idem. III/3.508 sorta, 9 zk., 21-33 orr. (1886.01.03).

[112] GPAH. III3.699 sorta, 272 zk., 947-954 orr. (1889.04.02) eta 273 zk., 963-969 orr. (1889.04.02).

[113] GPAH. III/3.711 sorta, 248 zk., 920-933 orr. (1891.04.02); Idem. 3.712 sorta, 469 zk., 1.716-1.739 orr. (1891.06.10).

[114] GAO. JD-IT. 3.174 sorta.

 

 

 

Latsako produktu-kimikoen kokapena

(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

Latsako produktu-kimikoen biltegia eta
lurrun-galdararen nabearen ikuspegia

(ITURRIA: EJ-GV)

 

Latsako produktu-kimikoen lurrun-galdararen nabearen ikuspegiak
(1990 eta gaur egun)

(ITURRIA: EJ-GV)

 

Latsako produktu-kimikoen lurrun-galdararen xehetasunak (1990 eta gaur egun)

(ITURRIA: EJ-GV)

 

Latsako produktu-kimikoen Tximinia

 

Latsako produktu-kimikoen upelak biltegian (1990)

(ITURRIA: EJ-GV)

 

Latsako produktu-kimikoen zerra mekanikoen estalkia

 

Latsako produktu-kimikoen Ursaltoko presa

 

Latsako produktu-kimikoen langileen etxeko eraikuntza eta Enpresaburuaren txaleta

 

Latsako produktu-kimikoen ortofotoa (1954koa)
eta fabrikaren ikuspegia 1950eko hamarkadan

(ITURRIA: Geoeuskadi; Fototeka Kutxa)

 

Latsako produktu-kimikoen Puig y Cia.
elkartearen sorreraren idazkia (1889)

(ITURRIA: HUA)

 

Latsako produktu-kimikoen ekoizpenaren katalogoa
(1960ko hamarkadakoa)

(ITURRIA: Todocoleccion)

 

Latsako produktu-kimikoen eskutitz anagrama

(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

36. Latsako burdinola | 37. Latsako produktu-kimikoen fabrika | 38. Abillatseko burdinola eta errota