Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko industria-ondarea
Urumea bailaran zehar
Miren Garcia Dalmau / Alfredo Moraza Barea, 2020

 

13
HARROBIKO
SALTOA

 

 

KOKAPENA

 

UDALERRIA: Hernani

KOORDENATUAK (U.T.M.): x 582986, y 4790035, z 13,32

IBAIA: Portu erreka

 

      Portu auzoan kokatzen da, FFCC plataformaren (614 KP) eta Portu errekaren artean, Urnietako mugatik gertu. Eremurako sarbidea oinezkoentzako den pista batetik egiten da. Pista hori Portu auzotik Urnietara doa aipatutako ubidearen paraleloan, eta FFCCaren tuneletako bat zeharkatu behar du.

      Elementu horren kokapena sarbide zaileko eremu batean dago, hainbat belarren eta nekazaritza eta abelzaintzako eraikinen artean, eta osorik kontserbatzen da.

 

 

DESKRIBAPENA

 

KONTSERBAZIO EGOERA: Egoera onean dago

BABESA: Babesik gabe

 

      Sarbide zaileko eremu batean kokatuta dago, Igeltsotegi baserriaren oinean, Mandazubiko erreka eta Txankatx erreka elkartzen diren puntutik ur behera (Portu errekaren jatorria).

      Instalazioak oso xumeak dira, errekaren gainean zeharka jarritako presa txiki batek osatzen du. Hormigoizkoa da, 7 metroko luzera du guztira, 0,80 metroko altuera eta arinki trapezoidala den profila (gailurrean 0,40 m, oinarrian 0,60ra zabaltzen dena). Puntu horretan, ubidearen ibilgua handitu egin zen, ur-goraldien eragina txikiagotzeko eta harrera-basoa handitzeko. Halaber, ubideratze-horma bana egin zen bi ertzetan (75,60 m eskuinaldean eta 35,20 m ezkerraldean).

      Presa txikiaren ondoan, 40 m3-ko karga-andel txiki bat jarri zen eta bertara eraman zen presa txikitik eratorritako ura, etxola txiki bat jarri zen baita ere (4,90x5,10 m), ura andel erregulatzaileraino eramango zuten motoponpak egokitzeko. Ia 1.200 m-ko garapena zuen fibrozementuzko hodi lurperatu batetik bideratu zen ura. Andel erregulatzailea Santa Barbarako harrobiaren ondoan dago, 1.725 m3-ko edukierarekin. Ur-emaria erabili eta garbitu ondoren, errekara itzuli behar zen, emaria ez murrizteko.

      Instalazioak funtzionamendutik kanpo daude gaur egun, utzita.

 

 

DATU HISTORIKOAK

 

GARAIA: Garaikidea (1975/2006)

BESTE IZENAK:

 

      Harrobiko Jauzia XX. mendearen amaieran eraiki zen. Candido Aramburu industrialari donostiarrak sustatu zuen, bere jabetzakoa den Santa Barbarako Harrobian prestatutako mineralen garbitokirako ur-hornidura nahikoa bermetzeko.

      Aramburuk lehen proposamen bat aurkeztu zuen 1968an, baina ukatu egin zioten baimenik gabe lurperatutako hodiaren trazadurak kaltetutako zenbait bizilagunek aurkeztutako protesta zela medio. 1975ean proiektuari berriro ekin zioten, eta Udalaren ekimenez zenbait aldaketa egin ondoren, azkenean onartu egin zen, eta 20 l/s-ko emaria aprobetxatzeko baimena eman zitzaion[38].

      2006an harrobiaren jarduera eten zenean, instalazioak bertan behera utzi ziren eta pixkanakako hondatze prozesua hasi zen.

 

 

[38] HUA. H 1.396/16 (1968) eta H 1.322/8 (1975) esp.

 

 

 

Harrobiko saltoaren kokapena

(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

Harriboko Saltoaren presa eta
motoponparen txabola aldamenean