Sorgintxulo auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Aski ezagunak dira horrelako izenak E. Herrian eta Hernaniko herrian berean (Buztintxulo, Karobitxulo, Iturritxulo...). Gainera, txulo atzizki bigungarri horrek banago zer nolabait goxatu egiten duela izena eta izenarekin parajea bera. Horregatik, zokogune batean kokatzen bazen ere Sorgintxulo baserria, ez diot irizten erabat bazter itsusia zenik.
Bestetik ez dezakegu irudikatu ere Zirkuituko Errepidea urratu aurretik nola izango zen Sorgintxulo baserria eta bere ingurune guztia. Oriamendi eta Donostiarako bidearen adar bat hortik zehar zihoan Marieluts-Sorgintxulo-Ekogor-Berakorte-Bidaurreta...
Orain, oraino urte asko ez dela behintzat, auzo bilakatu da Sorgintxulo, honek, auzoari izena ezarri dion etxea, errepide, zubi eta etxebizitzak barne, mendialdetik izan ezik, inguruan hartu edo inguratua duelarik.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Arruabarrena Zabala, Joanita (Arrieta)