Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Argindegi | Diustegi (Diostegi) | Egaña-Enea

 

Diustegi

(Diostegi)

 

      Maiz agertu izan da Diostegi bezala ere. Esan nahia, bestetik, Justo-Enea edo horrelako zerbait izango litzateke egungo euskaran. Beste toponimo bat badugu Hernaniko herrian urte asko ez dela berreskuratu eta behin betiko sagaratu dena: Sandiusterri. Hor ibiltzen ginen Sandiosterri ote zen, garai batean ermitaren bat izango zela, edo hilerri... Halako batean D. Manuel Lekuona zenak argitu zigun gakoa: San just herri baizik ez zela adierazi zigunean. Kasu honetan, paralelismoz, Just-tegi edo Justo-Enea, horra.

      Portutik Ihartza-Gainean gaindi Urnietarako bidean, Argindegi baserria baino lehentxeago daukagu Diustegi baserria. Esan behar da, Argindegik orain baino lehen bere aldamenean, ezker-eskuin, beste bi baserri koxkor zituela, bata Diustegi eta bestea Kontreska. Eta gauza bat jakingarri dena, hiruok azaltzen zaizkigula (“Casa Arguindeguy”, “Casa Diosteguy” eta “Casa Contrasea”) Hamarrenak zerrenda deitu 1610eko agirian. Azken hau desagertu zen, baina zutik iraun zuen Diustegik, harik eta hutsik zegoelarik, Argindegiko beste bizitzan zen Abalabide-Agirre familiak hona lekualdatzeko erabakia hartu zuen arte. Haren ondorengoa da Garmendia familia, etxearen jabe dena, honetaz asteburu edo opor egunetarako baliatzen delarik.

 

Argindegi | Diustegi (Diostegi) | Egaña-Enea