Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Arriurdineta | Bazterrola (Bastola) | Ereñotzu (Txilibita)

 

Bazterrola

(Bastola)

 

      Bastola da jendearen ahotan, Basterrola “Nomenclator” zerrendan (1870) eta Bazterrola izatez. Olaren bazterreko baserria izan zitekeen edota bazterreko ola, bazterretxe bazterreko etxea izan daitekeen bezala.

      Urumea gaineko zubixka pasatu (Ereñotzu) eta muino batean daukagun etxetxoa da egun Bazterrola, baina jatorrizko Bazterrola hortik beheraxeago zegoen errekaren bestaldetik hau ere. Orain harri zahar batzuk baino ez sasi artean gorderik.

      Hor zen Bazterrola baserria, eta beraz, gaurko Bazterrola, baserriaren borda baino ez zen, agidanez.

      “Bastaola eroa” deitu gizonezko baten aztarnak baditu oraino auzoko jendeak. Zer izen zuen ez dakite. Tantaia, gorputzez azkarra eta berealdiko indarra zuela bai. Artabero samarra omen.

      Istorio bat kontatu didate. Behin Bortolua-Enekoak baso bat beren jabetzakoa Bazterrola inguruan, eta gurdi pertika bat egin nahi. Bota du akazia zuti eta zuzen bat, zuritu du eta besteari.

      —Errazena egin diat. Orain etxera eramaten izango dizkiat lanak.

      —Hori eramaten? Bi talo emaizkidak eta uztak nere kontu.

      —Bi talo? Baita lau ere emango dizkiat.

      Hurrengo goizean han omen zegoen goiz asko pertikagaia Bortolua-Eneako atarian.

      Baserria eroria jada eta lehen haren borda izana baserri bezala antolatu omen zuten gero, ezkonduta bertan bizitzen jarriko baziren Antonio Oiarbide eta Iñaxi Iraola senar-emazteak. Iñaxio eta Asun seme-alabak izan zituzten.

      Gurasoak hil zirenean bukatu zen horko baserri kozkorraren bizitza. Orain bikote aleman bat bizi da bertan, diotenez, okupa edo horietarik dena. Sentiberatasun apur bat badute, hala ere. Euskal presoen ikurrina daukate ganbarako leihotik zintzilik poliki asko ipinita.

 

Arriurdineta | Bazterrola (Bastola) | Ereñotzu (Txilibita)