Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegaciķn [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Pardiola Goikoa (Joxepe-Enea) | Pardiola Txiki (Goņiti-Enea, Oņati-Enea) | Sarobe

 

Pardiola Txiki

(Goņiti-Enea, Oņati-Enea)

 

      Oņati-Enea ere esaten zaio, edo Goņiti-Enea, aurrekoren bat Oņatitik etorria, nonbait, baina Pardiola Txiki du izena. “Nomenclator” zerrendan (1870), “Pardiola-Chiqui” azaltzen zaigu.

      Osinaga auzoan gora jo Onddi mendi aldera bidegurutzean, ezkerretik Legarralderako bidea eta Lastaolara doana eskuinetik, hortxe kokaturik dago Pardiola Txiki baserria.

      Aldapan kokaturiko etxetxo polit bat da hau. Goian bizilekua, sarrera goiko bidearen paretik duela eta ukuilua beheko bidetik. Alboan, oraintsu, etxe berria eraikia dute.

      Prontxio Elortza etxeko osabak (80 urte) ozta-ozta ezagutu zuen amona Prontxi. Aita, Joxe Mari Elortza Leturiaga bertako semea eta Iņaxi Oiarbide Zuaznabar, Larregain baserriko alaba ama. Seme-alabak: Joxe, Joakina, Prontxio, Mikela eta Pilar.

      Etxerako Joxe seme zaharrenak eta Prontxio anaia gazteagoak fabrikako lana eta baserrikoa batzeko bideari atxiki zitzaizkion. Joxe ezkondu Joxepa Azpiolea, Pitikar baserriko alabarekin eta seme-alaba hauek izan zituzten: Manoli, Joxe Mari (txirrindularia, istripuz Ma) Iņaki, Milagros eta Joakina (bildak) eta Maria Pilar.

      Gaur egun, baserrian, Iņaki eta beronen emazte Kontsuelo Muniain Zubillaga, Galarmendi Behekoa baserriko alaba, bizi dira bertan osaba Prontxiorekin.

      Benetan baserri koxkorra zela dio Prontxiok Pardiola-Txiki. Hori izan zen bi anaiak kanpora lanera joan beharraren arrazoia. Joxe Santa Barbarako harrobian artillero lanetan eta Prontxio Mendia-Enean ari izan ziren. “Egunero, larunbatak barne, orduan lanegun baitziren larunbatak ere, oinez 6 km eta gurdibide sastar bat baizik ez zenez, neguan eta euri egunetan abarka txar batzuk oinetako eta oinak “txurnioraino lokatzetan ibili ohi ginan sarritan gora eta behera”

      “Hiru behi, zekor batzuk, orduan etxean hazten ziran, etxerako baratze eta oiloak, hori zan guztia gurean. Pentsa ezazu nola biziko ginan, pitarra izaten genuen etxeko edari, barrikatxo bat sagardo on eta sagarrik onena saldu egin behar familiarentzat sos batzuk bilduko baziran. Orain, joan ziren lehengo kontuak. Orain, etxera ekartzen dizute ogia, etxera ardoa, pentsua eta behar dan guztia”.

      Alde onik ere bai omen baserri honek, irastorra edo ganaduen azpigarria etxetik hurbil zuten. “Pilarika egunaren zain egoten ginan, batzuek ebaki eta besteek bildu eta etxera garraiatzeko. Gure orduko sailak sasiak harturik ikusita, amorru bizia sortzen zait begiratu hutsarekin orain”.

      Eskola arazoa aipatzean, Lepa Txiki eta Usategietatik barna malkarrean behera Fagollagako eskolara joan ohi ziren, “joaten ginanean” dio berak, eta komunio handia egin arte bakarrik, zeren orduan (12 urte) morroi joan omen Larregain baserrira eta hor soldadutzara bitarteko urteak egin. Soldadutza (3 l/2urte) Burgosen, “ez erdara eta ez Kristo jakin gabe”. Gerrakoan, juxtu-juxtu baina libratu omen.

      Inguru herrietako festa nagusiez aparte “bilerak” deitu erromeria koxkorrak bilatzen zituzten jai arratsaldetan. Aranoko Benta Berri eta Ereņotzu aipatu ditu bereziki. Sasoia ere bai orduan, baina dena oinez egin behar. Oroitzen da lehendabiziko kotxea ere nork izan zuen Hernanin, Bittor Otxotorenak.

      Igandetan 6tako mezetara eta luistarren kongregaziora hilean behin. “Horrelako aldaketarik pentsatzeak ere”, baduela dio lanik asko.

 

Pardiola Goikoa (Joxepe-Enea) | Pardiola Txiki (Goņiti-Enea, Oņati-Enea) | Sarobe