Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Elizalde (Txintxua-Enea) | Belamendi (Elola) | Elorribia (Elorrabi)
Belamendi
(Elola)
Izen konposatua nolanahi ere eta ulerterraza zinez: bele + mendi hitzez osatua baitago. Elola ere deitzen zaio.
Elizalde baserria baino aurreraxeago Onddirako bidean ezkerrera mendi bizkarraren kontra eta txoko babes batean daukagu Belamendia baserria. Baserri apala egituraz baina apala bezain goxoa eta abegikorra.
Anai-arreba ezkongeak bizi izan dira urteetan ia oraintsu arte, Tomas eta Felixiana Alberdi. Hauek hil ziren eta iloben eskuetara joan da baserriaren jabegoa. Etxean maizterrak daude eta lurrak Lepa Txiki baserriko familiak erabiltzen ditu.
Elizalde (Txintxua-Enea) | Belamendi (Elola) | Elorribia (Elorrabi)