Elizatxo auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Hegal batean, eguzkiari so, daukagu Elizatxo auzoa. Etxez osatzen hasi zenean, ez hala ere kale edo karrikarik, zenbait eztabaida izan ondoan, eman zitzaion Elizatxo izena, Portaletik hasita Teilerigain eta Urnietarako bidean ezkerretik kokatzen den auzo honi. Ermita txukun eta jaiera isileko bat dauka oinarrian izen honek, Portu auzorako jaitsieran, edo hobe, gurutzetoki deitzen zen horietakoa. Hau goiko bidearen ertzean eskuinetik omen garai batean, Europarako errege bide nagusian hain zuzen, eta presaka bide horretatik zehar zihoan bidaiarien zerbitzua zuen, agidanez, parean pasatzean Aitaren bat, limosnatxo bat edo otoitz
labur uzteko eginak baitziren gurutzetoki deitu ermitak.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Goia, Josebe (Pipirita)