Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko ahotsak
Antonio Lizeaga Arrieta Epele
(1932-2010)

Hernaniko Epeleko Etxeberri jatetxean jaio zen eta txikia zenetik ikusi zuen hura bere garairik onenean. Bost anai-arreba baziren, bera zen denetan gazteena. Aita Epeleko Etxeberrikoa zuen eta ama Astigarragako Gartziategi sagardotegi famatutik Epelera ezkondua. Epeleko Etxeberri garai hartarako hotel jatorra zela zioen, garai hartarako nahikoa. Lauzpabost behi ere bazituzten eta baserri moduan funtzionatzen zuen oraindik. Epelen bertan bazuten harrobi bat eta hura ustiatzeko lanetan ibili zen hogeita bi urterekin hasi eta hogeita hamazazpi bete zituen arte. Orduan, harrobia akitu zela eta beste lan batean hasi behar izan zuen, komertzial moduan. Antoniok emaztea Oiartzungoa du eta Hernanin bizi izan da ezkondu eta gerora ere.

pasarteak
1.Udatiarrak Epeleko Etxeberrin
2.Toreroak Epeleko Etxeberrin
3.Errefuxiatuak Epeleko Etxeberrin
4.Jatetxe izan aurretik, sagardotegi
5.Sagardo kaxkarra udatiarrentzat
6.Ezkontzetako menua
7.Baserritar eta kaletarren arteko kontuak
8.Umetako jolasak: astoketan, irten-ezka...
9.Habaila jolaserako
10.Arkatza, tinta eta arbela eskolan
11.Sukaldariak, zerbitzariak eta morroiak
12.Aita preso
13.Gerraostean, alemaniarrak
14.Harrobiko lana
15.Harrobiko azken lanak
16.Harrobian karea egiten
17.Hernaniko euskara eta ingurukoak