Hernaniko Elorrabi auzoan (orain Osinaga deitzen diotenean) jaio zen, izen bereko baserrian. Ama zuen bertakoa eta aita ere urrutikoa ez, Altzueta baserritik etorritakoa baitzen. Bederatzi senideren artean zaharrena izan zen Batixta eta auzoko etxeetan baserriko lanetan laguntzen ibili zen gaztetatik. Ibarluzeko zeramika tailerrean hasi zen hura eraikitzen. Gero paper-lantegian ere ibili bazen ere, Ibarluzera pasatu zen berriro hango labeak eraikitzera. Hura itxi zenean, Eziagon hasi zen eta kontramaestre izatera ere iritsi zen. Ehiza zale amorratua izan da Batixta eta horretaz gainera, sagardotegi moduan lan egin izan du Elorrabik urteetan.