Ereñotzu auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Kronologia apur bat jarraituz, lehenengo burura datorkiguna zera da, Ereñotzu deitu etxe nagusia ikusita, beronen eitea eta lekumena ikustearekm bakarrik ospe handiko etxe baten aurrean gaudela, mendeak pasatuta ere, edonor ohartzeko moduan. Ereñotzu etxe nagusia edo nagusi etxea biak bildu baititu bere baitan iraganeko mendeetan honek. Ez zen edonor Ereñotzuko jauna eta ez edozein beronen etxea ere, jauretxe, dorretxe.
Ereñotzuko jaunak eraikia da Hernaniko agustindar lekaimeen monasterioa, eta ez oraintxe. Juan Martinez de Hereñozu jaunak fundatu zuen (1544). Gainera, bertako bi burdinolen jabe ageri zaigu Ereñotzuko jauna garaitsu horretan. Hari honetara, hiruko polita dugu Olaondo, Olaburu eta Bazterrola hiru baserriok osatzen dutena ere esan dugunaren lekuko. Lonja izena daraman etxea ere hor dago eta berdin lehengo burdinola edo errotaren hondakinak.
Elizaren eraikuntza dator gero, 1866an, lehenik ermita, gero parroki bilakatu zena. Auzolanean. Txirritak baditu bertso batzuk eraikin honi buruz. Hona hemen:
Nikolas aundi arotz burua
dana guzien aurrian.
Nere aita eta “Bizarro” berriz
ganaduakin lorrian.
Beste batzuek arriya biltzen
Alkatxuin 'go larrian.
Ermitatxo au egin ziguten
Txokolateren lurrian.
Don Agustinek ateria zan
Lendabiziko idia.
Gizarajua gizon ona zan
prestua eta noblia.
Nere aitak ere izan biar zun
Ontza bat urre botia.
Au egiteko emana zuan
nik biar nuan dotia.
Ondoren Eskola etorriko zen, eta etxebizitza berriak, geroago. Hona bada zer eta nola joan den Ereñotzu etxe izatetik, jauretxe nahi bada, auzo bilakatzera.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Altuna, Pilar (Sahatsain)
• Antzizar, Maria Pilar (Iturralde)
• Artola, Jose Luis (Alkatxurain)
• Artola Leonet, Jabier (Larregain Behekoa)
• Lizeaga, Klara (Olaburu)
• Lizeaga Patxi (Ubarreto)
• Miner, Julene (Arriurdineta)
• Oiarbide Elortza, Iñaxi eta Esteban (Ereñotzu-Txilibita)
• Oiarbide Marko, Florian (Abillats)
• Oiarbide, Telesforo (Txabolategi)
• Oiartzabal, Rufina (Izeneder)
• Santa Kruz, Maria (Akola)
• Santa Kruz, Pedro (Larregain Behekoa)
• Urdanpileta, Joxe Mari (Olaondo)