Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Karobitxulo

 

      Karobi izandako aztarnak badaude, agidanez, paraje horretan. Horretaz gain, zoko zulo bat da. Izena ez dago gaizki asmatua batere.

      Dena den, Epele Errotaren aurre-aurrean hidraulika fabrika bat izan zen (aztarnak badira oraino), Larregaingo harrobitik kablean harria eraitsita karea nahiz hidraulika egiten zutelarik. Fabrika horretan lan egiten omen zuen Pedro izeneko gizon batek.

      Zurgina ere bazen, diotenez, eta langile porrokatua. Larregain hegalean bizi zen borda txar batean bere familiarekin. Lantegitik hurbil izatea nahi bizilekua eta orduz kanpo, poliki-poliki moldatu zuen Karobitxulo baserri koxkorra, errotako atzean errekaz beste aldetik.

      Pedro Azkoitia zen hau eta Pantxika Otxotorena emaztea. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Maria, Luis, Joxe Migel, Jon Gurutz, Patxi, Milagros (milagroz jaio eta bizirik irtena), Antton eta Hilari.

      Aurrera baino lehen kontatuko dut Milagros haurraren jaiotzari buruzko gertaera, sinestezina dirudiena. Aipaturiko borda xahar hartan bizi omen ziren artean, Pantxika emaztea haurra izateko denborak etorri nonbait, haurminak sentitu eta amarengana abiatu, Epelen bizi zen amarengana. Bidean datorrela Epele Etxeberriko harrobiaren gainean haurra izan, eta haurra besoetan amaren etxera. Horregatik haurrari Milagros izena.

      Amak emango ahal zion haurra izan berria zen aiabari orduan ohikoa zen “oilo salda eta ardo goxoa”.

      Denborarekin, Luis semea Ameriketara eta geroago Pantxika amak Hilari alabarekin bide bera egin zuen.

      Gerora, Paulo Txiki bertsolariaren anaia Joxe eta honen emazte Iñaxi bizi. izan ziren Karobitxulon. Emaztea hil eta Joxe eta Iñaxio bi anaiak azkenik.