Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Usategieta | Epela auzoa | Añoa Berri

 

Epela auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Ez dakigu “epela” hori nondik heldu den, edo errekako ura hor inon baino epelagoa delako edota zokogune ireki, goxo eta epela delako. Bigarren hau izango da seguraski. Epela parajea Aranibar (Aranybar) izenez deitzen zitzaioneko dokumentu bat ere bada eta, 1410ekoa hain zuzen.

      Garai batean hiru etxeok baizik ez omen bertan: Dorrea (jauretxea), Borda (baserria) eta Errota (eihera). Baina beste elementu bat ere bai eta ez osperik txikiena eman ziona berau, burdinola. Honen lekuko, lehengo dokumentu eta historiaz aparte, hor dago Zepadi etxea, ola hartako edo haietako (bi izan baitziren) burdin hondakinen (zepa) gainean eraikia.

      Orain Epelak, etxe eta industriaz horniturik, ez dauka lehengo itxurarik. Lehena itzali zen (jauretxea, baserria, eihera eta burdinola), aire berria erakusten du egun, gurea, gure garaiari dagokiona eta guretzat, lehena ahantzi nahi ez badugu ere, lehena baino hobea. Ziur gaude horretan, neurri batean behintzat.

 

BASERRIAK

• Añoa Berri

• Arbelaitz-Enea

• Beheko Teileria

• Epele Borda

• Epele Errota

• Epele Torre

• Izkue-Enea (Trini-Enea)

• Karobitxulo

 

SOLASKIDEAK

• Aranburu, Anttoni eta Leonet, Anttoni (Epele Borda)

• Arizmendi, Inazio (Izkue-Enea)

• Larrarte, Patxi (Añoa Berri)

• Lizarralde, Joxepa (Arbelaitz-Enea)

• Ugalde, Joana (Epele Errota)

• Ugalde, Joxe Migel eta Artola, Joxepa (Epele Torre)

• Zubiarrain, Paulo “Ernani Txikia” (Beheko Teileria)

 

Usategieta | Epela auzoa | Añoa Berri