Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Añoa Berri | Arbelaitz-Enea | Beheko Teileria

 

Arbelaitz-Enea

 

      “Donostiako Mirakruz kalean bizi ziren garai batean etxe honen jabeak” dio bertako etxekoandre Joxepak. Arbelaitz nonbait deitura eta hortik datorkio etxeari izena. Bestetik, izenaren esanahiak ere ez du batere zailtasunik: arbel + haitz, hots, pizar harria eta haitza edo harkaitza, horra.

      Ereñotzuko bidean goazela, Fagollagako jatetxea eta zubia pasatuta aurreraxeago ezkerrera dago Arbelaitz-Enea baserria, errepidearen eskuinetik soro zelai ederrak dituelarik, ibaia eta kanalaren tartean. Hortxe zubiaren alderago aterpe bat eta harrizko eraikin handi bat daude, honek adreiluzko arkudun leiho dotoreak dituelarik. Hor kokatzen zen garai batean Fagollagako burdinola famatua ere.

      Joxe Lizarralde Lasa, beasaindarra, Garin auzokoa eta Sinforosa Iraola Retegi, bertako alaba ziren aita eta ama. Eta hauen seme-alabak: Joxepa, Joan, Zesareo eta Anbrosio.

      Joxepa gelditu zen etxean gurasoekin. Senarra Fermin Marko Otxotorena, Ierolako minetan jaioa. Halaxe esan dit Joxepak. Minetan bai omen baserri sastar bat. Hiru seme-alaba izan zituzten: Milagros, Joxe Mari eta Joxe Ramon.

      Orain, Joxepa eta Joxe Ramon, ama-semeak bizi dira etxean. Eta Joxe Mari alboko etxean bere familiarekin.

      Lursail politak zituen baserriak lehen. Etxe ondotik hasita, zelai eta malkar, ia Fagollagako eskola zegoen hartarainoko guztian, gaur hor dauden hiru etxe horien lurzorua barne. Baserrian zazpi behi izateraino iritsi zirela gogoan du amona Joxepak. Ibai ondoan bazuten soro eder bat, gainera. Hau errenta. Malkarrak belardi eta sagasti.

      Hala ere, aitonak (Joxeparen aitak) Epeleko harrobian sartzen zituen ordu batzuk urtearen zenbait sasoitan, etxerako sos batzuk lagungarri izango baziren.

      Bizimodu gogorra eraman zuela dio aldi batean haurrak txikiak zirela. Esnea autobusean Hernanira, etxeetan banatu hau, marmitak okinari utzi eta etxerako zerbait poltsan harturik, etxera mendi bidez. Ama gaixorik, haurrak pixez beterik... Aitonak ahal zuena egiten zuen baina hark bestela ere bazuen lanik asko.

      Gero, apur bat arindu ziren gauzak, hala ere. Santa Kruz esneketariari esnea, eta Fermin senarrak ere fabrikara joan behar zuenez lanera (Polikloro) bertan zimenduak altxatzen hasi zirenetik hasia zen hor lanean. Hala, ganaduak gutxitzen joan ziren.

      Gaur egun, amonak (80 urte) Fagollaga, Hernani eta Donostiako inguru munduan egiten du bizimodua. Ibiltari hona izan da aspaldiko urteetan, han-hemenka poliki korritua ere bada, orain izutzen hasita dagoen arren. “Izan ere, dio berak, auto guztiak ziztuka pasatzen dira. Inon diran kamioitzarrak bestetik. Mezetara oinez (bi pausura dauka Ereñotzu baina) ez daiteke joan jada”.

      Alabaina, bizi-pozaren faltan ez dago amona Joxepa.

 

Añoa Berri | Arbelaitz-Enea | Beheko Teileria