Santa Barbara auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Hernaniko herria, hegi batean kokaturik, naturaren harresiak babesten du ipar-mendebaldetik, Oriamendi, Santa Barbara eta Harkaitza mendiek osatu zirkulu erdia dela bitarteko. Alabaina, hiru hauetarik hurbilena, handiena eta historiarik gehiena duena, erdikoa, Santa Barbara dugu. Santa martiri eta tximista nahiz trumoien kontrako ararteko honek eman dio mendiari, eta ondorioz, auzoari bere izena. Bestetik, aipagarri zaigu Santa Barbara mendia, Santaren ermita hortxe dugulako hernaniarrok aspaldiko mendetan zehar, baina aipagarri zaigu, baita, hainbat oroitzapen goibelen lekuko delako ere. Ohar bere gotorleku eta gaztelukiaren izateaz eta Napoleonen gerratik eta aurretik hasita, karlistada bietan eta 36ko gerrakoan bertatik burutu izan diren borroka latzak. Ermita, gotorlekua eta auzoa, horra hor hiru errealitate, sorta batean bildurik.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
Alkorta, Felisa (Marieluts Txiki)
Arbiza, Martin (Bakero)
Arregi, Benita (Agerreburu)
Arregi, Hipolito (Sagastitxo)
Arruabarrena, Modesta (Arriguren)
Esnaola, Joxe (Aize Eder)
Etxeberria, Karmen (Eguzkitza)
Izagirre, Lazaro (Santa Barbara)
Izagirre, Rosario (Mandazubi)
Urreaga, Kepa (Agerre)
Urruzola, Joan (Bakero)