Ugaldetxo-Pagoaga auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Ereñotzutik Nafarroako muga (Arano) bitarteko eremuari izen bikoitza ezarri diogu ikus daitekeenez. Esan gabe doa, Pagoagak aldi edo urte batzuetan zehar loraldi ederra ezagutu zuela, harat eta honat sekulako mugimendua izan baitzen zen hor; mendi-bideek nahiz errepideek Pagoaga zuten bilgune eta berebat banagune: egurra eta ikatza, mando eta basomutil, ostatu eta bidaiari.
Pagoagak bere baitan zeukan, gainera, errota, eskola eta eliza, guztiok nortasuna borobiltzen ziotelarik, eta (muga) mikelete etxea. Hau joan zen hankaz gora, errota eta eskola itxi ziren, zutik dirauten arren, eta eliza ere zutik baina duela hiru urtetik hona, Ereñotzuko apaiza hñ zenez geroztik, mezarik ez igandetan.
Ordainez, bizia, mugimendua orain, haizearen ufada berria bailitzan, Ugaldetxora lekualdatu da. Jatetxe bipil baten jabe da Ugaldetxo, taberna dauka eta lagunartea bereganatu du bertako eta bidez doazen bidaiarientzat eta frontoi polit bat dauka aspaldian bere alboan. Ura ausarki (ibaia, kanala...) eta aparkaleku zabala, udatiar jendearentzat batik bat bilgune bilakatzen dena.
Ez da, beraz, zentzurik ez duen zerbait Pagoaga-Ugaldetxo izan orde, Ugaldetxo-Pagoaga deitura hartzea auzo horrek.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Aizega, Joxe Migel (Aparrain)
• Aranburu, Manoli. (Naparralde)
• Arozena Apezetxea, Ines (Ugaldetxo)
• Arrieta, Pio (Tximista-Enea)
• Etxeberria, Maite (Urmendi)
• Etxegoien, Margarita (Lizarregi)
• Galdeano, Joan (Pikoaga)
• Iriberri, Joan Bta. (Urruzuno Behekoa)
• Legarreta, Luis (Legarreta)
• Lizeaga, Joxe (Pagoaga Errota)
• Lizeaga, Lorentxo (Pagoaga)
• Santa Kruz, Gregorio (Ierola Goikoa)
• Zabaleta, Felisa (Etxola Berri)
• Zapirain, Joxe “Enporru” (Ierola)