Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men๚ principal de navegaci๓n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Zelaia | Osinaga auzoa | Altuna

 

Osinaga auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Josu Arrieta nire adiskideak, oraino denbora asko ez dela azterlan polit bat egina du Osinaga auzoari buruz eta hark eskuratu dizkit zenbait argazki eta datu aski bitxiak direnak. Lehenengo eta behin, Osinaga baserri bikain edo etxe nagusi baten eta hortik auzoaren izen izatera pasatu den izena bada ere, begi bistan dagoela oinarri-oinarrian toponimo edo leku izena dela. Osina, ibai batean gehien bat, ura handi eta sakon gertatzen den tokia dela, alegia.

      Alabaina, horretaz aparte, lehengo garaietan portu koxkor bat izan zen lekua dela ere bai Osinaga. Hala berean, Urumea ibaiaren ezker-eskuin Osinaga eta Eziagoko burdinola eta errotak ari izan zirela lanean, XVI. mendera arte behintzat bai burdinolak, eta ia oraintsu arte, esaterako, errotak. Errotaran ere hor dago. Eta honek ere zerbait baino gehiago esan nahi du, ez da dudarik.

      Hariari jarraiki, aski garrantzi handiko bide baten helmuga izana da, gainera, Osinaga. Arano eta Goizueta nahiz Leitza eta Elduaindik Agerre atzetik edo beronen magalean behera Urnietako Goiburu eta Harlimurin barna bere ibilia zuen bidearen (nafar bidea) helmuga. Funtsean, karga-deskargarako lekua, nonbait.

      Horretaz gain, ordea, lurralde aski zabala du Hernaniko herriak Osinaga auzoa edo bailara esaten den horretan, han-hemenka sakabanatu baserri multzoarekin. Alde batetik, beheko ibar edo zelaietan kokaturik daude batzuk Urumearen ibar eskuinean, eta bestetik, mendi hegal eta bizkarrean barna kokatzen dira gehienak, Onddi mendiaren oinetaraino auzoak bere besoa luzatzen duelarik.

 

BASERRIAK

• Altuna

• Altzueta

• Argurutze

• Arriatsu

• Belamendi (Elola)

• Bortolua-Enea

• Bortoluene Borda (Txabolategi)

• Don Fermin-Enea

• Elizalde (Txintxua-Enea)

• Elorribi Etxeberri

• Elorribia (Elorrabi)

• Errotaran Behekoa (Amaxenea)

• Errotaran Erdikoa

• Errotaran Goikoa

• Galtzada Berrieta

• Iparragirre

• Itsaspuru (Itxas Buru)

• Lepa Txiki (Perrapa)

• Oianeder

• Oianeder Txiki

• Osinaga

• Otsua-Enea

• Otsuane Txiki

• Pardiola

• Pardiola Goikoa (Joxepe-Enea)

• Pardiola Txiki (Go๑iti-Enea, O๑ati-Enea)

• Sarobe

• Sorozabal (Munto)

• Tolareta

• Txonkua-Enea

 

SOLASKIDEAK

• Altuna, Arantxa (Lepa Txiki)

• Arregi, Hipolito (Oianeder)

• Belaunzaran, Rita (Otsua-Enea)

• Eguzkitza, Antonio (Iparragirre)

• Elortza, Prontxio (Pardiola Txiki)

• Errazkin, I๑axio (Oianeder)

• Etxabe Oiartzabal, I๑axi (Elizalde)

• Etxeberria, I๑axi (Otsuane Txiki)

• Garin Ugalde, Mari Karmen (Txonkua-Enea)

• Garmendia, Pedro (Errotaran Behekoa)

• Goikoetxea Larburu, Joan (Altzueta)

• Goikoetxea, I๑axio (Altzueta)

• Goikoetxea, Joan Bta (Elorribia)

• Goikoetxea, Karmen (Altuna)

• Goikoetxea, Teresa (Elorribi Etxeberri)

• Imaz, Kontxi (Errotaran Erdikoa)

• Intxauspe, Asentsio (Itsaspuru)

• Iraola, Joan Migel (Bortolua-Enea)

• Kamio Setien, Maria (Galtzada Berrieta)

• Mendizabal, Jabier (Tolareta)

• Miner, Maitere eta Manoli (Sarobe)

• Mitxelena, Joxe (Pardiola Goikoa)

• Murua, Kontxi (Don Femin-Enea)

• Pagola, Joxe Mari (Bortoluene-Borda)

• Valle, I๑aki (Pardiola)

• Zeberio, Mari Karmen eta Joxe Ramon (Arriatsu)

 

Zelaia | Osinaga auzoa | Altuna