Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Errotaran Erdikoa | Errotaran Behekoa (Amaxenea) | Galtzada Berrieta

 

Errotaran Behekoa

(Amaxenea)

(hondakinak)

 

      Amaxanea ere deitzen zaio, aitona Amasatik etorria zen nonbait. Haran bildu eta goxo batean babesturik daude, erreka erdian, Errotaran beste biak eta hau batik bat.

      Pedro (1935ean sortua), bertako semeak, aita eta ama baino ez zituen ezagutu, aurrekorik ez.

      Jeronimo Garmendia Astiazaran, etxeko semea hau ere, aita eta Ixabel Mujika Tgerategi, Andoaingo Berrezi baserriko alaba ama. Pedro eta Joana seme-alabak.

      Joana kanpora ezkondu eta Pedro gelditu zen gurasoekin, eta Pedro jarraitu, ezkonge, gurasoak hil ondoan.

      Bi isuritako etxea, behean ukuilua eta oilategia, bizilekua lehen solairuan eta ganbara goian dituelarik. Aski zaharkitu eta urraturik ageri zaigu gaur etxea.

      Bospasei behi, zekor pare bat eta astoa izan ziren gehienean Errotaran Behekoan.

      Ama gauza izan zen arte esnea Hernaniko etxeetara eramaten zuten. “Esneak orduan, dio Pedrok, ondo ematen zuen”. Sagasti on bat edo beste ere izaten zuten, arto eta babarruna ere bai. Lur gizenak erreka ondoan.

      Gurasoak bizi izan ziren arte, Pedrok fabrikan jardun zuen (Norteko papelera), gurasoei baserri lanean lagunduz. Gose urteetan, mutikoa, oroitzen da zenbat talo jan zuten. Goserik ez, hala ere.

      Gero, Pedroren baitan geratu zen baserria. Gaur, arreba ezkonduaren etxean bizi da. Baserria, zaharkiturik, hondakinetan.

 

Errotaran Erdikoa | Errotaran Behekoa (Amaxenea) | Galtzada Berrieta