Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Ierola Behekoa | Ierola Goikoa | Legarreta

 

Ierola Goikoa

 

      Etxearen eskrituretan (1892) “Iguerola” izenez azaltzen bada ere, “Iyaola” dugu jendearen ahotan, eta lerola mapa toponimikoan. Sustraian, iduri du eihera igeratik (errota) heldu dela, nahiz eta horrek ez duen

itxurarik non kokatzen diren lerola baserri biak ikusiz gero. “Iyaola” edo Iraola hitza hartuz, hala ere, ihia nahiz irastorra, ira eta ola (gunea) duen lekua adierazi nahiko lukeelako.

      Pagoagatik gora malkar gogor bat, eta oraino malda-maldan kokaturik dago Ierola Behekoa, bizkarragoan Ierola Goikoa, eguteran biak ere, ekialdera begira osoki, “leku airetsuan eta haizetsuan” dio Gregorio Santa Kruz (66 urte) solaskideak.

      Bi isuritako etxea, sarrera ekialdetik, bi baserri eta bi familia omen ziren Ierola Goikoan bere gazte denboran, eta aurretik hiru entzun izan zuenez. Setiendarrak ziren familia hau, baina berak ez du gogoan noiz joan ziren.

      Santa Kruz (edo Otxotorena) familia egin zen hirugarren honen jabe, eta hala, bi bizitzako baserri bilakatu zen, bi familia Santa Kruz eta Mendizabaldarrak bertan geldituz.

      Santa Kruz familia, hegoaldetik. Aitona Joxe Kruz Otxotorena, bertako semea. Gurasoak, Blas Santa Kruz, jaiotzaz Adunakoa, aita, eta Anttoni Otxotorena Agirre ama, bertako alaba. Bost seme izan zituzten: Inozentzio, Anixeto, Joxe, Joan Bta eta Gregorio. Arantza eta Margari dira, Inozentzioren alabak, han jaio ziren azkenak.

      Ororen buru, bi gazteenak izan ziren etxean, Joan Bta eta Gregorio, gurasoekin. Baserria saldu, eta gaur egun Bittor Oziok dauka asteburuetarako poliki antolaturik.

      Aita zena mandazain ibili ohi zen Pagoagara, bertako mandoekin, egurra eta ikatza garraiatzen. Seme zaharrenak, Inozentziok, zazpi urte egin behar izan zituen soldadutzan gerrakoan.

      Handik etorrita gero, ama-semeek (gero emaztea amaren ordez) zeregin berezi bati ekin zioten. Etxeko esnea hartu aberearen gainean, Pikoagara jaitsi, bide eskasa, eta hor estalpean eduki ohi zuten orga edo karroa ezarri abereari, eta Urumea errekako hainbat baserritako esneak bildu eta Hernaniko kalera etxez etxe esnea banatuz.

      Esan gabe doa, Inozentzio edo Santa Kruz esneketaria, denborarekin pertsonaia famatu bilakatu zela erreka honetan, esnea bildu kalerakoan eta postari zerbitzua, pentsua eta mandatuak etxerakoan. Azkenik, postari izaten bukatu zuen.

      Bospasei behi izaten ziren Ierola Goikoan, bi abere (egun batean batek eta bestean besteak Hernaniko itzulia), hogeita hamar bat ardi eta oilo batzuk.

      Mendizabaldarrak familia, iparraldeko bizitza, kalera bildu zenetik, bertako iloba Nikolas Agirreren baitan dago baserria.

 

Ierola Behekoa | Ierola Goikoa | Legarreta