Hernaniko ahotsak
Migel Urdanpilleta Otegi
(1935-2012)
Ereñozun jaio zen 4 senideko familia batean (gazteena zen bera). Ama Santamañakoa zuen eta aita Urkizukoa. Ama gazterik gelditu zen alargun. Migel 11 urte zituenerako pinu zulatzen hasi zen lanean, zuloko zentimoa kobratuz. 19 urterekin elektrokimikan hasi zen lanean eta 37rekin pakete banatzen hasi zen kamioi bat erosita. Aranoko Benta Berri auzora ezkondu zen eta han bizi izan zen geroztik.
pasarteak