Hernaniko ahotsak
Harrapazka egunez, "propina"
Seniderik gazteena mizke hazi ohi dela esaten bada ere, Migelen kasuan ez zen halakorik izan. Iniztorra ebakitzera joandako batean, zeregina jarri zien amak bi anai-arreba gazteenei: saski bete babarrun biltzea. Bertan bildutakoarekin bete beharrean, etxeko ganbaran lehortzen zeukatenetik bete zuten, ordea. Amak jakin zuenean "propina" (zigorra, alegia) ederra jaso omen zuten biek. Migel oraindik gogoratzen da.
Data: 2010-09-22
Elkarrizketatzailea: Ainhoa Ansa
Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
Gaiak