Hernaniko ahotsak
Apaizak etxera bazkaltzera
Heltzekoa eta taloa, horixe izaten zuten eguneroko bazkaria. Entsalada zer zen ez zekiten, eta jai egunetan, babarrun zuria prestatzen zuen amak. San Antonio egunez eta jai egun handitan, babarrunak txorizo edo urdaiazpiko pixka batekin eta oilar zaharren bat, eta postretarako budina edo arrozesnea izan ohi zela gogoan du Migelek. Egun seinalatu horietan ogia eta ardoa ere eramaten omen zituen amak, izan ere, apaizak joaten omen zitzaizkien bazkaltzera horrelakoetan. Migelek dio sekula ez duela etxean apaizik aitzurrean ikusi, baina bazkaltzera baietz, horretara joaten zirela.
Data: 2010-09-22
Elkarrizketatzailea: Ainhoa Ansa
Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
Gaiak